Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Online Bankako gure zerbitzuaren bertsio mugikorrak ordenagailurako bertsioaren segurtasun- eta enkriptazio-neurri berdinak ditu. Beraz, zure mugikorra eguneroko banku-eragiketetarako erabiltzen duzunean, ordenagailurako eskaintzen den teknologia berarekin babestuta zaude, eta segurtasuna babesteko gomendio berberak izan behar dituzu kontuan. Gainera, Kutxabankek ez du zure kontuei buruzko informaziorik gordetzen gailu mugikorretan, eta beraz, telefonoa galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, zure kontuak ez dira agerian geratuko.
Hala ere, badira gailu honen berezko beste arrisku batzuk, eta babesteko kontuan hartu behar dituzu. Horretarako, ikusi honako atal hau: "Nola babestu zure burua?”
Jarraian, zure gailu mugikorrean iruzur-arriskuak gutxitzeko jarraitu ditzakezun gomendio batzuk azalduko dizkizugu:
Laburpen gisa, zure eskura jartzen dugu Interneten nabigatzeko eta zure ohiko eragiketetan kontuan hartu beharreko informazio guztia biltzen duen duen dokumenu hau oinarrizko segurtasun-arauekin.