Woody Allen zuzendariaren "Rifkinen Jaialdia" izeneko komedia berriarekin Donostiako Zinemaldia inauguratuko da hurrengo irailaren 18an. Zinema onenaren urteko hitzordu honetan zinemagile ospetsuak bilduko dira eta Sail Ofizialean euren azken lanak aurkeztuko dituzte. Irailaren 26ra arte luzatuko da eta gure hirira zinemako izarrak ekarriko ditu, esate baterako, Donostia Saria jasoko duen Viggo Mortensen aktorea, etorriko dela dagoeneko baieztatuta. Aurten ere, zuzendari hasiberrien film onena sarituko dute "New Directors Kutxabank Sariarekin"