Gira tu dispositivo a modo "landscape"

 

OK Kontua

OK Plus Kontua

Gazte Nomina Kontua

Abantailak

• Mantentze-komisiorik gabe (ITN eta UTB: %0)*.

• Transferentziak  kosturik gabe** Online Banka eta Banka mugikorrean.

• Txeke bidezko diru-sarrerak eurotan eta Estatuko finantza-erakunde batean helbideratzen dira, kosturik gabe.

• Online-banka eta korrespondentzia elektronikoa doan.

• Aurrezki-produktuak eta maileguak baldintza berezietan.

• Kontzertuetarako eta zinemarako sarreren zozketak, bidaietarako zozketak eta deskontu bereziak, beste hainbat sustapenen artean.

 

Baldintzak

• Hilean 600 euroko nomina edo langabeziako ordainsaria edo 400 euroko pentsioa helbideratuta edukitzea eta hiru hilean behin 6 ordainagiri helbideratuta edukitzea. Bestela, 20.000 euroko edo gehiagoko batez besteko hiruhileko saldoa gordailututa edukitzea Kutxabanken, Pentsio Planetan, Baskepensionesen edo Inbertsio Fondoetan.

• Titular guztiek Online Bankan alta eginda egon behar dute (65 urtetik gorakoak salbuetsita daude).

 

 

(*) OK Kontuko baldintzak hiru hilero berrikusten dira.Baldintzetako edozein ez betetzeagatik, 30 euroko komisioa kobratuko da berehala, (hiruhileko) likidazioaldi bakoitzeko sortzapenaren ondorengo hilean. Adostutako hiruhileko likidazio bakar bat ordaindu gabe utziz gero, 10.000 euroko batez besteko saldoa edukita, emaitza honako hau litzateke: ITN: %0, UTB: -%0,30 izango litzateke. Ez-betetzeetan UTB hori alda daiteke, kontuen batez besteko saldoaren araberakoa delako. Kontuan ondoz ondoko 13 hilabete baino gehiagotan mugimendurik erregistratu ezean, une bakoitzean kontu ez-aktiboetarako ezarritako tarifak aplikatuko zaizkio, bi hilabete lehenago jakinarazi ondoren.

(**) Doako transferentziak hirugarrenentzako SEPA transferentzia ez-urgenteak dira. Urruneko Bankak honako hauek barne hartzen ditu: Online Banka eta Banka mugikorra.

 

Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.

Ordainketa-kontu bati lotutako zerbitzu garrantzitsuenen zerrenda.​

 


 

 

 

Abantailak

• Mantentze-komisiorik gabe (ITN eta UTB: %0)*.
• Transferentziak  kosturik gabe** Online Banka eta Banka mugikorrean.
• Txeke bidezko diru-sarrerak eurotan eta Estatuko finantza-erakunde batean helbideratzen
dira, kosturik gabe.
• Online-banka eta korrespondentzia elektronikoa doan.
• Aurrezki-produktuak eta maileguak eta baldintza berezietan.
• Kontu honen titular bakoitzeko VISA DUAL txartelaren mantentze-komisioa salbuetsita.
• Kontzertuetarako eta zinemarako sarreren zozketak, bidaietarako zozketak eta deskontu bereziak, beste hainbat sustapenen artean.


Baldintzak


• Hilean 600 euroko nomina edo langabeziako ordainsaria edo hilean 400 euroko pentsioa helbideratuta edukitzea eta hiru hilean behin 6 ordainagiri helbideratuta edukitzea. Bestela, 20.000 euroko edo gehiagoko batez besteko hiruhileko saldoa gordailututa edukitzea Kutxabanken, Pentsio Planetan, Baskepensionesen edo Inbertsio Fondoetan.
•  Kontu honekin lotutako eta kontuaren titularrei dagozkien txartel guztien fakturazio garbia hiruhilabetearen likidazioan 300 eurokoa edo gehiagokoa izatea, edo urtean 1.200 eurokoa edo gehiagokoa izatea. Urteko zenbateko hori hainbanatu egingo da kontratuaren lehenengo urtean zehar.
• Titular guztiek Online Bankan alta eginda egon behar dute (65 urtetik gorakoak salbuetsita daude).


(*) OK Plus Kontuko baldintzak hiru hilero berrikusten dira.Baldintzetako edozein ez betetzeagatik, 40 euroko komisioa kobratuko da zuzeneanLehenengo hiruhileko likidazioaldia bete ezean, 10.000  euroko batez besteko saldoa edukita, 40 euroko komisioa laugarren hilabetean kobratuko litzateke eta horren ondorioz: ITN: %0, UTB-%0,40 izango litzateke. Ez-betetzeetan UTB hori alda daiteke, kontuen batez besteko saldoaren araberakoa delako. Kontuan ondoz ondoko 13 hilabete baino gehiagotan mugimendurik erregistratu ezean, une bakoitzean kontu ez-aktiboetarako ezarritako tarifak aplikatuko zaizkio, bi hilabete lehenago jakinarazi ondoren.


(**) Doako transferentziak hirugarrenentzako SEPA transferentzia ez-urgenteak dira. Urruneko Bankak honako hauek barne hartzen ditu: Online Banka eta  Banka mugikorra.

Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.

