Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Kutxabank S.A. entitateak konpromiso irmoa du gure bezeroen datu pertsonalak eta informazioaren konfidentzialtasuna babesteko, bai eta une oro erakundeak haien datuei emandako tratamenduari buruzko informazio eguneratu eta osoa emateko ere, indarrean dagoen araudiari jarraikiz. Horregatik, Kutxabank SA enpresan (aurrerantzean, Kutxabank) zure datuak nola tratatzen ditugun jakinaraziko dizugu jarraian.
| Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa | |
| Arduraduna |
Identitatea: Kutxabank, S.A. Helbidea: Kale Nagusia, 30- 32, 48009 (Bilbo). Helbide elektronikoa: info@kutxabank.es Datuak Babesteko Ordezkaria: dpo@grupokutxabank.com |
| Erabilitako datuen kategoriak |
Informazio xehatua aurkituko duzu Politika honen 3. atalean.
|
| Tratamenduaren eta legitimazioaren xede nagusiak |
Informazio zehatza aurki dezakezu Politika honen 4. atalean.
|
| Hartzaileak |
Informazio zehatza aurki dezakezu Politika honen 6. atalean
|
| Eskubideak | Interesdunak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio kontroleko agintaritzari eta haren irispide-, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, transferitzeko eta erabaki indibidual automatizatuen jomuga ez izateko (profilak egitea barne) eskubideak erabili ahal izango ditu, posta elektronikoz edo jakinarazpena idatziz tratamenduaren arduradunaren helbide sozialera. |
| Jatorria |
|
Kutxabankek Bezeroen datu pertsonalak babesteko politika hau garatu du, eta edozein unetan eskura dezakezu www.kutxabank.es edo www.kutxabank.com webguneetako «Pribatutasuna» atalean. Horretan, zure datu pertsonalak zurekin ditugun harremanetan nola erabiliko ditugun harremanetan nola erabiliko ditugun kontsulta dezakezu, xehetasun osoz. Era berean, informazio hori paperean eska dezakezu gure edozein bulegotan.
Gurekin dituzun harremanak kudeatzeko orduan, Kutxabankek Politika honetan jakinarazitako helburuekin tratatuko ditu zure datu pertsonalak, betiere indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraikiz, zure eskubideak errespetatuz eta gardentasun osoz.
Hona hemen zure datu pertsonalekin egingo ditugun tratamenduak arautzen dituzten arau nagusiak:
Hona hemen datu pertsonalak babestearen arloko betebeharrak jasotzen dituzten beste arau batzuk:
Tratamenduaren arduraduna: Gurekin dituzun kontratu eta negozio harremanetan zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Kutxabank S.A. da, Kale Nagusia 30-32, 48009 (Bilbo) helbidean egoitza duena eta info@kutxabank.es helbide elektronikoa duena.
Kutxabankek Datuak Babesteko Ordezkari bat dauka izendatuta, eta hark erantzungo du zure datu pertsonalen tratamenduari eta zure eskubideak erabiltzeari buruz izan dezakezun edozein zalantza. Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, eta zure iradokizun, galdera, zalantza edo erreklamazioak helaraz diezazkiokezu helbide elektroniko honetara: dpo@grupokutxabank.com.
Era berean, Kutxabankek tratamenduaren erantzukizun partekatuko kontratuak sinatu ditu hurrengo filialekin: Kutxabank Pensiones, Baskepensiones BGAE eta Kutxabank Enplegua BGAE pentsio-planak eta borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak kudeatu eta administratzeko. Hona hemen akordio horien alderdirik nabarmenenak:
Kutxabank Pensiones, Baskepensiones BGAE eta Kutxabank Enplegua BGAE entitateen datu pertsonalen tratamenduaren xedea bazkide arrunten eta pentsio-planen onuradunen eta BGAE entitateak bere Aurreikuspen Planen atxikipeneko kontratu-harremana formalizatzea, kudeatzea eta gauzatzea da. Tratamendu honen oinarri legitimatzailea aipatutako atxikimenduzko kontratua betetzea da.
Kutxanbankek datu pertsonalak tratatzearen helburua da bezeroei bermatzea erabateko kalitateko zerbitzua emango zaiela, haien interesak gehiago babestea eta edozein produktura atxikitzeko kontratu-harremanaren ondorioz gerta daitekeen edozein gorabeheraren jarraipen hobea egitea. Tratamendu honen oinarri legitimatzailea da aipatutako erakundeetako bazkideei kalitatezko arreta ematearen interes legitimoa, bai eta horrelako eragiketak behar bezala egiten direla bermatzea ere.
Aipatutako arrazoiak direla eta, Kutxabankek berak egiten du datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako prozesua, bere izenean eta kontura, eta erantzunkide bakoitzaren kontura.
