Kudeaketaren Ikuspegia eta Jardunaren Adierazleak
Finantza-dimentsioa
Produktu-zorroa
FS1: Negozio ildoei ezarritako ingurumen eta gizarte eduki bereziak dituzten politiken deskribapena.
Kutxabankek beharrezkotzat jotzen du bere jarduerarekin lotutako garapen ekonomikoa ingurumenaren eraginarekin eta babestearekin elkartzea eta bateragarri egitea. Erakundearen konpromisoa bere barnean hedatzen da intraneten bidez, eta honek ingurumenaren gaineko berriak eta praktika onak zabaltzen ditu, langile guztiak ingurumena babestearekin eta zaintzearekin sentsibiliza daitezen.
Aurreko ekitaldietan bezala, Kutxabankek Kutxabank Mailegu Berdea izeneko kreditu-ildoa du. Honek finantza-baldintza onuragarriagoak ditu, murrizketa irekitze-komisioan, kreditua lortzeko arintasuna eta erosotasuna, besteak beste. Mailegu hauek ibilgailu ekologikoak eta etxetresna elektriko eraginkorragoak erosteko, edo etxean energia aurrezten laguntzen duten berritze-lanak egiteko erabiltzen dira, ingurumenarekiko kontsumo arduratsua bultzatzen duten neurrietarako hain zuzen.
Era berean, “Visa Nakar Lurgaia” txartela ere badu, “Lurgaia Fundazioa” erakundearekin batera sortutakoa. Irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburua naturaren ondarea babestea eta kudeatzea da, eta bere jarduerek ingurumenaren biodibertsitatea zaintzeko xedea dute. Kutxabankek txartela kontratatzeak eta erabiltzeak sortzen dituen komisioengatiko diru-sarreren %10 ematen dio.
Ordaindutako komisio horien emaitzak honako taula honetan islatzen dira:
Txartel mota | ORDAINKETAK OROTARA |
---|---|
NAKAR GORABIDE | 58,20 € |
NAKAR CARITAS | 153,68 € |
NAKAR NAGUSIAK | 9,36 € |
NAKAR LURGAIA | 326,15 € |
GUZTIRA | 547,39 € |
Ezintasun edo minusbaliotasunen arloan, Kutxabankek bere sarean mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat haien konfigurazioagatik eta kokapenagatik sartzeko errazak diren 642 kutxazain-sargailu ditu (horietatik 350 sartzekoak dira). Hala ere, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat ere erabiltzeko errazak egitearren, ONCE erakundearekin kutxazain automatikoen instalazioa eta egokitzea koordinatzen ditu. Izan ere, 2014ko abenduan 224 unitate zituen egokituta, eta 2015ean gehiago egokitzea espero da.
Jartzen ari diren sistema berriek itsuentzako egokia den erabilera dute.
FS2. Arestian deskribatutako eta negozio ildoetan ezarritako politika bakoitzean arrisku sozialak eta ingurumenekoak ebaluatzeko eta aukeratzeko prozeduren deskribapena.
Scoring sistema dago, Arrisku Arloak eta Negozio Arloak diseinatutakoa, eko-eraginkorrak diren ibilgailuak eta etxetresna elektrikoak erosteko kreditu-eragiketak ebaluatzeko eta emateko, eta baita etxebizitzen energia-eraginkortasuna hobetzen duten berritze-lanak egiteko ere. Horrela, bezeroaren fitxak berak badu kreditu-eragiketa emateko edo ukatzeko erreferentzia.
Finantzazioa jaso lezaketen gaiek kreditu mota hau emateko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko izan behar dituzten ezaugarri teknikoak Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) zehaztutako irizpideen araberakoak dira eta Gida Berdean daude jasota, Kutxabankek argitaratua eta erakundearen web gunearen bidez eskura daitekeen:
https://portal.bbk.es/cs/Satellite/portalbbk/es/particulares/prestamos_consumo/prestamo_verde/pys
Ekimen hauen helburua bezeroak EGEren arloan sentsibilizatzea da, onuragarriak diren finantza-baldintzak eskainita. Gainera, dagoeneko jokaera jasangarriagoak dituztenak saritzen dira.
Horrela, produktu ekologikoagoak erostea bultzatzen da, esaterako:
- Gida Berdean zehazten direnen artean ezaugarriren bat betetzen duten BGM 3.500 kilo baino gutxiagoko (baimendutako gehieneko masa) auto edo ibilgailu komertzial berriak. Maileguaren interes-tasan hobariak dituzte.
