Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Kutxabanken Etxea Berritzeko Mailegua etxeko edo komunitateko konponketak edo zaharberritzeak egiteko behar duzun finantzazioa eskaintzera bideratuta dago.
|
Etxea zaharberritzeko kreditu pertsonalaren bila bazabiltza, erabili Kutxabanken maileguen simulagailua Etxea Berritzeko Maileguaren hileko kuota simulatzeko. Zaharberritzeko lanetan gutxienez 500 € eta gehienez 75.000 € finantza dezakezu. |
|
60.000 €-tik beherako maileguak online bankaren bidez kontrata daitezke Mailegua eskatzeko, aurrekontua edo helburua justifikatzen duen agiria aurkeztu behar da. |
|
Amortizazio-epea 10 urterainokoa da. |
|
Komunitateen zaharberritze lanetarako baldintza bereziak ditugu. |
|
Hileko kuota finkoak, gardentasun osoz eta sorpresarik gabe. |
|
Bulegoan hileko kuota ordaintzeko nahi duzun eguna aukera dezakezu. |
Kontsumorako mailegua bankuak behar pertsonalentzako kontsumitzaileari kreditu bat emateko egiten den kontratua da. 200 eta 75.000 euro bitartekoa izan daiteke. Kontsumitzaileak zenbatekoa oro har hileko epeetan itzultzeko konpromisoa hartzen du, interes bat gehituta, itzuleraren berme gisa ondasunik jarri gabe (hipoteka maileguetan ez bezala).
Kontsumorako mailegu bat kontratatzean, bankuak diru-kopuru bat emango dizu erosi nahi duzuna eros dezazun. Zenbateko horri, maileguaren ‘nagusi’ esaten zaio, eta hilez hile joan beharko duzu itzultzen, kuotatan, zeinak zenbateko hori gehi interesa hartuko dituen. Ordaindu beharko dituzun kuota kopuruari ‘epea’ deritzogu.
Kontsumorako mailegu baten bitartez, erosiko dituzun ondasun guztiak finantzatu ahal izango dituzu: autoa, zaharberritzea, telefonoa, hortzen tratamendua edo estetikoa, ikasketak, bidaia, etab. Kontsumorako maileguak EZ dira egokiak inbertsioak finantzatzeko (higiezinak, akzioak edo inbertsioko beste produktu batzuk), ezta hileko gastuak finantzatzeko, alokairua edo argi-indarra, gasa, telefonoa edo antzerakoak esaterako
Ez. Kuotek bankuak eman dizun dirua gehi interes bat hartzen ditu, bankuarentzat onura dena. Gainera, kontsumorako maileguak irekitze komisio bat ere izan dezake, zeinak kontsumorako mailegua kontratatzeko unean ordainduko den.
Zentzu honetan, gogoan izan eragiketa ohikoenen komisioen eta prezioen inguruko informazioa duzula bankuaren web orrian eta bulegoetan, eta baita Espainiako Bankuaren web orrian ere, Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularraren I. eranskinean bildutakoa beteaz.
Ez. Bankuak zure eskaera aztertuko du eta zure finantza egoeran oinarrituta hura ukatu ahal izango du. Baita kontsumorako maileguaren egokitasunean oinarrituta, mailegu arduratsuko politika aplikatzen ere.
Esaterako, bankuak zure eskaera bazter dezake, zure eskaera izapidetzean beste banku edo enpresekin ordaindu gabeko zorrak badituzu, berankortasuneko fitxategi komunak aztertuta. Kasu horretan, bankuak baztertze horren arrazoia emango dizu, zure eskubideak erabil ditzazun fitxategi horien arduradunen aurrean.