Nolanahi ere, zure eskubideak erabil ditzakezu Kutxabank SA entitatearen aurrean
Kutxabankek iruzurraren prebentziorako informazio hartu-emaneko zerbitzuaren erantzukizun partekatuko akordioa eratuta du harpidetutako Entitateekin. Aipatutako fitxategiari atxikitako entitateen informazioa aurkituko duzu esteka honetan: https://www.iberpay.es/es/servicios/servicios/prevenci%C3%B3n-del-fraude/#tab-4
Tratamendu honen bidez, eragiketa susmagarrien edo baimendu gabeen datuak erregistratu eta kontsultatuko dira Iberpayk tratamenduko eragile gisa lan egiten duen biltegi komun batean, iruzurrezko transakzio susmagarriak detektatu eta prebenitzeko, edo eragindako titularrak iruzurrezko transakzioak onartu baditu. Bere oinarri legitimatzailea interes legitimoa da, bai hirugarrenek egindako iruzurrek uki ditzaketen kontuen titularrena, bai bere kontuan jatorria edo helmuga duten eragiketetan iruzurra atzeman eta prebenitzeko erakundearena.
Kutxabanken askotariko datu pertsonalak tratatuko ditugu, informazio-eskabideak edo gurekin izango dituzun kontratu aurreko edo kontratuzko harremanak kudeatu ahal izateko.
Jarraian, zer kategoriatako datuak tratatuko ditugun adieraziko dugu, jakinik adieraziko ditugun datu-kategoria guztiak ez direla beti datu-tratamendu guztietan erabiltzen.
Egiten ditugun tratamendu-jardueren xehetasunak 4. atalean daude jasota; horretan, zehatzmehatz aztertu ahalko duzu tratamendu zehatz bakoitzeko zer datu-kategoria erabiltzen diren; hala, nahi baduzu, DBEOan onartzen zaizkizun eskubideak erabiltzeko beharrezko informazioa izango duzu, bereziki, aurka egiteko eta adostasuna ezeztatzeko eskubideak erabiltzeko.
Hurrengoak dira tratamendu ezberdinak erabiltzen dituzten datuen kategoriak:
Datu pertsonalak guraso-ahala dutenek edo desgaitasunen bat duten pertsonen legezko ordezkariek eman dituztenean, ordezkariok emango diote baimena Kutxabanki datuok jasotzeko, bai eta Politika honetan deskribatutako helburuekin erabili eta tratatzeko ere.
Zuk hirugarrenei informazioa eman eta hirugarren horiek informazio hori Kutxabanki lagata datuak lortu baditugu, datuok Kutxabanken datu-baseetan sartu aurretik zure baimena behar izango dugu. Halakoetan, Kutxabank zurekin harremanetan jarriko da, gehienez ere hilabeteko epean, Politika honetan jasotako informazioa emateko.
Kontratu-harreman osoan Kutxabanki eman dizkiozun datu pertsonal guztien egiazkotasuna bermatzen duzu eta zure gain hartzen duzu Banketxeari datuotan egon daitekeen edozein aldaketaren berri emateko betebeharra, datuak babesteko politika honetan jasotako ondorioetarako. Nolanahi ere, eta jakinarazteko betebeharra gorabehera, Erakundeak zuri buruz dituen datuak aldian-aldian berrikusteko eta eguneratzeko eskatu ahalko dizu, eta dagozkion egiaztapenak egin ahalko ditu, indarreko araudiaren barruan.
Inola ere ez ditugu tratatuko lehiaren printzipioak edo enpresa-sekretuak urratzen dituzten datuak
Jakin behar duzu ez dugula aterako zure jatorri etnikoa edo arraza, zure iritzi politikoak, zure erlijio- edo filosofia-arloko sinesmenak edo zure afiliazio sindikala agerian jarriko duen daturik, eta ez dugula tratatuko datu genetikorik, ez eta zure osasunari edo zure bizitza sexualari edo sexu-joerari buruzko daturik ere («datu-kategoria bereziak»).
Egiten dituguen tratamenduek askotariko helburu eta oinarri juridikoak dituzte.
Tratamenduaren deskribapena
Zure datuak gure sisteman alta eman aurretik, bezeroen datu pertsonalak babesteko politika honen berri emango dizugu eta, jarraian, kontratuaren aurretiko jarduera hasteko eta eskatu diguzun kontratuzko harremanerako behar diren gutxieneko datuak eskatuko dizkizugu.
Kutxabankek, besteak beste, tratamendu hauek egingo ditu:
Tratamenduaren helburua
Tratamendu honen helburua da zure datu pertsonalak tratatzea, bezero modura altan emateko eta kontratazio-eskabidea eta kontratuen formalizazioa aztertzeko..
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduok egiteko orduan, oinarritzat hartuko dira une bakoitzean bezeroak onartzeko eta altan emateko prozesuari eta produktu bakoitza kontratatzeko prozesuei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako betebeharrak.
Erabilitako datuen kategoriak
Helburu horiek lortzeko, datu hauek erabiliko ditu Kutxabankek:
Iberpayko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko zerbitzua
Horrez gain, zure identifikazio- eta kontu-datuak tratatuko ditugu, zure kontuaren titulartasuna egiaztatzeko, zurekin banku-helbideratzea edo konturako zordunketa bat eskatzen duen kontratu-harreman bat hasi duen hirugarren batek eskatzen duenean.
