- Tokia: Principal Antzokia
- Data:
Julieta eta Romeo lotaldi luze baten ondoren esnatzen dira, baina ez dute elkar ezagutzen. Julietak jaun bat bakarrik ikusten du, eta Romeok oso ondo kontserbatutako dama bat. Oraindik nerabe pare bat direla uste dute biek. Julietak uste du une pare batez bakarrik egin zuela lo, eta irrikaz itxaroten dio bere betiko maiteari. Romeo, ordea, ez da ezertaz oroitzen. Eta horrela, beti tragediaren amaiera zela uste izan genuena munduko maitale ospetsuenen benetako historiaren hasiera da.