Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Europan barrena bidaiatu nahi duzu? Atzerriko unibertsitateetan matrikulatu? Hizkuntzak ikasi? Beti izan duzun helburu hori bete? Kutxabanken hori lortzen lagunduko dizugu, Korner Planarekin:
Hasi gaur bertan aurrezten zure Korner Planarekin, eta zure ametsak errealitate bihur daitezela!
Ordainsaria
Interesak urtean behin likidatuko dira, Korner Plana kontratatu zenuen egunetik zenbatzen hasita, eta Planean bertan ordainduko dira.
Urteko likidazio-aldi osoan izan duzun batez besteko saldoaren gainean kalkulatuko dira interesak, eta interes-tasa nominal hau aplikatuko da:
Errentagarritasunaren adibidea
(1) Aldizkako ekarpenik gabe, Euriborraren % 60 aplikatuta 12 hilabetera (% 1,226):
Korner Plan baten hasierako saldoa 1.000 euro izanik, urteko likidazio-aldi osoan ez da aldizkako ekarpenik egin, eta Euriborra kontratazioaren aurreko egunetik (2025/06/05) 12 hilabetera % 2,044 izanik, Planaren errentagarritasuna % 1,226ko UTB aldakorra** izango litzateke.
(2) Aldizkako ekarpenak eginda, Euriborraren % 70 aplikatuta 12 hilabetera (% 1,430):
Korner Plan baten hasierako saldoa 1.000 euro izanik, urteko likidazio-aldi osoan hilean 60 euroko ekarpenak eginda, eta Euriborra kontratazioaren aurreko egunetik (2025/06/05) 12 hilabetera % 2,044 izanik, Planaren errentagarritasuna % 1,430eko UTB aldakorra** izango litzateke.
Bi kasuetan, interesak urtean behin likidatuko dira, kontratazioaren urteurrenean.
(*) Euriborra 12 hilabetera; datu hori egunero argitaratzen da Espainiako Bankuaren webgune ofizialean.
(**) UTB aldakorra: UTB aldakor hori kalkulatzeko, erreferentziako indizeak ez direla aldatzen suposatu dugu; beraz, interes-tasak berrikusten direnean aldatu egingo da UTB aldakor hori.
Kontsultatu Korner Planaren kontratu aurreko informazioa.
Kapital bat eratzeko pixkanaka aurreztu nahi duten pertsonentzako gordailu bat da, eta horren helburua ez dago finkatuta, titularrak erabakitzen baitu bere interesen arabera (auto bat erostea, seme-alaben ikasketak, altzariak erostea, bidaia bat, familia ospakizun bat, etab.).
Aldizkako ekarpenak dira produktuaren oinarria, baina aurrezki-plan honetarako aukerakoak dira.
Aurrezki-plan modalitate bakoitzaren baldintza ekonomikoak kontsultatu ditzakezu kontratatu aurreko informazio-prozesuan emango zaizun Aurretiko Informazioari buruzko dokumentuan.
Modu osagarrian, gure webgunean eta Espainiako Bankuarenean eskura duzu banku-erakundeek eragiketa ohikoenen komisioei eta tasei buruz hiru hilean behin emandako informazioa.
Aurrezki-plan batzuetan, metatutako kapitala edozein unetan eskuratzeko aukera ematen da. Beste batzuetan, berriz, nahitaezkoa da denbora-epe jakin batez mantentzea. Aurretiko Informazioari buruzko dokumentua irakurtzea gomendatzen dizugu.
Ez. Aurrezki-plan baten helburua da kapitala metatzea, kontu baten ohiko eragiketetatik bereizita.