Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Eulalia Abaitua gazte bilbotarra, bere familiarekin batera, Ingalaterrako Liverpool hirian bizi zen 1870 urtean. Bertan, zeharo maitemindu zuen eta hamarkada askotan praktikatuko zuen teknika sortu berria ezagutu zuen, argazkilaritza. Eulaliaren afizio honi esker, garai hartako Bilboko bizitzaren eta Bizkaiko txoko askotako argazki sorta eder eta aberatsaz gozatzeko aukera dugu gaur egun.