- A motakoa edo hortik gorako energia-etiketadun elektrotresnak. Eraginkorrenak dira eta diru asko aurrez dezakete faktura elektrikoan euren biziraupen erabilgarrian. Hauek erosteko maileguek finantzazio-baldintza onuragarriak dituzte.
- Berrikuntzak etxebizitzan: leihoak, galdarak aldatzea edo eguzki-energia sisteman instalatzea. Horretarako baldintza onuragarriak dituen finantzazioa eskaintzen da.
Kutxabanken jabeak diren hiru Kutxek garatutako jokabide-ildoa jarraituta, kutxazain automatikoek erabilgarriagoak egiten dituzten elementuak dauzkate, bai ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat bai mugitzeko arazoak dituztenentzat ere.
FS3: Bezeroek kontratuetan edo transakzioetan agertzen diren eskakizun sozialak eta ingurumenekoak bete egiten dituztela ziurtatzeko eta kontrolatzeko prozeduren deskripzioa. ekoetara bideratuta.
EGE Kodeak eta Ingurumen Politikak Kutxabanken jarduera eremua zehazten dute bere bezeroek eta Erakundeak berak eskatutako gizartearen eta ingurumenaren inguruko baldintzei dagokienez.
Horiekin bat, zenbait ekimen eta ekintza burutzen dira, ingurumen eta gizarte arloetan. Lehendabizikoek energia-kontsumoaren eta finantza-transakzioetan paper-erabileraren murrizketan egiten dute indar. Gizarte arloari dagokionez, populazio txikiko guneetako bezeroak finantza-jardueretara hurbiltzea errazten da, autozerbitzua eta Interneten bidezko bankaren bitartez, mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat eta itsuentzat erabilgarriak diren kutxazainak gaitzen dira, eta bulegoetan arkitektura-oztopok kentzen dira, esaterako.
Aipatutako ekintzak arlo hauetarako zehazten diren politika instituzionalak une oro aintzat hartuta burutzen dira. Politika hauek Kutxabankek onartu ditu, eta langile guztiek dute haien berri, bete daitezen.
FS4: Langileen gaitasunak hobetzeko prozeduren deskribapena, arriskuen kudeaketara eta aukera sozialetara eta ingurumenekoetara bideratuta.
2014an, Intraneten argitaratzen diren eta ingurumenarekin lotuta dauden berrien bidez egin dira. Aipatutako berri hauen artean, Ingurumenarekiko Praktika Onen Gida (eguneratzen ari dena) eta bankuaren Ingurumenarekiko Politika daude. Era berean, esparru honetan hiru Gizarte Ekintzek burutzen dituzten ekimenak eta proiektuak, erakundearen boluntario-ekintzekin batera, sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako lan garrantzitsua egiten dute. Horregatik, informazio hau haien web orrietan eta intraneten ere argitaratzen da.
Informazio gehiago izateko, ikusi EN12 adierazlea.
Hala, finantza-jardueran sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei sarrera errazteko asmoz, bulegoak berritzeko eta berriak zabaltzeko protokoloek oztopo fisikoak kentzea eta minusbaliotasun fisikoren bat duten pertsonek erabil ditzaketen autozerbitzu elementuak gehitzea aurreikusten dute.
Sail guztien artean partekatzen, adosten eta ezartzen diren praktika hauek izateak, aipatutako finantza-produktuak komertzializatzeko langileei emandako informazioarekin eta prestakuntzarekin batera, arriskuen eta gizartearen zein ingurumenaren inguruko aukeren kudeaketan langileek duten gaitasuna hobetzen laguntzen du.
FS5. Bezeroekiko eta beste interes-talde batzuekiko elkarrekintzen deskribapena, arriskuen kudeaketari eta ingurumen zein gizarte aukerei dagokienez.