Kontu batean berehalako edo etorkizuneko kobrantza edo ordainketa bat formalizatu nahi denean, kontu horren titulartasuna egiaztatzeko datuei egindako tratamenduaren oinarrian egiaztapena eskatu duen hirugarrenarekin eta Kutxabankekin duzun kontratu-harremana dago, eta xedea da alderdien artean sinatutako kontratua behar bezala betetzea, halako moldez non aurretiazko egiaztapen bat egingo baita, ordainketa helbideratzeko kontuan akatsen bat egonez gero eragin daitezkeen kalteak saihesteko.
Tratamenduaren deskribapena
Hauek dira egingo diren tratamenduen eragiketak:
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren xedea da formalizatuta daukagun kontratuzko harremana gauzatu, kontrolatu, mantendu eta eguneratzea.
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduok beharrezkoak dira ezarriko dugun kontratuzko harremana mantentzeko, eta tratamenduok ez gauzatzeak harreman hori kudeatzea eragotziko luke. Tratamenduon oinarrian Entitatearen kontratuzko eta legezko betebeharrak betetzea dago, bai eta haren interes legitimoa ere, eta dagozkion haztapen-azterketak egin dira horretarako.
Erabilitako datuen kategoriak
Helburu hori lortzeko, datu hauek erabiliko ditu Kutxabankek:
Datuak lagatzea
Kutxabankek eskubidea izango du bere datuak lagatzeko agintari, kontrol- eta ikuskapenerakunde eta agintaritza judizial, administratibo eta fiskal eskudunei, une bakoitzean aplikatzekoa den araudia betetze aldera, bereziki, baina izaera mugatzailerik gabe, bankuen eta finantzen arloan. Era berean, Kutxabankek zure datuak laga ahalko dizkie izapideetan ezinbestekoak diren laguntzaileei, esaterako, preskriptoreei, auditoreei, notarioei eta erregistro eta erakunde publikoei, bai eta banka pribatuko sozietateei eta taldeko aseguruei ere, administrazio-kudeaketaren eta barne-eragiketen eraginkortasuna hobetze aldera soilik, baldin eta segmentu horretakoa bazara; gainera, edozein unetan aurka egiteko eskubidea izango duzu.
Tratamenduaren deskribapena
Aipatzearren baina mugatzeko asmorik gabe, helburu hauekin egindako tratamendurik garrantzitsuenak jakinaraziko dizkizugu:
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren helburua da kontabilitateko, legezko, zerga- eta administrazio-arloko betebeharrak betetzea.
Tratamenduaren oinarria
Zure datuak tratatzea beharrezkoa da zure jardueragatik Entitateari eskatzen zaizkion kontabilitateko, zerga-arloko eta legezko betebeharrak betetzeko.
Erabilitako datuen kategoriak
Datuak llagatzea
Kutxabankek eskubidea izango du bere datuak lagatzeko agintari, kontrol- eta ikuskapenerakunde eta agintaritza fiskal eskudunei, une bakoitzean aplikatzekoa den araudia betetze aldera, bereziki, baina izaera mugatzailerik gabe, banku eta finantzen arloan. Era berean, Kutxabankek beharrezkoak diren kolaboratzaileei datuak laga ahalko dizkie izapideetan, esaterako, notarioei eta erregistro publikoei.
Onuraduna egiaztatzeko zerbitzua, berehalako transferentzietarako
Transferentzia batean parte hartzen duten erakundeek onuradunaren datuak (izen-abizenak, NANa) eta kontu-zenbakia (IBAN) tratatu ahalko dituzte, egiaztatzeko agindu-emaileak izendatutako onuraduna benetan dela transferentziaren xede-kontuaren titularra. Baldin eta ez badira guztiz bat etortzen agindu-emaileak emandako izena eta onuradunaren erakundeak erregistratutakoa, erregistratutako izenaren berri eman ahalko zaio agindu-emaileari.
Transferentzia baten onuraduna egiaztatzeko egindako tratamenduak oinarri du arduradunari aplikatu beharreko legezko betebeharra, 2024/886 (EB) Erregelamenduak berehalako transferentzien inguruan ezarritakoa; horren arabera, ordainketa-zerbitzuen hornitzaileak behartuta daude onuradunaren izena eta IBANa bat datozela egiaztatzeko zerbitzu bat eskaintzera, oker edo iruzur asmoarekin egindako ordainketak saihesteko.
Tratamenduaren deskribapena
Hona hemen helburu hauekin egindako tratamenduak:
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren xedea da trafiko ekonomikoaren segurtasuna mantentzea eta interes orokorra babestea, Entitatean egindako arriskuen analisiak hobetzeko eta, hala, segurtasuneko eta kaudimeneko baldintzen merkataritza-truke askea babesteko.
