Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Kreditu arriskuak (kreditua, kontra alderdia, pilaketa, herrialdea)
Berankortasun indizea alorraren batez bestekoa baino hobea da, bi puntutik gora
Jarduera ekonomikoaren adierazle nagusiek, 2012an, Espainian, portaera txarra erakusten jarraitu badute ere, Kutxabanken berankortasun-tasak igoera moderatua izan dute, eta %3,55etik %6,11ra igaro dira, ondorioz, finantza-sektorearen batez bestekotik zuten aldea handitu dute, berankortasun-tasa askoz altuagoetan itxi baitute ekitaldia. Talde bateratuan, eta behin BBK Bank CajaSurreko eta BBKGE Kredit E.F.C.ren aktiboak integratu ostean, Taldearen berankortasuna %7,61etik %9,57ra igaro da ekitaldian zehar.
Kreditu-arriskua hornitzeko kontabilitate-politikari dagokionez, Taldeak zuhurtzia goreneko irizpideak ezartzen jarraitu du. Horri esker, uztartu egin du finantza-sistema onbideratzeko 2 eta 18/2012 ELD betetzea eta ekitaldian mozkinak lortzea. Ondorioz, estaldura tasa globala %73,22an kokatu da. Era berean, esleitutako aktiboen zuzkidurak %45,6ra iritsi dira, sektorearen batez bestekoaren gainetik.
mila € | 2012 | 2011 (*) | %![]() |
---|---|---|---|
Berankortasuna orotara | 5.145.159 | 4.458.041 | 15,4 |
. Kreditu-inbertsioak | 5.076.587 | 4.359.131 | 16,5 |
. Arrisku eta konpromiso gertagarri zalantzazkoak | 68.572 | 98.910 | (30,7) |
Estaldura fondoak | 3.767.225 | 2.789.220 | (35,1) |
. Aktiboen narriadura zuzenketak | 3.459.525 | 2.640.807 | (31,0) |
. Aktiboen beste narriadura batzuk | 253.961 | 58.909 | n.s. |
. Arrisku eta konpromiso gertagarrietarako hornidurak | 53.739 | 89.504 | (40,0) |
Berankortasuna kreditu inbertsioetan (%) | 9,57 | 7,61 | --- |
Estaldura orotara (%) | 73,22 | 62,57 | --- |
(*) Proforma saldoak 2012.01.01ean