Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ingurumen-arloko ikerketa eta dibulgazioa sustatzeko zentroa da. Arazadi Elkarteak kudeatzen du, eta BBK eta Bizkaiko Foru Aldundiaren partaidetza dauka.
Ingurunea eta hegaztien migrazioa ikertzeko Europa osoan erreferente diren instalazioak ditu. Bere ateak irekita daude bisita gidatu, ikasle eta ikerlarientzat.
Sortu zenetik, BBK lehen sektorean lan egiten dutenen ondoan izan da beti. BBKn ekoizpen tradizional iraunkorraren ereduan bete-betean sinesten dugu eta horren alde egiten dugu; gure inguruneari eta betiko ohiturei ezin lotuago dagoen ereduaren alde alegia: arrantza, nekazaritza, abeltzaintza, mikologia, enologia eta baratzezaintza.
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Pakea Bizkaia 2010-2014 ekimenean parte hartzen dute. Proiektu hori nabigazioari lotutako balioak zabaltzeko eta garapen iraunkorra eta itsasoko biodibertsitateari zor zaion errespetua sustatzeko sortutako egitasmoa da.