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduok zuhurtasunezko mailegua emateari buruzko araudia eta aplikatzekoa den gainerako legeriak eskatutako gainerako legezko neurriak betetzeko egiten dira.
Erabilitako datuen kategoriak
Datuak lagatzea
Ez-ordaintzeei buruzko datuak diruzko betebeharrak betetzeari edo ez betetzeari buruzko fitxategiei, Badexcug (Experian) eta Asnef (Equifax) fitxategiei eta CIRBE zentralari jakinarazi ahalko zaizkie, araudi espezifikoari jarraikiz.
Tratamenduaren deskribapena
Hurrengo tratamenduak egiten dira xede horiekin:
Tratamenduaren helburua
Tratamendu honen helburua da kapitalak zuritzearekin eta terrorismoaren finantziazioarekin lotutako delituzko jarduerak prebenitzea, gaiari buruzko araudi espezifikoan jasota dagoenari jarraikiz.
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduok kapitalak zuritzearen eta terrorismoa finantzatzearen prebentzioaren arloko indarreko legeria betetzeko egiten dira; lege horiei jarraikiz, banketxeek beren bezeroen nortasunari eta jarduera ekonomikoari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko betebeharra dute, bezeroen behar bezalako arretako eta ezagutzako neurriak aplikatze aldera.
Datuen kategoriak
Datuak lagatzea
Indarreko araudiak Talde Ordezkatua osatzen duten entitate filialekin informazioa partekatzera behartzen eta gaitzen du Kutxabank, kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantziazioa prebenitze aldera.
Era berean, Kutxabankek Finantza Titulartasunen Fitxategiari aitortu behar dio kontu korronteak, aurrezki kontuak, gordailuak eta bestelako ordainketa kontuak ireki edo ezeztatu behar dituela, baita segurtasun kutxen alokairu kontratuak eta alokatze aldia ere, merkataritza izena edozein dela ere, hala, identifikazio datuak kapitalen zuritzea eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko eta eragozteko sortutako fitxategiaren parte izango dira. Fitxategi horren arduraduna Ekonomiako eta Enpresak Babesteko Estatu Idazkaritza da.
Tratamenduaren deskribapena
Hurrengo tratamenduak egiten dira xede horiekin:
Tratamenduaren helburua
Tratamendu honen helburua iruzurra prebenitzea, hautematea eta/edo jazartzea da.
Erabilitako datuen kategoriak
Hona hemen helburu honetarako erabilitako datu-kategoriak:
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduaren oinarrian, batetik, hirugarrenek egindako iruzurren eraginpeko kontuen titularren interes legitimoa dago eta, bestetik, Kutxabanken interesa, zure kontuan jatorria eta jomuga duten banku-eragiketetan iruzurra hauteman eta prebenitzeko.
Datuak lagatzea
Delituzko egoerak saihesteko xede bakarraz, eta baldin eta iruzur bat gerta daitekeela hautemateko behar adina zantzu badaude, Kutxabank legitimatuta egongo da bere bezeroen datuak egoera horren eraginpeko enpresei lagatzeko, iruzur hori prebenitze aldera.
Iruzurraren prebentziorako informazio trukearen zerbitzuari dagokion tratamendua
Tratamenduaren erantzule partekatuak
Tratamenduaren erantzunkideak Fitxategiaren arduradunak dira fitxategi komun horri atxikitako finantza entitate guztiak, tratamenduaren erantzunkide gisa. Entitateak aipatutako erantzukizun partekatuko akordioa du eta gure Datuak Babesteko Ordezkariaren helbidearen bitartez eskatu ahalko du: dpo@grupokutxabank.com. Halaber, fitxategi komunera atxikitako entitateen zerrenda eguneratua ikus daiteke esteka honetan: https://www.iberpay.com/es/servicios/sectoriales/payguard.
Tratamenduaren deskribapena
Eragiketa susmagarrien edo baimendu gabeen datuak erregistratu eta kontsultatzea Iberpayk tratamenduko eragile gisa diharduen biltegi komun batean.
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduaren oinarria interes legitimoa da, bai hirugarrenek egindako iruzurrek uki ditzaketen kontuen titularrena, bai bere kontuan jatorria edo helmuga duten eragiketetan iruzurra atzeman eta prebenitzeko erakundearena..
Erabilitako datuen kategoriak
Gordealdia
Europar Batasunaren eremuko mugaz gaindiko ordainketetan iruzurra prebenitzeko funtzionalitatea
Beren egoitza Europar Batasunean duten finantza-erakundeen arteko mugaz gaindiko transferentzia bat igorri denez, jakinarazten dizugu litekeena dela zure xede-kontuaren zenbakiari eta titular onuradun gisa duzun izenari buruzko datu pertsonalak ere tratatzea, Europako ordainketa-sistemen bidez gerta daitezkeen anomaliak eta iruzur-patroiak detektatzeko.
Tratamendu honen helburua da eragiketa anomalo edo irregularrak identifikatzea eta halakoak identifikatzeko aukera ematen duten portaerak eta arrisku-patroiak detektatzea.
