Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Begoña (Gurutze Beitia) emakume dibortziatua da. Berriz maitemintzeko irrikan dabilela, Julio ezagutu du (Chema Trujillo), harreman bat hasteko gizon perfektua. Baina bidean Begoñak kontrolatu ezingo duen zerbait gertatuko da. Hark eta Cristina (Karmele Larrinaga) konfiantzazko lagun minak, egoera erabat ezusteko eta zentzugabea biziko dute gaizki-ulertu eta gezur segida baten eraginez, eta, haien ondorioz, itxurakerien “galtzerdia” buelta emanda agertuko da, hainbat aitorpen eta egoera surrealisten erritmora.