Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Ekainaren 16an, igandea, Real Sociedad Fundazioaren egunaren hamargarren edizioa ospatuko da Kutxabanken parte-hartzearekin. Familiek eta zaleek, txikiek zein nagusiek, kolorez, jardueraz, musikaz eta dibertsioz beteriko egun batean parte hartuko dute. Tailerrak, herri kirolak, pailazoen emanaldia, txotxongiloak, trikitilariak eta Go!azen taldearen kontzertua izango dira, besteak beste. Oso egun berezia familia txuri-urdin osoarentzat.