Aipatutako datuak xede horrekin tratatzearen oinarrian Kutxabankek zure kontuan jatorria edo helmuga duten banku-eragiketetan iruzurra hauteman eta prebenitzeko duen interes legitimoa da.
Era berean, deskribatutako tratamendua hirugarrenek egindako iruzurren eraginpeko kontuen titularren intereserako egiten da.
Anomaliak eta iruzur-patroiak detektatzean, tratamendu hau egingo da:
Kutxabankek ez dizkio transferentziako beste alderdia ez den ezein hirugarreni emango tratamendu horren ondorioz bildutako datuak, eta ezabatu egingo ditu bildu ziren xederako beharrezkoak izateari uzten diotenean edo, betiere, 14 hilabeteko epean, datuak bildu direnetik zenbatzen hasita.
Confirma fitxategia
Iruzur saiakerak prebenitzeko eta horiek saihesteko, Kutxabank Confirma Fitxategiari atxikita dago. Eragiketako eskaera baten esparruan Kutxabanki ematen dizkiozun datu pertsonalak (adibidez, kontu korrontea edo finantzatzeko kontua irekitzeko eskaera batengatik) Confirma fitxategiari jakinaraziko zaizkio, atxikitako erakundeek fitxategian erregistratutako eskaerak eta eragiketak erkatzeko helburuarekin, eskaera iruzurrezkoa izateko aukera baloratzeko.
Tratamenduaren erantzunkideak Confirma fitxategiaren erregelamenduari atxikitako erakundeak dira, eta tratamenduaren eragile Confirma Sistemas de Información SL da, Avda. de la Industria 18, Tres Cantos (28760) Madrid helbidea duena. Gaur egun Confirma Fitxategiaren Erregelamenduari atxikita dauden erakundeen zerrenda kontsulta dezakezu https://confirmasistemas.es/fichero-confirma webgunean. Confirma fitxategiaren erregelamenduari atxikitako erakundeek kontsultatu ahal izango dituzte Confirma fitxategiari jakinarazitako datuak. Informazio osagarria eta atxikitako erakundeen arteko erantzukizun partekatuko akordioaren funtsezko alderdiei buruzko informazioa eska dezakezu dpo@grupokutxabank.com helbidera zuzenduta.
Horren legitimazio-oinarria da Confirma fitxategiari atxikitako erakundeek iruzurra prebenitzeko duten interes legitimoa, egon daitezkeen ondorio ekonomiko negatiboak saihesteko eta eskatzaileek legea betetzen dutela ziurtatzeko. Iruzurrezko eragiketak egiteko aukerak murrizten badira, oro har, horien ondoriozko delinkuentzia ere murrizten da, eta ondorioak ditu, halaber, beste delitu batzuen gainean, esaterako, kapitalen zuriketan edo terrorismoaren finantzaketan. Horrenbestez, fitxategi hau zure interesen mesederako da, argi eta garbi, hirugarrenen aldetiko iruzurrezko jardunbideen aurrean babestea duelako helburu.
Confirma fitxategia kontsultatzea egokia da lortu nahi den helburua kontuan hartuta, eta proportzionala da atxikitako erakundeek lortutako onurari eta zure pribatutasunaren gaineko eraginari dagokienez. Era berean, datuen tratamendua interesdunen arrazoizko espektatiben barruan dago, jardunbide arrunta baita eta kontratazio-eskaera baten esparruan gertatzen baita. Interesdunei kalteak eta ondorio negatiboak saihesteko, informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna indartzeko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu dira.
Datuak bost urtez gordeko dira, gehienez. Confirma Fitxategiaren Erregelamenduari Atxikitako Erakundeek kontsultatu ahal izango dituzte Confirma fitxategiari jakinarazitako datuak. Ez da aurreikusten zure datu pertsonalak hirugarren herrialde edo nazioarteko erakunde batera bidaltzea.
Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, irispide-eskubidea, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, transferitzeko, mugatzeko edo erabaki indibidual automatizatuen jomuga ez izateko eskubideak erabili ahal izango dituzu, tratamenduaren eragileari (Confirma Sistemas de Información SL) idatziz, goian adierazitako helbidera. Gainera, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es) erreklamazioa aurkeztu ahalko duzu. Confirma Sistemas de Informacion SL enpresak datuak babesteko ordezkari bat izendatu du, eta dpo@confirmasistemas.es helbide elektronikoaren bitartez jarri ahal izango zara harremanetan harekin, Confirma fitxategiarekin lotutako pribatutasuneko eskaeretarako.
Tratamenduaren deskribapena
Helburu horrekin egindako tratamendua jakinarazpen komertzialak bidaltzea da, orokorrak zein pertsonalizatuak, Kutxabankek merkaturatutako produktuak eta zerbitzuak sustatzeko, bai eta ekitaldi pertsonalekin (urtebetetzeak eta urteurrenak) eta ekitaldi publikoekin (Gabonak, kirol ekitaldiak, edo zuretzako interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta/edo kultur ekitaldiak) lotutako komunikazioak bidaltzeko ere, edozein bidetatik, bitarteko elektronikoak barne.
