Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz.
Eta kontua da dena halabeharrez aldatzen dela, baina denek uko egiten diotela aldaketari. Eta hilketa ez da konpontzen, desegin baizik, esku artean ihes egiten die. Pieza bakar bat ere ez dator bat alde honetan, pieza guztiak ondoko gelan sartzen direlako.