Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Juan Martin donostiar gazteak, udarako, mendian galdutako baserri batean egonaldia egitea erabaki du, bere euskara maila hobetzeko asmoz. Bertan, kantuz kantu, bertako biztanleek darabilten euskara hori ikasgeletan ikasitakotik nahiko aldenduta dagoela egiaztatuko du. Baserriko familia aitaz, amonaz eta alaba txikiaz osatuta dago. Joxean Sagastizabalen eleberri liluragarrian oinarritutako komedia musikal honetan ikusiko dugun bezala, Juan Martinek, alde batetik, hizkuntza arloko arazoei aurre egin beharko die eta, bestetik, heldu berri den landa-eremu horretaz berak duen ezjakintasunari.