Tratamenduaren helburua
Tratamendu honen helburua da Bankuak berak eta banku- eta finantza-sektorearekin eta aseguruen, higiezinen eta zerbitzuen sektoreekin lotutako hirugarren laguntzaileek merkaturatutako intereseko produktuak eta zerbitzuak eskaintzea. Gainera, zure baimena izanez gero, ekitaldi pertsonalekin (hala nola urtebetetzeak eta urteurrenak) eta ekitaldi publikoekin (Gabonak, kirol ekitaldiak, edo zuretzako interesgarriak izan daitezkeen gizarte eta/edo kultur ekitaldiak) lotutako komunikazioak bidaliko dizkizugu.
Erabilitako datuen kategoriak
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduok egiteko, merkataritza-komunikazioak igortzeko zure aurretiko baimen esplizitua izaten da. Baimen hori edozein unetan kendu ahalko da, eskubideak erabiltzeko gaitutako eta Politika honetan adierazitako edozein bidetatik, bai eta Online Bankaren eta Banka Mugikorraren bidez ere, eta, nahi izanez gero, zure premietara hobekien egokitzen diren bitartekoak aukeratu ahalko dituzu (telefono deiak, push jakinarazpenak edo sms-ak, posta elektronikoa, posta arrunta).
Beste enpresa filial bateko edo hirugarren kolaboratzaile baten bestelako produktuak sustatzeko ere, aseguruen sektorea barne, berariazko baimena eskatuko dugu aldez aurretik.
Nolanahi ere, baimen hori atzera bota ahal izango da, eta bezeroak une oro aurkaratu ahal izango du tratamendu hori.
Ondorioz, jakinarazi nahi dizugu Kutxabankek Kutxabank Vida y Pensiones eta Kutxabank Aseguradoraren aseguruen bankuko operadore esklusibo baldintza duela, beraz, Bankuak merkaturatutako aseguru guztiak aseguru-etxe horrentzat bitartekatuko dira.
Kutxabankek salbuespen gisa, DBEO indarrean sartu aurretik Entitatearen bezero ziren interesdunei dagokienez, enpresa jarduera sustatzeko interes legitimoa du, kontratatuta dituen kreditu produktu edo zerbitzuekin zerikusia duten kreditu edo aurrezki produktu eta zerbitzuen zein aseguru produktuen eskaintzak eginez. Horretarako, Kutxabankek bere interesen eta interesdunen eskubideen eta askatasunen arteko haztapenaren analisia egin du.
Tratamenduaren deskribapena
Tratamenduok egitean, merkataritzako profilak sortzen dira zu bezero-segmentu jakin batekin identifikatzeko eta produktu edo zerbitzu-eskaintza jakin batera egokitzeko..
Zure datu pertsonalekin profil hauek prestatuko ditugu:
Horrela, eskuragarri ditugun datuen arabera zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuak identifikatu ahal izango ditugu, kasu horietarako kanpoko iturrietatik lortutako daturik erabili gabe, ondare kaudimeneko fitxategiak barne.
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren helburua da zure datuen gainean teknika estatistikoak eta bezeroak segmentatzeko teknikak aplikatzea, zure premietara eta lehentasunetara egokitutako merkataritzako eskaintzak egiteko eta kontratatu dituzun zerbitzuen jarraipena egiteko.
Datuen kategoriak
Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:
Kutxabankek berariaz jakinarazi nahi dizu profil horiek egiteko ez direla erabiliko zuk zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, Politika honen 3. puntuan informatutako ondare-kaudimeneko fitxategietan edo kanpoko beste iturri batzuetan jasotako informaziotik lortutakoak. Kutxabankek fitxategi horietan mailegua edo kreditua eskatzen duzun unean fitxategi horietan datorren informazioa bakarrik hartuko du, edo zure berariazko baimena badugu bakarrik. Kanpoko gainerako iturrietan eta zerbitzu gehigarrian sartutako informazioa profilak egiteko erabiliko, betiere zure baimena badugu.
Tratamenduaren oinarria
Kutxabankek berariaz jakinarazi nahi dizu profil horiek egiteko ez direla erabiliko zuk zuzenean eman ez dizkiguzun datuak, Politika honen 3. atalean informatutako ondare-kaudimeneko fitxategietan edo kanpoko beste iturri batzuetan jasotako informaziotik lortutakoak. Maileguedo kreditu-eragiketa bat eskatzen duzunean edo zure berariazko baimena dugunean soilik erabiliko du Kutxabankek fitxategi horietako informazioa. Kanpoko gainerako iturrietan eta zerbitzu gehigarrian sartutako informazioa profilak egiteko erabiliko da, zure baimena badugu soilik.
