K Kutxabankeko markaren simboloa

Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak

Finantza-dimentsioa

Produktu-zorroa

FS1. Negozio ildoei ezarritako ingurumen eta gizarte eduki bereziak dituzten politiken deskribapena.

Kutxabankek beharrezkotzat jotzen du bere jarduerarekin lotutako garapen ekonomikoa ingurumenaren eraginarekin eta babestearekin elkartzea eta bateragarri egitea. Erakundearen konpromisoa bere barnean hedatzen da intraneten bidez, eta honek ingurumenaren gaineko berriak eta praktika onak zabaltzen ditu, langile guztiak ingurumena babestearekin eta zaintzearekin sentsibiliza daitezen.

Kutxabank sortu zuten hiru Kutxek abiarazitako ildoa jarraituz, erakundeak Kutxabank Mailegu Berdea izeneko kreditu-ildoa sortu du. Honek finantza-baldintza onuragarriagoak ditu, interes onuragarria, kreditu lortzeko arintasuna eta erosotasuna, besteak beste. Mailegu hauek ibilgailu ekologikoak eta etxetresna elektriko eraginkorragoak erosteko, edo etxean energia aurrezten laguntzen duten berritze-lanak egiteko erabiltzen dira, ingurumenarekiko kontsumo arduratsua bultzatzen duten neurrietarako hain zuzen.

Era berean, "Visa Nakar Lurgaia" txartela ere badu, "Lurgaia Fundazioa" erakundearekin batera sortutakoa. Irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburua naturaren ondarea babestea eta kudeatzea da, eta bere jarduerek ingurumenaren biodibertsitatea zaintzeko xedea dute. Kutxabankek txartela kontratatzeak eta erabiltzeak sortzen dituen komisioengatiko diru-sarreren %10 ematen dio.

Aipagarria da ere bere bezeroen bizitza osora (umeak, gazteak, familiak, adinekoak) egokitutako finantza-soluzioak eskaintzeko egiten duen ahalegina, eta baita populazio-dentsitate txikiko guneetan bizi direnen finantza-integrazioa errazteko egiten duen saiakera ere.

Ezintasun edo minusbaliotasunen arloan, Kutxabankek bere sarean mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat haien konfigurazioagatik eta kokapenagatik sartzeko errazak diren 586 kutxazain-sargailu ditu (horietatik 296 sartzekoak dira). Hala ere, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat ere erabiltzeko errazak egitearren, ONCE erakundearekin kutxazain automatikoen instalazioa eta egokitzea koordinatzen ditu. Izan ere, 2013ko abenduan 158 unitate zituen egokituta, eta 2014an gehiago egokitzea espero da.

Jartzen ari diren sistema berriek itsuentzako egokia den erabilera dute.

FS2. Arestian deskribatutako eta negozio ildoetan ezarritako politika bakoitzean arrisku sozialak eta ingurumenekoak ebaluatzeko eta aukeratzeko prozeduren deskribapena.

Scoring sistema dago, Arrisku Arloak eta Negozio Arloak diseinatutakoa, eko-eraginkorrak diren ibilgailuak eta etxetresna elektrikoak erosteko kreditu-eragiketak ebaluatzeko eta emateko, eta baita etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzen duten berritze-lanak egiteko ere. Horrela, bezeroaren fitxak berak badu kreditu-eragiketa emateko edo ukatzeko erreferentzia.

Finantzazioa jaso lezaketen gaiek kreditu mota hau emateko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko izan behar dituzten ezaugarri teknikoak Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) zehaztutako irizpideen araberakoak dira eta Gida Berdean daude jasota, Kutxabankek argitaratua eta erakundearen web gunearen bidez eskura daitekeena:

https://portal.bbk.es/cs/Satellite/portalbbk/es/particulares/prestamos_consumo/prestamo_verde/pys

Ekimen hauen helburua bezeroak EGEren arloan sentsibilizatzea da, onuragarriak diren finantza-baldintzak eskainita. Gainera, dagoeneko jokaera jasangarriagoak dituztenak saritzen dira.

Horrela, ondokoak bezalako produktu ekologikoagoak erostea bultzatzen da:

  1. Gida Berdean zehazten direnen artean ezaugarriren bat betetzen duten BGM 3.500 kilo baino gutxiagoko (baimendutako gehieneko masa) auto edo ibilgailu komertzial berriak. Maileguaren interes-tasan hobariak dituzte.
  2. A motakoa edo hortik gorako energia-etiketadun elektrotresnak. Eraginkorrenak dira eta diru asko aurrez dezakete faktura elektrikoan euren biziraupen erabilgarrian. Hauek erosteko maileguek finantzazio-baldintza onuragarriak dituzte.
  3. Berrikuntzak etxebizitzan: leihoak, galdarak aldatzea edo eguzki-energia sisteman instalatzea. Horretarako baldintza onuragarriak dituen finantzazioa eskaintzen da.

