Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Bi bikote dira El peligro de las buenas compañías filmeko protagonistak: Lola eta Julia ahizpek osatzen dute, Tristan eta Felix senarrekin batera, hurrenez hurren. Tristan, ibilbide profesionalaren gailurrera iristear dagoen abokatu ospetsua, senar-emazte arteko krisialdi latzean sartu da, Felix koinatuaren senide-harreman hutsak eragindako ondorio gaiztoengatik. Izan ere, koinatua akatsik gabea da, onbera, prestua, bene-benetan samurra, eta nahi baino gehiago alderatzen dute Tristan harekin.