K Kutxabankeko markaren simboloa

Txostenaren profila

Materialtasunari buruzko txostena

Txosten hau prestatzeko, GRI erakundearen G4 Gidaren edukien materialtasun azterketan lortutako emaitzak hartu dira oinarri. Azterketa hori Kutxabankeko interes-taldeei egin zitzaien 2015. urtean zehar. Horixe da aurreko urteetan argitaratutako txostenekin dagoen aldaketa esanguratsuena.

Aipatutako azterketa egiteko, ekintza hauek gauzatu dira:

1. Interes-taldeak zehaztu.

Interes-taldeak, Kutxabanken jardueraren eragin nabaria duten taldeak dira, edo zeinen jarduera Kutxabanken jardueran eragina dutenak.

Horiek identifikatzeko, EGE eta Berdintasun arloak talde horiek aztertu zituen: lege-erantzukizuna, finantza-erantzukizuna eta Kutxabankek horiengan edo talde horiek Kutxabankengan duten eragina. Azterketa horren emaitzak ontzat eman zituen Zuzendaritza Batzordeak.

Jarraian erantsita dagoen taulan ageri dira identifikatutako interes-taldeak zehazten dira, Kutxabankek ontzat eman dituenak.

Kutxabanken interes-taldeak Komunikazio-kanalak Maiztasuna
Akziodunak: bankuaren kapital sozialaren erakunde jabeak.
  • Akziodunen Batzar Nagusia
Urtean behin, gutxienez
Giza taldea: langileak.
  • Intranet
  • Jasangarritasun-postontziak
Jarraitua
Bezeroak: bankuaren finantza-jarduerarekin lotuta dagoen edozein pertsona edo izate juridikoa, haien gaitasun ekonomikoa kontuan hartu gabe, edozein arlotakoa edo segmentutakoa unibertsaltasun irizpideaz.
  • Poztasun-inkestak - Bezeroaren Ahotsa
Urterokoa
  • Kutxabanken ataria eta gizarte-sareak
  • Jasangarritasun-postontziak
  • Bulego sarea
  • Bezeroentzako Laguntza Zentroa
Jarraitua
Gizartea: erakundearen jarduerak eragin handiena izan dezakeen lurraldeetan bizi diren edo bertan dauden pertsonak eta erakundeak, edozein motatakoak.
  • Kutxabanken ataria eta gizarte-sareak
  • Jasangarritasun-postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua
Enpresa aliatuak: erakundeak, zeinei Kutxabankek proiektu zehatzetarako edo beren jarduera burutzeko laguntza ematen dien (Erakunde Taldearen enpresak).
  • Kutxabanken ataria eta gizarte-sareak
  • Jasangarritasun-postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua
Hornitzaileak: erakundeak burutzen dituen eragiketei lotuta dauden taldeak.
  • Kutxabanken ataria eta gizarte-sareak
  • Jasangarritasun-postontziak
  • Bulego sarea
Jarraitua

2. Txostenean jaso daitezkeen gai posibleen zerrenda

Fase honetan, hainbat gai zerrendatu dira (garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak) eta horien garrantziaren gaineko iritzia emateko eskatu zaie Kutxabanken interes-taldeei. Gai horiek hurrengo jasangarritasun txostenetan ager litezke.

Horretarako, GRI erakundearen G4 gidan ageri diren jasangarritasun gaiak hartu dira kontuan, baita EGEko beste zenbait kontu ere, Kutxabanken jardueraren eta eskarmentuaren bidez lortutakoak.

3. Materialtasunari buruzko txostena

Fase honetan, interes-taldeen eta Bankuko zuzendarien iritziz garrantzitsuak diren gaien zerrenda aztertu du Kutxabankek, gaien lehentasunaren arabera.

Horretarako, interes-talde bakoitzari kontsulta egiteko sistema egokiena zein den zehaztu da, eta guztira 31.533 galdetegi bidali dira posta elektronikoz.

Hona hemen galdetegien erantzunen portzentajea, interes-talde bakoitzaren arabera zehaztuta:

  • Bezeroak: 30.351 galdetegi bidali dira. Erantzunak: 697 (%2,30).
  • Giza taldea: 1.040 galdetegi bidali dira. Erantzunak: 382 (%36,73).
  • Hornitzaileak: 25 galdetegi bidali dira. Erantzunak: 16 (%64).
  • Enpresa aliatuak: 19 galdetegi bidali dira. Erantzunak: 15 (%78,94).
  • Akziodunak/Gobernu Organoak: 14 galdetegi bidali dira. Erantzunak: 7 (%50).
  • Gizartea: 83 galdetegi bidali dira. Erantzunak: 39 (%46,98).

Materialtzat jo dira item altuenaren eta baxuenaren puntuazioen batez bestekoaren batezbesteko aritmetikoa baino gehiagoko batez besteko puntuazioa duten alderdiak.