Tratamenduaren oinarria
Tratamendu horiek Erakundearen interes legitimoaren arabera egiten dira, lanak eraginkortasun eta kalitate handienarekin egin behar dira, bai entitateari berez dagokiona, bai zuk bezero gisa jaso duzuna. Horretarako, Kutxabankek bere interesen eta interesdunen eskubideen eta askatasunen arteko haztapenaren analisia egin du. Edozein unetan horrelako tratamenduak egitearen aurka ager zaitezke, Politika honen 8. atalean adierazitako edozein bidetatik.
Aldiz, informazio hau prestatzeko kanpoko datu-baseak erabili badira, bereziki, ondarekaudimenaren fitxategietako informazioa, informazio hori mailegu-eragiketa bat edo kreditu bat eskatu bada edo zure berariazko baimena baldin badago soilik tratatuko da. Era berean, informazio hori egiteko zerbitzu gehigarrian sartutako informazioa erabiltzen bada, tratamendua zure baimena izanda egingo da soilik. Eskubidea duzu baimen hori edozein unetan ezeztatu edo kentzeko, horretarako ezarri diren eta Politika honetan aipatu diren kanaletako edozeinen bidez.
Tratamenduaren deskribapena
Helburu honekin egindako tratamendua Kutxabankek antolatutako sustapen edo zozketetara sartzeko egin dituzun eskabideei buruzkoa da, zeinak zure interesekotzat jotzen ditugun, horietan berariaz izen eman behar izanik gabe
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren helburua Entitateak bere bezeroei eskainitako sustapenak aurkeztea da, sustapenetan berariaz izen emateko beharrik gabe.
Datuen kategoriak
Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:
Tratamenduaren oinarria
Tratamendu horiek zure kontratuak kudeatzeko interes legitimoan oinarritzen dira, baina zure baimena beharko da sari bat onartu aurretik. Era berean, ez da tratamendurik egingo aldez aurretik adierazi baduzu ez duzula nahi publizitate-ekintzen xede izan.
Tratamenduaren deskribapena
Xede honekin egindako tratamendua Kutxabanken bulegoetan, sukurtsaletan, eraikinetan eta korporazioko zentroetan instalatutako ekipoen bitartez irudiak hartu eta grabatzea da.
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren helburua da gure bezeroak eta Entitateko aktiboak babesteko beharrezkoak diren neurriak ezartzea eta kalte ekonomikoak eta ospe-kalteak prebenitzea. Zaintza-kamerak Kutxabanken segurtasuna zaintzeko instalatzen dira. Kutxabankek ezingo ditu zaintza-kamerak berariaz deskribatu denarekin bat ez datorren moduren batean erabili, eta jasotako irudiak fede onez eta helburu horrekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du.
Datuen kategoriak
Helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak bideozaintzako kamerek jasotako irudiak izango dira.
Tratamenduaren oinarria:
Tratamenduaren oinarria da Kutxabankek bere instalazioak, langileak eta bezeroak babesteko duen legezko betebeharra, Segurtasun Pribatuaren Erregelamendua betetze aldera.
Datuak lagatzea
Datuak agintari judizialei edo Estatuko segurtasun indar eta kidegoei laga ahal izango zaizkie, beren betekizunak betetzeko hala eskatzen dituztenean.
Tratamenduaren deskribapena
Hona hemen jarraipenak egiteko eta Entitatearen jarduerari buruzko estatistikak sortzeko egindako tratamenduak:
Helburu estatistikoak dituzten datuak hirugarrenei emanez gero, Entitateak konpromisoa hartzen du dagozkion anonimizazio teknikak aplikatzeko edo informazioa modu agregatuan emateko, informazio horrek identifikatutako edo identifikatzeko moduko pertsona fisiko batekin loturarik izan ez dezan.
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren helburua txosten estatistikoak eta eredu matematikoak egitea da, Entitatearen jarduera kudeatzeko eta horren jarraipena egiteko..
Datuen kategoriak
Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:
Tratamenduaren oinarria
Tratamenduaren oinarria Kutxabanken interes legitimoa da bere enpresa-jardueraren garapenean.
Tratamenduaren deskribapena
Hona hemen helburu horrekin egindako tratamenduak:
Tratamenduaren helburua
Tratamenduaren helburua salaketak izapidetzea da, bai eta delitu-jokabideak, legez kanpokoak eta/edo Entitatearen barne-araudiaren aurkakoak prebenitzea, antzematea, kudeatzea eta ebaztea ere.
Datuen kategoriak
Hona hemen helburu honetarako tratatuko ditugun datu-kategoriak:
Tratamenduaren oinarria
Tratamendu horiek interes legitimoaren printzipioan eta legezko betebehar bat betetzean babestuta egiten dira.
Tratamenduaren deskribapena
Helburu horrekin egindako tratamendua identifikazio, harreman eta profilazio datuak beste enpresa batzuei komunikatzea da, haiek merkaturatutako produktu eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidal ditzaten, bitarteko elektronikoak barne.
