Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

KutxabankPay pribatutasun politika

Kutxabank SAk (helbidea: Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo) jakinarazten dizu zure datu pertsonalak KUTXABANKen informazio-sisteman sartuko direla, 2016ko apirilaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) ezarritakoaren bat etorrita.

Zerbitzua eskaintzeko, Kutxabankek jaso eta tratatu egingo ditu, besteak beste, zure izena, IBAN zenbakia eta telefono mugikorraren zenbakia. Datuak tratatzearen helburua eta oinarria zera da, TPV kobrantza-sistema duten saltokietako TPVrekin konektatuta —beste gailurik gehitzeko beharra izan gabe— gailu mugikorren bidez eginiko ordainketa-zerbitzuaren kudeaketa zuzena dela bermatzea. Horrenbestez, datu horiek emateari uko eginez gero edo horiek tratatzea onartu ezean, ezingo duzu alta eman zerbitzu horretan, ezta hura erabili ere.

Halaber, jakinarazi nahi dizugu edonoiz eta doan aurkeztu ahal izango duzula erreklamazio bat kontrol-agintarien aurrean, eta zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideak erabil ditzakezula, baita haien tratamendua eta eramangarritasuna mugatzeko eta automatizatutako banakako erabakien xede ez izateko eskubideak ere. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu KUTXABANKen egoitza sozialera (Kale Nagusia 30-32, 48009 Bilbo), behar izanez gero nortasun-agiriaren fotokopia erantsita

Bestalde, zure datu pertsonalak hirugarrenei laga ahal izango zaizkie, zerbitzua zuzen eskaintzeko erabil ditzaten. Halaber, zerbitzuaren baldintza hauek onartzean, baimena ematen duzu zure datuak tratatuak izan daitezen, eramangarritasuna adostutako baldintzetan izapidetzeko. Zure datuen balizko hartzaileei buruzko informazio zehatza aurki dezakezu www.bizum.es/entidades helbidean, eta horien artean, Sociedad de Procedimientos de Pago S. L. elkartea dago, helbide soziala Madrilgo Francisco Sancha kalearen 12. zenbakian duena (28034). Gainera, zure datu batzuk berehalakoan egiten dituzun ordainketen onuradunei eta agindu-emaileei (dagokion eragiketa zehatzaren xehetasunekin) jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere kontuan hartuta zuk askatasun osoz eta legez eta termino eta baldintza hauetan onartutako zerbitzua behar bezala emateko zure datuak ezinbestean lotu behar direla aipatutako hirugarrenen fitxategiekin.

KutxabankPayk zure kontaktu-agendan sartzeko eskaera egin eta zure kontaktuen datuak jasoko ditu, Bizumen erregistratuta dauden egiaztatzeko. Datu horiek aldi batez egongo dira Redsys zerbitzari batean, eragiketa egin bitartean. Zure kontaktuei buruzko informazioa ez da inolaz ere gordeko Kutxabanken edo Redsysen sistemetan.

GKE bati egindako dohaintzaren kasuan, Bizum Zerbitzuan alta emana dagoen eta zure dohaintzaren hartzaile den GKEri zure datu pertsonalak utzi ahal izango zaizkio, baina soilik aipatutako GKEk egindako dohaintzen egiaztagiri bat egin ahal izan dezan eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan dagozkion kenketak aplikatu ahal izan ditzazun.

Zerbitzuaren eragiketa argazkidunak prozesatu ahal izateko, baldintza hauek onartzean, berariazko baimena ematen duzu Kutxabank zure irudien galerian sar dadin, baina ez dira, inola ere, jaitsiko edo biltegiratuko kasu bakoitzean igortzeko aukeratutakoak ez diren irudiak edo edukiak.

 

Kutxabank SA, Kale Nagusia 30-32, Bilbo, IFK A95653077 - www.kutxabank.com - Inskribatua Bizkaiko Merkataritza Erregistroan. 5226 liburukia, 0 liburua, BI-58729 orria, 1 folioa, 1. inskripzioa.

 

 

 

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.