Ez duzu paper gehiago gorde eta artxibatu behar izango!
Korrespondentzia Elektronikoaren zerbitzuari esker, Kutxabanken ohiko korrespondentzia, paperean jaso ordez, pdf formatu elektronikoan eskuratu ahal izango duzu. Horrela, nahi duzun aldiro, On-line bankuan kontsultagarri izango dituzu agiriak.
Korrespondentzia elektronikoak hamaika abantaila ditu:
- Doakoa eta erraza. Zure Online bankuan automatikoki txertatuta dago.
- Berehalakoa. Dokumentazio guztia lehenago kontsultatu ahal izango duzu, posta arruntez bidaltzeak dakarren atzerapena edo galerak saihestuta.
- Ondo antolatua eta aurkitzeko erraza. On-line bankuan postontzi pertsonala daukazu. Bertan, azken 5 urteetan sortu diren agiri guztiak kontsultatu ditzakezu, hainbat bilaketa-irizpideren arabera: data, kontua, berrikusteke daudenak... Horrela ez duzu agiriak artxibatzen ibili beharrik. Nolanahi ere, nahi izanez gero, zure ordenagailuan ere gorde ditzakezu.
- Inprimatzea eta balio juridikoa. Nahi beste aldiz inprimatu ahal izango dituzu agiriak, eta paperean jasotako korrespondentziaren balio bera izango dute.
- Ingurumena zainduko dugu, papera erabiltzeari utzita.