K Kutxabankeko markaren simboloa

Jarduera ekonomikoa

Kutxabanken negozio-eredua

Kutxabanken negozio-eredua bankuen negozioan ardazten da, merkatu-kuota altua duten tokiko retail frankizien ustiapenean, batez ere partikularren eta ETE-en negoziokoak. Hala ere, ez du albo batera uzten Banka Pertsonaleko eta Banka Pribatuko jarduera.

Erakundeak merkatuko arrisku gutxiri egin behar die aurre, izan ere, ETE-en eta partikularren finantzaketa beharretan ardazten da batez ere erakundearen negozio-eredua. Erakundearen lehiakortasun-maila handia kalitatezko emaitzen kontuan oinarrituta dago, bankuen ohiko negozioa oinarri duena.

Finantza sendotasuna eta kreditu-kalitate altua mantentzen ditu. Eta horrekin arriskurako joeraren markoan proposatutako kapital eskakizunak eta helburuak betetzen ditu.

Horiek oinarri, Kutxabankek inolako diru-laguntza publikoren beharrik gabe egin dio aurre krisiari. Gainera, modu esanguratsuan lagundu du sektorea birmoldatzen, eta erakundeei, enpresei eta familiei aldi oro lagundu die beren proiektuak finantzatzen.

Kutxabankek iragan historikoa du, ehunka urtekoa. Aurrezki-kutxei lotuta egon da, orain Banku Fundazio bilakatu direnak, baina Taldearen jabeak izateari utzi gabe.

Hori dela eta, neurri batean, banku paregabea da, liderra Gizarte Erantzukizun Korporatiboan. Izan ere, urte bukaerako emaitzen zenbateko esanguratsu bat –2015ean, lortutako mozkinaren %50– dibidendu sozialetara zuzentzen du. Eta aldi berean, EBZk ezarritako kapital-eskakizun guztiak betetzen ditu.

Jarraian ageri den taulan zehazten dira negozio-lerro bakoitzeko zorroaren ehunekoak, eskualdeen arabera xehatuta:

BANKA KOMERTZIALA
Kudeatutako negozio-bolumena guztira
(Milioi euro)
ESKUALDEKAKO NEGOZIOA %
EUSKADI HEDAPENA
Araba Bizkaia Gipuzkoa
2013 78.947 12,31 39,69 24,97 23,03
2014 79.276 12,02 40,06 25,04 22,87
2015 79.704 12,10 40,58 24,67 22,65

Handizkako negozioa (*) Kudeatutako negozio-bolumena guztira (milioi eurotan)
2013 12.420
2014 11.701
2015 11.885

(*) Handizkako Negozioa, esaterako, Finantza Merkatuak eta Partaidetuak, baita enpresetako partaidetzen salerosketa-eragiketak eta BBK Gestión erakundearen jarduera ere kontuan hartuta. Kutxabank indibidualaren datuak.