Honako hauek dira lortu diren emaitzak:

ALDERDI MATERIALAK
3.2.2 Etika negozioetan
 
4,7
1.1 Jarduera ekonomikoa eta Kutxabanken sendotasun finantzarioa
 
4,6
1.9 Produktuak eta zerbitzuak bezeroei egokitzea
 
4,5
1.12 Bezeroen pribatutasuna
 
4,5
3.2.8 Gizarte eraginagatiko erreklamazio mekanismoak
 
4,4
1.2 Ondorioak edo zeharkako eragin ekonomikoak Gizartean
 
4,4
1.4 Erakunde Gobernua
 
4,4
1.5 Arriskuaren kudeaketa
 
4,4
1.10 Kexak eta erreklamazioak kudeatzea
 
4,4
1.13 Produktu eta zerbitzuen araudia betetzea
 
4,4
3.2.5 Araudia betetzea
 
4,3
3.2.1 Gizarte ekintza eta boluntarioak
 
4,3
3.2.7 Erosketa arduratsua
 
4,3
3.1.5 Aniztasuna eta aukera berdintasuna, langileen eskubideak errespetatzea (giza eskubideak)
 
4,3
1.8 Balorea sortzea akziodunarentzat
 
4,2
3.1.3 Segurtasuna eta osasuna lanean
 
4,2
3.1.2 Uztartze neurriak eta etekin sozialak
 
4,2
3.1.4 Gaitzea eta heztea
 
4,2
ALDERDI EZ MATERIALAK
1.6 Negozio eredua / Askotariko negozioa
 
4,1
1.11.8 Finantzaketa irizpide ingurumenekoak eta gizartekoak
 
4,1
3.2.4 Lehiakortasuna ez leialaren aurkako praktikak
 
4,1
1.11 Marketin eta sustapen praktikak / Marketin arduratsua
 
4,1
1.6 Negozio eredua / Askotariko negozioa
 
4,1
1.3 Tokian tokikoa erosteko ohitura
 
4,0
3.2.6 Hizkuntza kudeaketa
 
4,0
3.1.1 Giza Baliabideen kudeaketa / Enplegagarritasuna
 
4,0
2.6 Ingurumen araudia betetzea
 
4,0
1.14 Heziketa finantzarioa
 
4,0
2.10 Ingurumen gastuak eta inbertsioak
 
4,0
2.11 Ingurumen proiektuen finantzaketa
 
4,0
2.2 Energia
 
3,9
2.4 Hondakinak
 
3,9
2.1 Materialak
 
3,9
2.9 Ingurumen erreklamaziorako mekanismoak
 
3,8
2.5 Bioaniztasuna
 
3,8
3.2.3 Politika publikoa
 
3,8
2.3 Emisioak / Isurketak / Zarata
 
3,7
2.8 Hornitzaileen ingurumen-azterketa
 
3,6
2.7 Garraioa
 
3,6

Gai baten materialtasuna zehazteko, Kutxabankek zenbait faktore konbinatu ditu, erakundearen barrukoak eta kanpokoak. Faktore horiek interes-taldeek aldarrikatutako kezka eta itxaropenen, eta Finantza Taldearen lerro estrategikoen, helburuen, arriskuen edo interesen araberakoak dira.

Hortaz, azterketaren emaitza koherentea izan dadin, eta jasangarritasun kontzeptuan jasotako alderdi guztiekin duen lotura adierazgarria izan dadin, aurretiaz egindako azterketa osatu egin da, Kutxabankek bere jardueraren baitan garrantzizkotzat jotzen dituen eragin ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak aintzat hartuz.

Era horretan, erakundeak jasangarritasunari dagokionez egiten duen lana txosten honetan zentzuz eta modu eta orekatuan isla dadila nahi izan du Kutxabankek.

Kontuan hartutako alderdiak honako hauek izan dira:

Alderdi garrantzitsua Kutxabankentzat duen garrantzia
Negozio-eredua / Negozioaren dibertsifikazioa Kutxabanken negozio-eredua erakundearen interes-taldeen itxaropen eta beharretara egokitzeak duen garrantzia, aurreko eta etorkizuneko egoera ekonomikoa dela eta.
Hizkuntza kudeaketa Erakundearen kudeaketa bezeroekin duen harremanera egokitzeak duen garrantzia, izan ere, ezaugarri bereizlea da Kutxabanken bezeria zabal eta anitzari arreta egokia emateko orduan.
Materialak Ingurumen kudeaketaren kontzeptua eta Kutxabankek ingurumenari lotuta burutzen dituen jardueren emaitzak aintzat hartzearen garrantzia, izan ere, ingurumenaren arloan dauden hiru kontzeptu garrantzitsuenetako bat da.
Energia
Emisioak (Karbono aztarna. Berotegi-efektuko gasak, gaztelaniaz GEI)
Hondakinak
Biodibertsitatea

Zuzendaritza Batzordeak alderdi horiek berrikusi eta gero, jarraian adierazten diren gaiak alderdi material gisa gehitzea erabaki du Kutxabankek, izaera estrategikoa baitute erakundearen helburuak lortzeko:

  • Marketin eta sustapen ekintzak / Marketin arduratsua
  • Berrikuntza produktuetan eta prozesuetan
  • Ingurumenari buruzko araudia betetzea
  • Hornitzaileak ingurumena aintzat hartuz ebaluatzea

Erakundearen Zuzendaritza Batzordeak eta Administrazio Kontseiluak prozesu osoa baliozkotu dute, baita Kutxabank eta haren interes-taldeentzako materialak diren alderdiak ere.