Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Amodiozko komedia honetan, Lope de Vegak sakontasun handiko pertsonaiak marrazten ditu, egoera eszenikoaren kontrola inoiz galdu gabe, itxura nahasgarriz betetako mundua deskribatzeko, edo bere garaiko arau moral eta sozialen zurruntasuna zalantzan jartzeko.
Lluis Homar zuzendariaren hitzetan, “Fenisa gure maitemindu diskretuak lehengo antzoki horietako tauletara atzera egiten laguntzen digun pertsonaia liluragarri horietako bat da. Gauzak horrela, eszenatoki horietan oso presente egon ez ziren giza portaeraren alderdi batzuk ekarriko dizkigu. Bereziki, desira (…). Desira horrek indar ikaragarria izango du, eta gure protagonistak aurre egingo dio bere ahalmenak askatzen dituen indar saihestezin eta bizi hori eragotzi nahi duen guztiari”.