Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Arriaga Antzokiak musika-ikuskizun bikaina eskainiko du uda honetan: Mamma Mia!, Madrilgo Gran Vian hiru denboraldi arrakastatsutan 800.000 ikusle baino gehiago erakarri dituen musikal handia. Abuztuaren 14tik irailaren 21era ABBA talde suediarraren musika ahaztezinarekin abestu, dantzatu eta hunkituko gara.
Mamma Mia! ekoizpen berriak eszenografia ikusgarria, jantziak eta koreografia originalak ditu, letra eta musika moldaketa berrituekin batera.