Kutxabanken gure bezero guztiei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzeko ahalegin betean ari gara egunero, eta bezeroak beraiek dira gure laguntzaile nagusiak lan horretan. Horregatik, gure zerbitzua hobetzeko edozein iradokizun edo ideia helaraztea eskertuko genizuke.
Hori egin nahi baduzu, edo kexa edo erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, gure Bezeroen Arreta Zerbitzura jo dezakezu, kanal hauetako edozeinen bidez:
sare komertzialeko gure bulegoetako edozeinetan
Bezeroen Arreta Zerbitzura idatziz:
Kutxabank - Bezeroen Arreta Zerbitzua
Kale Nagusia 30-32, 2. solairua
48009 Bilbo
Zerbitzu honek pertsona fisikoek edo juridikoek zuzenean edo ordezkaritza bidez aurkeztutako kexak eta erreklamazioak jaso eta konpontzeko ardura dauka, araudian zehaztutakoaren arabera.
Erakundearen Bezeroen Arreta Zerbitzuaren ebazpenarekin bat ez badator, edo kexa edo erreklamazioa zerbitzu horretan aurkeztu zuenetik hilabete bat baino gehiago igarotzen bada erantzunik gabe, erreklamatzaileak Finantza Ikuskatzaileen edozein Erreklamazio Zerbitzutara jo ahal izango du.
Nolanahi ere, Finantza Ikuskatzaileen edozein Erreklamazio Zerbitzutan erreklamazio bat aurkeztu ahal izateko, ezinbestekoa da aurretik erreklamazio hori Bezeroen Arreta Zerbitzuan aurkeztea.
Nahi baduzu, Kutxabank bezeroak babesteko araudia (PDF formatuan) jaitsi dezakezu zure ordenagailura.
Banku-zerbitzuen Gardentasunaren arloan aplikatu beharreko araudia Espainiako Bankuaren bezeroen atariaren estekan jasota dago.
Nahi baduzu, arau horri jarraiki ezarri den prozedura jaitsi dezakezu zure ordenagailura.