Etika eta zuzentasuna
Aholkatzeko eta salatzeko mekanismoak etikari eta zuzentasunari lotutako gaietan
Kutxabankek Araudia Betetzeko Unitate bat du. Besteak beste, Erakundeari bere jarduketaren baitan aholkuak emateaz, legez dituen obligazioak betetzen dituela egiaztatzeaz eta barne arauen zein politiken aurkako jardunbideak saihesteaz arduratzen da. Azken finean, Kutxabankek duen zuzentasun kultura zaintzen eta sustatzen du.
Erakundeak duen betetzeko sistema da, hain zuzen ere, Kutxabanken oinarrietako bat, eta horretan oinarrituta dago erakundearen konpromisoetako bat: jarduera eta negozio guztietan jokabide etiko zorrotza izatea. Betetzeko funtzio horrek arlo honetan du eragina:
- Prebentziozko ekintzak: politikak ezarri, prozedurak garatu, negozio-unitateei aholkuak eman eta betetzeko gaietan taldeak sortzen ditu.
- Kontrolerako ekintzak: Ez betetzeko arriskuak identifikatu, ebaluatu eta haiek arintzeko neurriak hartzen ditu. Halaber, prozesuak hobetzen ditu.
Horrez gain, 2012ko abenduaren 13an, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak bere Deontologia-kodea onartu zuen formalki. Horren bitartez, erakundeak burutzen dituen ekintzen zuzentasuna bermatzeko konpromisoak zehazten dira. Sendogarri gisa, salaketak egiteko kanal bat ere ezarri du.
Salaketak egiteko kanal hori araubide orokorrak eta Deontologia-kodean xedatutako arauak betetzen direla egiaztatzeko sortu zen, eta Erakundearen zuzentasuna zaintzeko. Dokumentu horren edukia Arrisku Penalen Prebentziorako Araudiarekin osatu da. Azken hori Deontologia-kodeaz baliatzen da araudien edo legearen aurkakoak izan daitezkeen jarrerak edo jokabideak jakinarazteko.
"Kanal Etikoa" salaketak eransteko diseinatu da. Hala ere, komunikazioa arintzeko eta iritziak errazago partekatzeko, Kanal horren jarduera-eremuan kontsultak egiteko aukera ere izango du. Horri esker, egoera zehatzen batean Erakundearen Etika-kodea hausten den jakin daiteke.
Kodeak berak jakinarazpen posible horien hartzaileak zeintzuk diren zehazten du. Haien betebeharra, besteak beste, informazioaren konfidentzialtasuna mantentzea da. Halako jakinarazpenak jasotzeko, helbide fisikoak eta posta elektronikoko postontziak gaitu dira. Helbide horiek guztiak Erakundearen Intranetean aurki daitezke.
Gaur egun, Kutxabankek ez du prozedura berezirik kanpoko salaketak bideratzeko. Legeak ezarritako prozedura erabiltzen du.