K Kutxabankeko markaren simboloa

Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza

Txostenaren atalak

Interes-taldeak sartzeko onartutako ikuspegiak, partaidetza-maiztasuna barne, interes-taldeen mota eta mailaren arabera.

Kutxabanken lehenengo urte honetan, antolaketaren ikuspegitik, eragiketen integrazio-lanen (haien bukaera 2013ko martxoaren amaierako aurreikusita dago), prozesuen eta lan-metodoen homogeneizatzearen, langilearen batzearen eta abarren erabateko lehentasuna izan da ezaugarri nagusia.

Jarduera esparru honetan, ez dira lan-giroaren inguruko barruko inkestak egin, eta bankuaren hornitzaileei ere ez zaie inkestarik egin.

Bere bezeroei dagokienez, Bezeroaren Ahotsa inkesta egin da, “Enpresak” segmentuari zuzendua, segmentu horretan bankuak duen jarrera ezagutzeko asmoz, baita bere satisfazioa eta aukerak ezagutzeko ere. Parametro hauek Kutxabanki egokitzat jotzen dituen hobekuntza-ekintzak aurkezteko aukera emango diote.

 “Gizartea” interes-taldea sartzea Erakundearen Ahotsa ikerketen bidez egiten da. Hauek bankuaren akziodun Kutxek aldizka egiten dituzte haien lurraldeetan, eta Kutxabanken Komunikazio eta Gizarte Ekintzen Koordinazio Arloari bidaltzen dira.

Informazio gehiago izateko ikusi FS5 adierazlea.

Interes-taldeen partaidetzatik sortutako kezka eta gai interesgarri nagusiak, eta erakundeak nola erantzun dien kezka eta gai horiei Txostena egitean.

4.16 adierazlean aipatutakoaren arabera, Kutxabankek enpresa sarearen bezeroen artean ikerketa bat egiten du, eta honek ez du EGE arloan ondorio aipagarririk erakutsi.

Kutxabankek ondo daki interes-taldeekiko elkarreraginak informazio aipagarria eta lehentasunezkoa ematen duela erakundeak jarraitu beharreko jasangarritasunaren estrategiari dagokionez. Horregatik, 2013an, helburu horretarako egokienak diren metodologien ikerketa berriro egiteko asmoa dago.

Informazio gehiago izateko ikusi FS5 adierazlea.