Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Erantsi VISA Kutxabank txartela Google Pay gailuari. Jaitsi app-a, hasi saioa Google-ren kontuan eta gehitu txartela, eskaneatuta edo datuak eskuz sartuta.
Google Pay gailuari esker, honako ikurren bat duen edozein saltegitan ordain dezakezu:
|
Aktibatu mugikorraren pantaila. |
|
|
|
Hurbildu mugikorra TPVra eta, berak eskatzen badizu, sartu txartelaren PIN zenbakia. |
Gainera, webguneetan zein app-etan eros dezakezu. Horretarako, Google Pay ordaintzeko modutzat hartu eta zure txarteletako bat nahiz bidaltzeko helbidea aukeratu behar dituzu.
Eta dirua ere atera dezakezu mugikorra kutxazaineko contactless irakurgailura hurbilduta eta txartelaren pina sartuta.
Google Pay gailuak segurtasunezko hainbat geruza dauzka ordaintzeko datuak babesteko eta ez du zure txartelaren informazioa partekatzen saltegiarekin. Mugikorra galduz gero, berehala zerbitzua desaktiba dezakezu urruneko gailu baten bidez.
Gogoratu, Google Pay gailuaren bidez ordaintzean, txartela fisikoak eskaintzen dizkizun estaldura berak dituzu.
Google Pay gailuan, bezero partikular, enpresa eta profesionalentzako Kutxabank Visa txartelak erants ditzakezu, honako motatakoak: Dual, Classic, Urrezkoa, Estra, Debit, Dual Debit, Corporate, Ingeteam, Nakar, Partaide.