Ordainketa-kontu bati lotutako zerbitzu garrantzitsuenen zerrenda.​

 

 

 

Abantailak

• Mantentze-komisiorik gabe (ITN eta UTB: % 0)*.

• Visa Dual txartel bana titular bakoitzarentzat, mantentze-kuotarik gabe.

• Transferentziak  kosturik gabe** Online Banka eta Banka mugikorrean.

• Txeke bidezko diru-sarrerak eurotan eta Estatuko finantza-erakunde batean helbideraturik, eta kosturik gabe.

 

Jovenes bailando

Infografia: gaztea izatearen onurak

 

Baldintzak

• Titular guztiek 35 urte baino gutxiago izatea.

• Kontu honetan gutxienez hilean 600,00 euroko nomina edo langabezia-saria edo

400,00 euroko pentsioa (urtean 6 diru-sarrera gutxienez) etengabe jasotzea, edo,

bestela, 20.000 euroko edo hortik gorako urteko batez besteko saldoa mantentzea

Kutxabanken inbertsio-fondoetan, aurrezki-planetan edo pentsio-planetan.

• Txartelekin urtean 1.200 euroko fakturazio garbia egitea edo saltokietan urtean 12 erabilera egitea.

• Online Bankako zerbitzuak kontratatuta eta titularretako bakoitzaren telefono mugikorraren zenbakia emanda edukitzea.

 

(*) OK Kontuko baldintzak urtero berrikusten dira. Baldintzetako edozein ez betetzeagatik 50 euroko komisioa kobratuko da automatikoki, sortzapenaren ondorengo hilabetean. Adostutako hiruhileko likidazio bakar bat ordaindu gabe utziz gero, 8.000  euroko batez besteko saldoa edukita, emaitza honako hau izango litzateke: ITN: %0; UTB: -%0,63 . Ez-betetzeetan UTB hori alda daiteke, kontuen batez besteko saldoaren araberakoa delako.​ Kontuan ondoz ondoko 13 hilabete baino gehiagotan mugimendurik erregistratu ezean, une bakoitzean kontu ez-aktiboetarako ezarritako tarifak aplikatuko zaizkio, bi hilabete lehenago jakinarazi ondoren.

(**) Doako transferentziak 5.000 euro arteko zenbateko unitarioa duten hirugarrenentzako SEPA transferentzia ez-urgenteak dira. Urruneko Bankak honako hauek barne hartzen ditu: Online Banka, Banka mugikorra eta Telefono bidezko banka

 

Begiratu komisioei buruzko dokumentua hemen.

Ordainketa-kontu bati lotutako zerbitzu garrantzitsuenen zerrenda.​

 

Zure galderei erantzuten diegu

Kontu korrontea gordailu bat da, eta dirua berehala sartzeko eta ateratzeko aukera ematen dizu, inolako penalizaziorik gabe. Gainera, zure nomina eta ordainagiriak bertan helbideratuz gero, oinarrizko zerbitzu batzuk izango dituzu, egunerokotasunean erabiltzeko.

Dokumentu honen helburua da eskaintzen dizugun produktuaren ezaugarriak era egokian ulertzea eta merkatuan dauden beste batzuekin alderatzea. Halere, zerbait ez baduzu ulertu, galdetu lasai. Dokumentu hau irakurtzea gomendatzen dizugu, eta gogorarazten dizugu gorde dezakezula.

Normalean, ez dago beste produktu batzuk kontratatu beharrik, nahiz eta praktikan ohikoa den beste batzuekin konbinatzea bere eraginkortasuna hobetzeko (online Banka, txartelak, etab.) edo hobariak aplikatzeko. Lehenago, kontsultatu ea produktu hauek kosturen bat duten eta eskatu kontratua egin aurreko informazioa.

Kontuaren interesei, komisioei eta gastuei buruzko informazioa kontratuaren dokumentuan irakur daiteke. Aholkatzen dizugu komisioei buruzko informazio dokumentua (kontratua egin aurreko informazioarekin batera dago) irakurtzea, zeren bertan ikusi ahal izango dituzu ordainketa kontu bati lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrendako komisio guztiak.​

Horrez gain, gure webgunean eta Espainiako Bankuaren webgunean sar zaitezke, eta banku-erakundeek hiru hilean behin eragiketa ohikoenen komisioei eta ohiko tasei buruz ematen duten informazioa eskuratu.

Printzipioz, kontuak ezin du zorpekoa izan; ordainagiri bat itzultzea ere gerta daiteke, behar besteko saldorik egon ezean. Kontuak saldo zorduna izango balu, jar zaitez harremanetan zure kudeatzailearekin ahalik eta azkarren irtenbidea aurkitzeko; hartara, kontratuan eta kontratua egin aurreko informazioan ezarritako komisioak eta interesak saihestu ahal izango dituzu.

Urteko Tasa Baliokidea da. Hau da, produktu finantzario baten kostua edo errendimendu efektiboa adierazten duen interes tasa da. UTB formula matematiko normalizatu batekin kalkulatzen da. Formula horrek kontuan izaten ditu eragiketaren interes tasa nominala, ordainketen maiztasuna (hilekoak, hiruhilekoak, etab.), bankuaren komisioak eta eragiketaren gastu batzuk. 

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.