Kutxabanken jabeak diren hiru Kutxek garatutako jokabide-ildoa jarraituta, kutxazain automatikoek erabilgarriagoak egiten dituzten elementuak dauzkate, bai ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat bai mugitzeko arazoak dituztenentzat ere.

FS3: Bezeroek kontratuetan edo transakzioetan agertzen diren eskakizun sozialak eta ingurumenekoak bete egiten dituztela ziurtatzeko eta kontrolatzeko prozeduren deskripzioa.

EGE Kodeak eta Ingurumen Politikak Kutxabanken jarduera eremua zehazten dute bere bezeroek eta erakundeak berak eskatutako gizartearen eta ingurumenaren inguruko baldintzei dagokienez.

Horiekin bat, zenbait ekimen eta ekintza burutzen dira, ingurumen eta gizarte arloetan. Lehendabizikoek energia-kontsumoaren eta finantza-transakzioetan paper-erabileraren murrizketan egiten dute indar. Gizarte arloari dagokionez, populazio txikiko guneetako bezeroak finantza-jardueretara hurbiltzea errazteko jarduerak, autozerbitzua eta Interneten bidezko banka, mugitzeko arazoak dituzten pertsonei eta itsuei erabilgarriak diren kutxazainak, eta bulegoetan arkitektura-oztopok kentzea, esaterako.

Aipatutako ekintzak arlo hauetarako zehazten diren politika instituzionalak une oro aintzat hartuta burutzen dira. Politika hauek Kutxabankek onartu ditu, eta langile guztiek dute haien berri, bete daitezen.

FS4: Langileen gaitasunak hobetzeko prozeduren deskribapena, arriskuen kudeaketara eta aukera sozialetara eta ingurumenekoetara bideratuta.

Jarduera komertzialak direla eta Marketin Arloak bulegoei bidaltzen dien komunikazioen bidez, “lerro berdea” izenekoaren finantza-produktuen ezaugarrietan jartzen da arreta berezia.

Horrela, oro har langile guztientzat Intraneten argitaratzen diren eta Ingurumenarekin lotuta dauden berrien bidez egindako sentsibilizazio-ekintzak indartzen dira. Aipatutako berri hauen artean, Ingurumenarekiko Praktika Onen Gida (momentu hauetan eguneratzen ari dena) eta bankuaren Ingurumenarekiko Politika daude. Era berean, esparru honetan hiru Gizarte Ekintzek burutzen dituzten ekimenak eta proiektuak, erakundearen boluntario-ekintzekin batera, sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako lan garrantzitsua egiten dute. Horregatik, informazio hau haien web orrietan eta intraneten ere argitaratzen da.

Informazio gehiago izateko, ikusi EN12 adierazlea.

Hala muga fisikoak direla-eta nola gizarte-bazterketa dela-eta finantza-jardueran sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei sarrera errazteko asmoz, bulegoak berritzeko eta berriak zabaltzeko protokoloek oztopo fisikoak kentzea eta minusbaliotasun fisikoren bat duten pertsonek erabil ditzaketen autozerbitzu elementuak gehitzea aurreikusten dute. Baita etorkinen beharrak betetzeko eta gure gizartean sartzea errazteko berariaz diseinatutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzea ere.

Sail guztien artean partekatzen, adosten eta ezartzen diren praktika hauek izateak, aipatutako finantza-produktuak komertzializatzeko langileei emandako informazioarekin eta prestakuntzarekin batera, arriskuen eta gizartearen zein ingurumenaren inguruko aukeren kudeaketan langileek duten gaitasuna hobetzen laguntzen du.

