Ekonomia eta Finantza Informazioa
Arriskuen kontrola
Finantza arriskuak (likidezia, merkatua, interes-tasa, truke-tasa)
Balantzeko aktiboen eta pasiboen egiturak portaera sendoa erakutsi du, finantza-merkatuek, krisi globalaren ondorioz, bizi dituzten eraldaketen aldean.
Likidezia egoerari dagokionez, eta arlo horretan merkatuetan bizi izan dituzten tentsioak tentsio, Kutxabank Taldeak egitura-likidezian posizio lasaia mantendu du, zenbait eragileri esker, txikizkako bezeroen finantzaketa oinarri sendoa, maniobratzeko fondo altua, muga-eguneratze anitzeko handizkako finantzaketa-egitura, eta aktibo likidoen stock garrantzitsua.
Interes-tasen arriskuari dagokionez, 2012an, euro eremuko moneta-agintariek zorpetuta zeuden eragile ekonomikoen finantza bideragarritasuna erraztera bideratutako interes-tasen politikari eutsi diote, eta horrekin, jarduera ekonomikoarena. Politika honek negatiboki eragin dio finantza-erakundeen marjinari.
Errenta aldakorrean mantendutako inbertsioei datxekien merkatu-arriskuari dagokionez, zera nabarmendu behar da, 2012an IBEX-35ean gertatu den %4,7ko erorketak, ez duela eragotzi Taldearen emaitza kontuak mota horretako aktiboekin zerikusia duten sarrera garbi esanguratsuak izaten jarraitzea, dibidendu kontzeptupean, nahiz gainbalioak gauzatzean.