Txostenaren profila
2015eko Jasangarritasun Txostena presatzea
Jasangarritasun Txosten honek Gizarte Erantzukizun arloan 2015eko ekitaldian Kutxabankek burututako jarduerak eta erdietsitako helburuak eta lorpenak jasotzen ditu.
Hauxe da Kutxabankek Global Reporting Initiative erakundearen (aurrerantzean, GRI) G4 gidari jarraiki prestatu duen lehen txostena.
Txosten honekin 2015. urtean Kutxabanken interes-taldeek erakundeari adierazi dizkioten informazio-beharrak asetu nahi dira, Jasangarritasun Txostenak egiteko irizpideak kontuan hartuta:
- Interes-taldeek parte-hartzea (parte-hartzerako eratutako mekanismoen bidez).
- Adierazgarritasuna (interes-taldeek garrantzitsutzat jo duten informazioan sakondu egiten da)
- Iraunkortasuna (hirugarren txostena denez, adierazleek azken ekitaldiko datuak erakusten dituzte, baina oraindik ezin da joerarik adierazi).
- Zorroztasuna (Txostenaren irismenari buruzko adierazleetan, barne hartzen dituen erakundeetan).
- Oreka (erdietsitako lorpenak eta erdietsi ez direnak).
- Konparagarritasuna (beste erakunde batzuekin erkatzeko informazioa).
- Zehaztasuna eta argitasuna (GRIk ezarritako adierazleetara egokitzea)
- Aldizkakotasuna (Urtero Txostena egin eta argitaratzea).
- Fidagarritasuna (Txostena erakundetik kanpo egiaztatzea eta aztertzea).
Txosten honi buruzko edozein galdera egin nahi duen edozein pertsonak, Kutxabanken bezero izan nahiz ez izan, Jasangarritasun Postontzia erabil dezake, jarraian datorren posta elektronikoan: sostenibilidad@kutxabank.es
Postontzi horretan, halaber, jasangarritasunarekin lotura duten bestelako jakinarazpenak jasotzen dira, zehazki, jarraian zehazten direnak:
Jasotako jakinarazpenen sailkapena | e-posta kopurua | Edukiak | ||
---|---|---|---|---|
2013 | 2014 | 2015 | ||
Proposamenak eta eskaerak | 5 | 5 | 13 | Proposamenak- lankidetza eskaerak, babesak, laguntza eskaerak, e.a. |
Askotariko informazioa | 174 | 40 | 7 | Artikuluak, txostenak, berriak, newsletter, aurkezpenak, ekitaldiak, e.a. |
Publizitatea eta spam | 21 | 8 | 12 | Publizitate proposamenak, sustapenak, produktuen eskaintzak, e.a. |
Kexak eta erreklamazioak | 0 | 1 | 2 | Kexak, erreklamazioak |
Txosten hau prestatzeko, EGE Kudeaketa Atalak beharrezkoa den informazioa eskatzen die antolakuntza sailei, baita “EGE eragina” duten lorpenak ere (interes-talderen bati buruzko ekonomikoa, gizartekoa, ingurumenekoa), sailaren helburuen eta helburuak lortzeko burututako jardueren arabera.
Halakorik jasotzen denean, interes-taldeek helarazten dituzten iruzkinak ere hartzen dira aintzat. Horretarako hainbat bide daude, adibidez, jasangarritasun postontziak, materialtasunari buruzko azterketa, bezeroak artatzeko zerbitzua, bulegoak, iritzi- eta merkatu-azterketak, lan-giroari buruzko inkestak, barne-bilerak, Administrazio Kontseilua…
Kutxabankek jasangarritasun txostena argitaratzen du urtero, kanpoko erakundeek egiaztatzen dutena GRI gidari jarraiki. Txosten hau AENORek (Asociación Española de Normalización y Certificación) eta GRIk berak egiaztatu dute.
Kanpo-egiaztapen independentearen txostena dokumentu honetan ageri da.
Hura egiaztatu ondoren, Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak eta Administrazio Kontseiluak onartzen dute txostena.