FS5. Bezeroekiko eta beste interes-talde batzuekiko elkarrekintzen deskribapena, arriskuen kudeaketari eta ingurumen zein gizarte aukerei dagokienez.
Interes-taldea Elkarrizketa-bide nagusiak Maiztasuna Kezka nagusiak
BEZEROAK Satisfazio-inkestak - Bezeroaren Ahotsa
2012an bezeroak diren enpresei egin zaie
Urterokoa Krisialdi honetan, aurkeztutako lehentasunak ekonomia eta finantza aldetik datoz. Finantzazioa lortzeko baldintza onak eta erraztasunak izateko eta finantza-erakundeekin negoziatzean malgutasuna izateko beharra aipatzen dute.
Kutxabank Atariak
Jasangarritasun-postontziak
Bulegoen sarea
Jarraitua Gizarte eta ingurumenaren inguruko gaiei dagokienez ez da bide honen bitartez iradokizunik edo proposamenik jaso.
Bezeroentzako Laguntza Zentroa Jarraitua
LANGILEAK Intranet Jasangarritasun-postontzia Jarraitua Energia kontsumoaren eta hondakinen kudeaketaren optimizazioari dagokionez, 3 iradokizun
GUZTIAK Kutxabank Atariak
Jasangarritasun-postontziak
Bulegoen sarea
Maiztasun zehatzik gabekoa Ez da bide honen bitartez iradokizunik edo proposamenik jaso.
FS6: Negozio-lerro bakoitzaren zorroaren ehunekoa lurraldeka, tamainaka eta jarduera-arloka banatuta.
ESKUALDEKAKO NEGOZIOA % BANKA KOMERTZIALA
EUSKADI 2012 2013
Araba 12,74 12,31
Bizkaia 37,45 39,69
Gipuzkoa 25,81 24,97
HEDAPENA 24,00 23,03
Kudeatutako negozio-bolumena guztira (Milioi euro) 81.911 78.947

KUDEATUTAKO NEGOZIO-BOLUMENA GUZTIRA (milioi eurotan)
Handizkako Negozioa(*)
2012 10.739
2013 12.420

(*) Finantza Merkatuak eta Partaidetuak bezalako Handizkako Negozioa, baita enpresetako partaidetzen salerosketa-eragiketak eta BBK Gestión erakundearen jarduera kontuan hartuta. Kutxabank indibidualaren datuak

FS7: Negozio-lerro bakoitzean gizarte-onura banatzeko diseinatutako produktu eta zerbitzuen diru-balioa, gizarte-helburuka banatuta.
Izena Deskribapena Kopurua 2013an Diru-balioa 2013an
Gordailu Solidarioa Epe finkorako ezarpenak dira, merkatuko interes-tasan.
Ezaugarriak:
- Eskaintzen duten likidezia gizartean eragin handia duten proiektuak finantzatzeko erabiltzen da
- Gordailu hauek kontratatzen dituzten pertsonek haien interesen zati bat barne gordailu solidario batentzat emateko konpromisoa hartzen dute. BBK Fundazioak, bere aldetik, aipatutako zenbatekoaren bikoitza emango du.
- Horrela erabakitzen duten pertsonek, Caritasi zuzenean eman ahal dizkiote egindako dohaintzak.
1.170 10.616 mila €
Kontu Hurbila Produktu eta finantza-zerbitzu oinarrizkoen sorta: ageriko kontua, finantza-txartela, jatorrizko herrira itzultzeko asegurua eta kutxazain automatiko bidez egindako jatorrizko herrirako transferentziak, prezio eskuragarritan. 138 122 mila €
BBK Solidarioa F.I. Fondo honen zorro-inbertsioak, Fundazioaren Etika batzordeak ziurtatzen duen ideia-multzo etikoaren arabera burutzen dira. Halaber, Fondo Solidarioa ere bada, Kudeatzaileak eguneroko batez besteko ondarearen %0,7 lagatzen diolako BBK Solidarioa Fundazioari. 351 6.947 mila €
Etorkinen bidalketak Diru-bidalketak etorkinen sorterrietara, ohikoa baino prezio murritzagoan nazioarteko transferentzietan, bidalketa hartzen duenak ez du gasturik eta Call Center zerbitzua dute gora-beheren jarraipenerako. 7.579 3.681 mila €
FS8: Negozio-lerro bakoitzean ingurumen onura berezia emateko diseinatutako produktu eta zerbitzuen diru-balioa eta ingurumen-helburuen arabera banatuta.

2013an guztira 6 "Kreditu Berde" gauzatu dira, 67.970 euroko guztirako zenbatekoaz.

FS9: Gizarte-arriskua eta ingurumen-arriskuaren kudeaketaren politikak eta prozedurak zein mailatan ezarri diren ebaluatzeko auditorien estaldura eta maiztasuna.

Gure negozioaren ezaugarriengatik, ez da arrisku horiek kudeatzeko prozedura berezirik ezarri. Kasu batzuetan dauden sail bakoitzeko protokoloak dira eta oro har ezarritako barneko nahiz kanpoko auditoriak dira horiek betetzen diren ala ez kontrolatzen dutenak.