Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Dokudea dokumentuen kudeaketa-zentroa martxan da dagoeneko. Lantegi Batuak erakundeak kudeatzen du enpresa-proiektu garrantzitsu hau. Zentroak BBKren Gizarte Ekintzaren laguntza dauka, milioi bat euro bideratu baitu enpresa-proiektu berritzaile honetara.
Dokudeak ezgaitasunen bat duten pertsonen lan eta gizarte-arloko integrazioa bideratzen du, teknologia berrien bidez. Getxon kokatu den zentroak 40 lanpostu sortu ditu, teknologia berrien eta kudeaketa digitalaren inguruan, eta sortutako lanpostu berri gehienak ezgaitasunen bat duten pertsonei dagozkie.
4.600 metro koadroko eraikin batean kokatuta dago Dokudea, eta dokumentuen kudeaketarako zerbitzu sorta osoa eskaintzen du. Enpresek eta erakundeek beren dokumentuak biltegiratu eta suntsitu ditzakete, segurtasuna eta isilpekotasuna bermatuta. Ingurumenari arreta berezia eskaintzen zaio, eta Dokudean dokumentuak birziklatzeaz arduratzen dira, hondakin motaren arabera sailkatzen baitira, eta ondorioz, suntsitzen dena suntsitu behar dena besterik ez da. Beste guztia birziklatu egiten da.
BBK Gizarte Ekintzak proiektu estrategikoak garatzen ditu Lantegi Batuak erakundearekin elkarlanean, ezgaitasunen bat duten pertsonen gizarte eta lan-arloko integrazioaren arloan.
Ekimen horien artean, BBK Bilbao Good Hostel aipatu behar da. Ezgaitasunen bat duten pertsonek kudeaturiko gazteentzako Europako lehen hiri-aterpetxea da, eta BBK Fundazioak 1,6 milioi euroko laguntza emateaz gain, instalazioak ere laga ditu.
Halaber, Lantegi Batuak erakundeak gizarte eta lan-arloko orientazio zerbitzua kudeatzen du BBK Ola Zentroan, laneratzeko prozesuan ezgaituei aholkularitza eskaintzeko. Horrez gain, bere ardurapean daude lanean trebatzeko zentroa eta enpleguko zentro berezia, eta Ergohobe zentroa, lanpostuak egokitzen lan egiten duen gizarte eta lan-arloko laguntza-teknologien zentroa.
www.dokudea.com
www.lantegi.com