Erakundearen gobernua, konpromisoak, erronkak eta interes-taldeen partaidetza
Kompromisoak kanpoko ekimenekin
Erakundeak nola ezarri duen zuhurtzia planteamendu edo printzipioa.
Arriskuaren kudeaketarako printzipioen artean, Kutxabank Taldeak une oro arrisku neurritsuko profil orokorra mantentzean dihardu; horrek bere jardueran hartzen dituen arriskuek etorkizunean bere finantza-bideragarritasuna ez dutela arriskutan jarriko bermatzea ahalbidetzen du.
Helburu hau gizarte erantzukizun arloko kudeaketan giltzarri izango da, hori, azken finean, bere jarduera denboran zehar mantenduko den bermerik onena delako, eta horrenbestez, Taldea sortu zuten aurrezki kutxen bidez gizarteari egiten dion ekarpena mantenduko duela bermatzen da.
Finantza-talde batentzat, arrisku neurritsuko profila mantentzeak honako elementu hauen arteko harreman orekatua eskatzen du:
- Onartutako mota guztietako arriskuen bolumena eta izaera
- Aipatutako arriskuren bat gerta dadin arriskua oso altua denean eta gauzatuko balitz, honen eragina erakundearen baliabideen bidez erantzuteko finantza-ahalmena.
- Aipatutako arriskuen kontrola eta kudeaketarako ezarritako azpiegitura, batez ere garrantzitsuenena.
Kutxabank Taldeak bere arrisku-profilaren kudeaketari emandako garrantzia gaurko krisi ekonomikoan eta finantza arlokoan agerian geratu da, izan ere, ez du laguntza publikorik eskatu behar izan, eta gainera, finantza-sistemaren saneamenduan eragile garrantzitsua izan da, bai BBK BANK CAJASURen bidez, desagertutako CAJASURen aktiboak eta pasiboak hartu dituen erakundearen bidez, bai SAREB delakoaren bidez, aipatutako prozesuan nazionalizatutako kreditu-erakundeen arrisku higiezinak jaso dituen erakundearen bidez.
Gainera, 2012ko udan Espainiako finantza-sistemari egin zitzaion estres-ariketan, Oliver Wyman enpresa independenteak egin zuena, Kutxabank Taldea 0 Taldea izenekoan sailkatu zuen. Horren barruan, aipatutako proban aurkeztutako egoerarik aurkakoena haien kabuz gainditzeko gauza diren erakundeak daude.
Izan ere, Kutxabank Taldea aipatutako erresistentzia proba tarte erlatibo handienaz gainditu zuen erakundea izan zen, egoerarik aurkakoenean ere 2014ko itxierarako %11,6ko Ratio Core Tier I estimatuaz.
Kutxabank Taldeak, bere lehenengo urtean, arrisku-kudeaketaren azpiegituran lan egin du, eta baita Arrisku Kudeaketarako Politiken Gidaliburuaren onartzean ere, erakundearen jarrera jasotzen duena ondoko alderdiei dagokienean:
- Arrisku Kudeaketarako Printzipio Orokor sorta adieraztea
- Erakundearen kaudimenerako helburua ezarri
- Taldean eragina izan lezaketen arrisku mota nagusiak zehaztea.
- Arrisku-kudeaketan izan daitezkeen erantzukizun motak zehaztea.
- Arrisku-kudeaketan dauden erantzukizun eremuak mugatzea
- Aipatutako erantzukizun eremuen ardurak esleitzea.
- Zuhurtziazko Garrantzia duen Informazioa eratzea eta argitaratzea.
- Arrisku-kudeaketaren zikloaren aldiak
Kanpoan garatutako gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-printzipioak eta programak, eta erakundeak onetsi eta onartutako beste edozein ekimen.
Erakundea sortu zuten hiru Kutxek hartutako konpromiso historikoa mantentzen du Kutxabankek, eta horregatik, 2012ko ekainaren 25eko Nazio Batuen Munduko Itunaren 10 Printzipioei atxiki zitzaien. Munduko Itunaren 10 Printzipioek erakundeak Gizarte Eskubideetan, Lan Eskubideetan, Ingurumenaren zainketan eta Ustelkeriaren aurkako borrokan hartutako konpromisoez dihardute.
Erakundea kide duten elkarte nagusiak
Kutxabank honako erakunde hauen kidea da:
- IZAITE, Iraunkortasun aldeko euskal enpresen elkartea
- FOARSE, Arabako Gizarte Erantzukizunerako Foroa.
- Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarea Espainian
- EGEren BIZKAIA FOROA
- Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
- CECABANK, Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa
- EGEren EUROPAKO ALIANTZA, CECABANKen bidez
- Autokontrol, publizitatea arautzeko
- Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa
- Nazio Batuen Munduko Itunaren Sarea Espainian
Erakundeak sartu duen interes-taldeen zerrenda.
Interes-taldeak Kutxabanken eginkizunaren eta ikuspegiaren arloko jardunean eragina jasotzen duten edo eragina duten taldeak edo pertsonak dira. Honako hauek dira:
- Akziodunak, bankuaren kapital sozialaren erakunde jabeak.
- Administrazioa eta Erakunde publikoak. Erakundearen funtzionamendurako araudi-eremua ezartzeko ahalmena duten organoak dira.
- Enpresa aliatuak. Kutxabankekin ekimen batzuetan elkarlanean aritzen diren erakundeak dira. Lehenik eta behin, maila honetan daude Erakunde Taldearen enpresak.
- Bezeroak, bankuaren finantza-jarduerarekin lotuta dagoen edozein pertsona edo izate juridikoa, haien gaitasun ekonomikoa kontuan hartu gabe; hau da, edozein arlotakoa edo segmentutakoa unibertsaltasun irizpideaz.
- Giza taldea, langileek eta haien ordezkariek osatua.
- Hornitzaileak eta zuzkitzaileak erakundeak burututako eragiketekin lotutako taldeak.
- Gizartea, Erakundearen jarduerak eragina izan dezakeen edozein lurraldetan bizi diren edo bertan dauden edozein motatako pertsonek eta erakundeek osatzen dute.
Interes-taldeak, zeinekin Erakundeak konpromisoa hartzen duen, identifikatzeko eta aukeratzeko oinarria.
EGEren Politikaren arloan, Kutxabankentzat interes-taldeak izango dira erakundearen, bere jardueren eta lorpenen eragina jasotzen duten taldeak, eta honen ondorioz, haiekiko harreman eta jokabide irizpide batzuk zehazten ditu. Jokabide irizpide hauek erakundearen Kode Deontologikoan ere agertzen dira.