Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Aurrezki solidarioak errentagarritasun ekonomikoa eta soziala uztartzen ditu:
• Aurreztaileek errentagarritasunaren zati bati uko egiten diote, gizarte-arloko proiektuetara bideratzeko.
Kontsultatu itzazu dohaintza horiekin martxan jarri diren proiektuak.
BBK Fundazioak, Solidaritate Fondora bideratutako zenbatekoen zerga-arloko ziurtagiria jaulkiko du, dohaintzen atalean zergak arintzeko aukera emango duena (gaur egun, % 30 Bizkaian eta % 25 Lurralde Komunean), betiere indarrean dagoen zerga-arloko legeriak ezarritako mugarekin.
• Aurrezki hauek BBKri eskaintzen dioten likidezia eragin sozial handiko proiektuak finantzatzeko erabiltzen da, interes baxuko eta baldintza malgudun maileguen bidez (informazio gehiago)
Aurrezki solidarioari esker, aurreztaileek gizarte-arloko proiektuei laguntza zuzena emateko aukera daukate, ondoko hiru aurrezki/inbertsio produktu hauen bidez:
Merkatuko interes-tasa baten arabera egindako epe finkoko ezarpenak dira.
Lehenengo urtetik aurrera likidezia daukan aurrezki-plana.
Fondo mistoa: % 25 errenta aldakorra da, eta % 75, errenta finkoa.