Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Bere azken diskoarekin, Siento Muerte, Bartzelonako hirukotea gaur gaurkoz garaje doinuaren izaera ludiko-festazalea hobekien ulertzen duen taldeetako bat da. Hamar urteko beren ibilbidean, hainbat aldiz etorri dira Bilbora, eta, beraz, BBK Aretoa beteko duen publikoak dagoeneko ederki daki Mujeres-en kontzertu bat gau ezin hobe baten bermea dela.