Aurreko edizioetan bezala, jarduera ludiko eta kirol jarduera honekin, Arabako Minbiziaren aurkako Elkarteak eta Vital Fundazioak hiritarrei gaixotasun horrekiko kontzientzia eta sentsibilitatea areagotu nahi dute.
Aurten, COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta, AECC MARTXAN formatu digitalean egingo da. Parte hartzaileek euren kabuz, banaka zein talde txikitan, egin ahal izango dituzte 6 km-ak, nahi duten ibilbidetik, urriaren 3an eta 4an. Ondoren, argazkia igoko dute Arabako AECCren sare sozialetara.