Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Monica, Ramon eta bost urteko semea, Marti, Finlandiara joan dira Eguberrietako jaiak ospatzera, Monicaren arreba Nuriarekin, haren bikotekide finlandiarrarekin eta bien alaba Aina-rekin, lau urte dituena. Marti txikia gainezka dago ilusioz, Finlandian benetako Aita Noel ikusteko aukera izango baitu.
Bi familiek igaroko dutena idilikoa izango dela dirudi: izei elurtuek inguratutako etxetxo bat, tximinia, lerak atean, familia-ingurune lasaia... Baina dena hondatuko da Ainak Martiri Aita Noel existitzen ez dela azaltzen dionean, helduek aspaldi asmatu zuten pertsonaia bat dela, haurrak beldurrarazi eta ondo portarazteko.