Tratamenduaren xedea
Zure baimena izanez gero, jarraian adieraziko dizkizugun datuak Kutxabank Taldeko sozietateei lagako dizkiegu, bai eta enpresa laguntzaileei eta/edo partaidetuei ere, merkaturatzen dituzten produktu eta zerbitzuen eskaintza komertzialak egiteko.
Datuen kategoriak
Tratamendu hau onartzen ez baduzu, ez ditugu zure datuak lagako. Onartzekotan, beste enpresa batzuei jakinaraziko dizkiegun datuak aldatu egingo dira, produktuen eta zerbitzuen eskaintza egokitzeko profil komertzialak sortzearen aurka agertu zaren edo ez kontuan hartuta:
Tratamenduaren oinarria
Tratamendu hori jakinarazpen komertzialak igortzeko aurretik baimen esplizitua eman den unetik egingo da. Baimen hori edozein unetan kendu ahalko da, eskubideak erabiltzeko gaitutako eta Politika honetan adierazitako edozein bidetatik, bai eta Online Bankaren eta Banka Mugikorraren bidez ere.
Datuak lagatzea
Xehetasun osoz kontsulta dezakezu zein enpresei laga diezazkiegun zure datuak, zure berariazko baimena izanez gero, esteka honetan:: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/sociedades-del-grupo-kutxabank/documento.
Kutxabankek zure datuak kontratuaren harremanak irauten duen bitartean edo tratamendu bakoitzaren xede zehatzerako beharrezkoak diren bitartean gordeko ditu.
Adostasunean oinarritutako datuak zuk baimena edo adostasuna berariaz ezeztatu arte edo gurekin ezarritako kontratu- edo negozio-harremanak amaitu arte egongo dira indarrean.
Adostasuna ezeztatzen denetik edo kontratu- edo negozio-harremanak amaitzen direnetik, neurri teknikoak eta antolaketakoak ezartzen hasiko gara, zure datuak indarreko legebetebeharrak betetzeko soilik erabiltzen direla bermatze aldera.
Entitateak zure datuak suntsituko ditu indarreko araudiak ezartzen dituen epeetan, Kutxabanken jarduera arautzen duelako, kontuan hartuta ekintza administratibo eta judizialen preskripzio-epeak.
Kutxabankek sei hilabeteko gehieneko epean emango ditu negozio-harremana formalizatu edo produktu edo zerbitzu bat kontratatu aurretiko fasean emandako datu pertsonalak, eskabidean epe luzeago bat zehazten badugu izan ezik. Alabaina, hala nahi baduzu, zure datuak erabat ezabatu daitezen eskatzeko eskubidea duzu.
Bideozaintzako grabaketei dagokienez, Kutxabanki aplikatzekoa zaion Segurtasun Pribatuari buruzko araudiak ezartzen du hamabost eguneko gehieneko epea dagoela halakoak kontserbatzeko, grabaketa egin den egunetik kontatzen hasita, agintaritza judizialek edo Segurtasun Indar eta Kidego eskudunek kontrakoa esan ezean.
Arau-urratzeen eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko komunikazio eta ikerketekin lotutako datu pertsonalak beharrezkoa den aldian soilik gordeko dira, eta epe hori ezin izango da hamar urtetik gorakoa izan. Komunikazioa aurkeztu eta hiru hilabeteko epean ikerketa hasi ez bada, komunikazioa sistematik ezabatuko da, sistemaren funtzionamenduaren ebidentzia mantentzeko denean izan ezik, eta modu anonimoan gordeko dira, egin gabeko komunikazioak badira.
Kutxabankek ez ditu zure datuak lagako, lagapen hori zure baimenean, legezko betebehar batean edo zurekin duen kontratuan oinarritu ezean; hauek dira betebehar horiek:
Arau orokor gisa, Kutxabankek ez dizkie beste enpresa lokalizatu batzuei edo zerbitzariak Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dituzten enpresei datu transferentziarik egiten. Nolanahi ere, nazioarteko transferentzia horiek egiten direnean, Kutxabankek berme egokiak eskaini dituzten edo araudian zehaztutako legeztatze printzipio berberetan oinarritutako herrialde edo, bestela, erakunde batera egiten direla egiaztatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.
Zure datu pertsonaletara irispidea izateko, datu pertsonalak zuzentzeko, aurkaratzeko, ezeztatzeko, mugatzeko edo transferitzeko, eta erabaki indibidual automatizatuen jomuga ez izateko eskubideak aitortzen dizkizu legeak. Kanal hauetako edozeinen bitartez eskubide hauek egikaritu ditzakezu, zure eskaera eta beharrezkoa balitz, nortasuna egiaztatzen duen agiria aurkeztuz:
Horrez gain, zure berariazko baimena behar duten tratamenduetarako, baimen hori edozein unetan kendu edo eman dezakezu, Online Banka eta Banka Mugikorra zerbitzuaren bidez.
Gainera, zure datuen tratamenduarekin lotutako erreklamaziorik egin nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegora igor dezakezu (www.aepd.es).
| Eskubideak | Arretarako bideak eta kontuan hartzekoak |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Azken eguneraketa 20/01/2026