Erakundearen profila
Markak, produktuak eta zerbitzuak
2015ean, Kutxabank bezeroarenganako espezialitatean hobetzen jarraitu du eta aurrezki aukera katalogo osoa aurkeztu du.
2015ean nabarmendu beharreko produktuak honako hauek dira:
1. Aurrezki eta inbertsio produktuak
- Kutxabankek aurrezki eta inbertsio aukerei buruzko katalogo osoa du, errentagarritasun erakargarriak erabilgarritasuna batzen dutenak. 2015ean fondoen merkaturatzeak joera positiboa mantendu du.
- Baskepensiones aurreikuspen-planak.
- Inbertsio-fondoak, bereziki, errentagarritasun helburua duten fondoak.
- Aurrezki-kontuak, esaterako Gaztedi kontua, Kontu erraza, Etxebizitza-kontua, eta abar.
2. Finantzaketa-produktuak
- Hipoteka-maileguak: Kutxabankek eutsi egin dio jatorrizko lurraldetan hipoteka-maileguetan duen lidergoari, eta %30etik gorako kuota du Euskadin.
- Kontsumorako maileguak ‘Kutxabank Kredit’ delakoaren bitartez.
- Finantzaketa lerro berdea produktu /zerbitzu ekologikoetarako edo energetikoki eraginkorretarako.
3. Txartelak
- Zordunketa- eta kreditu-txartelak.
4. Aseguruak
- Etxebizitza asegurua,
- Auto asegurua,
- Bizitza asegurua,
- Osasun asegurua.