Interes-taldea | Elkarrizketa-bide nagusiak | Maiztasuna | Kezka nagusiak |
---|---|---|---|
BEZEROAK | Satisfazio-inkestak - Bezeroaren Ahotsa: 3 inkesta egin zaizkie bezeroei 2014an (enpresak, partikularrak eta bezeroak orokorrean - gizartea) asetasunari buruz eta Kutxabank markaren baloreei buruz |
Urterokoa | Oro har, finantza-sektorean dagoen konfiantza baxua da. Bezeroen kezka nagusiak komisioak dira eta norberaren finantza-egoeraren jarraipena |
Kutxabank Atariak
Jasangarritasun-postontziak Bulego sarea |
Jarraitua | Ez da bide honen bitartez gai horiei buruzko iradokizunik edo proposamenik jaso | |
Bezeroentzako Laguntza Zentroa | Jarraitua | ||
LANGILERIA | Intranet Jasangarritasun-postontziak |
Jarraitua | Ingurumen edukia duen iradokizuna jaso da jasangarritasun-postontziaren bidez, kontratu zerrendak inprimatzean hizkuntza hautatzeko aukera eskatzeko, hartara, paper kontsumoa murriztuko litzateke |
GUZTIAK | Kutxabank Atariak Jasangarritasun-postontziak Bulego sarea |
Jarraitua
Maiztasun zehatzik gabekoa |
Ez da bide honen bitartez ez da arestian aipatutakoak ez beste iradokizunik edo proposamenik jaso |
FS6: Negozio-lerro bakoitzaren zorroaren ehunekoa lurraldeka, tamainaren eta jarduera-arloaren arabera banatuta.
BANKA KOMERTZIALA Kudeatutako negozio-bolumena guztira (Milioi euro) |
ESKUALDEKAKO NEGOZIOA % | ||||
---|---|---|---|---|---|
EUSKADI | HEDAPENA | ||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | |||
2012 | 81.911 | 12,74 | 37,45 | 25,81 | 24,00 |
2013 | 78.947 | 12,31 | 39,69 | 24,97 | 23,03 |
2014 | 79.276 | 12,02 | 40,06 | 25,04 | 22,87 |
Handizkako negozioa (*) Kudeatutako negozio-bolumena guztira (milioi euro) | 2012 | 10.739 |
---|---|
2013 | 12.420 |
2014 | 11.701 |
(*) Handizkako Negozioa, esaterako, Finantza Merkatuak eta Partaidetuak, baita enpresetako partaidetzen salerosketa-eragiketak eta BBK Gestión erakundearen jarduera ere kontuan hartuta.
Kutxabank indibidualaren datuak.
FS7: Negozio-lerro bakoitzean gizarte-onura banatzeko diseinatutako produktu eta zerbitzuen diru-balioa, gizarte-helburuka banatuta.
Izena | Deskribapena | Kopurua 2013 | Diru-balioa 2013 | Kopurua 2014 | Diru-balioa 2014 |
---|---|---|---|---|---|
Gordailu Solidarioa | Epe finkorako ezarpenak dira, merkatuko interes-tasan. |
1.170 | 10.616 mila € | 1.031 | 9.087 mila € |
Kontu Hurbila | Produktu eta finantza-zerbitzu oinarrizkoen sorta: ageriko kontua, finantza-txartela, jatorrizko herrira itzultzeko asegurua eta Kutxazain automatiko bidez egindako jatorrizko herrirako transferentziak, prezio eskuragarritan | 138 | 122 mila € | 128 | 152 mila € |
BBK Solidarioa F.I. | Fondo honen zorro-inbertsioak, Fundazioaren Etika batzordeak ziurtatzen duen ideia-multzo etikoaren arabera burutzen dira. Halaber, Fondo Solidarioa ere bada, Kudeatzaileak eguneroko batez besteko ondarearen %0,7 lagatzen diolako BBK Solidarioa Fundazioari. |
351 | 6.947 mila € | 521 | 11.796 mila € |
Autoenplegua: autonomoak, negozio txikiak eta enpresa txikiak | Diru-bidalketak etorkinen sorterrietara, ohikoa baino prezio murritzagoan nazioarteko transferentzietan, bidalketa hartzen duenak ez du gasturik eta Call Center zerbitzua dute gora-beheren jarraipenerako. | 7.579 | 3.681 mila € | 6.391 | 3.040 mila € |
FS8: Negozio-lerro bakoitzean ingurumen onura berezia emateko diseinatutako produktu eta zerbitzuen diru-balioa eta ingurumen-helburuen arabera banatuta.
2014an ez da mota honetako mailegurik gauzatu.
FS9: Gizarte-arriskua eta ingurumen-arriskuaren kudeaketaren politikak eta prozedurak zein mailatan ezarri diren ebaluatzeko auditorien estaldura eta maiztasuna.
Gure negozioaren ezaugarriengatik, ez da arrisku horiek kudeatzeko prozedura berezirik ezarri. Kasu batzuetan dauden sail bakoitzeko protokoloak dira eta oro har ezarritako barneko nahiz kanpoko auditoriak dira horiek betetzen diren ala ez kontrolatzen dutenak.