Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Eitan, Berlingo gazte biogenetista, Wahida izeneko neskarekin maitemintzen da, Nueva Yorkeko unibertsitate bateko liburutegiko irakurgelan dagoela. Eitanek neska berria etxekoei aurkezteak, guraso zein aitonari, Shoahtik bizirik atera zenetako bat, (hebrearrek holokaustoari horrela zeritzoten) liskar handia ekarriko du. Wahida arabiarra denez gero, Eitanen aitak ez du onartzen. Honenbestez, Eitanek Wahidarekin Israelera bidaiatzea erabakiko du, bere familiaren sustraien bila. Bertan egonda Wahida ohartuko da bere nostasun arabiarra luzaroan ukatu izan duela. Aldi berean, honen amonak Eitani familiako ezkutuko sekretua kontatuko dio.