Etika eta zuzentasuna
Ustelkeriaren aurkako borroka
2013ko ekitaldian, Arrisku Penalen Prebentziorako Araudia eta Garatzeko eskuliburuak onartu zituen Kutxabankek. Horien bitartez, Antolamendu-programa bat ezar daiteke, Erakundearen jarduketa kontrolatzeko eta delituak egiteko arriskurik egon ez dadin.
Eredu horren abiapuntua zera da: delitu eta arrisku penal posibleak definitzea, horiek zein jardueraren bitartez egin litezkeen zehaztea eta Erakundeak delitu eta arrisku penal horiek arintzeko dituen kontrolak identifikatzea.
Kutxabankek Talde osoan zehar zabaldu du eredu hori 2015ean eta 2016an.
Horrez gain, Kutxabankek Etika-kode bat ere badu. Bertan, erakundearen jarduera arautzen duten printzipio orokorrak zehazten dira, Talde osoak aldi oro eta bertan lan egiten duten pertsonek egunero mantentzen duten zuzentasuna islatzen dutenak.
Helburu horri eusteko, Salaketak egiteko kanala onartu eta martxan jarri zen. Kanal independente eta konfidentzial horri esker, edozein langilek barne- nahiz kanpo-araudiaren aurkakoak diren ekintzak burutzen ari direla dakienean edo uste duenean, horren berri eman diezaioke Erakundeari.
Beste alde batetik, 2015eko ekitaldian, Kutxabanken Administrazio Kontseiluko 16 kideei prestakuntza eman zitzaien ustelkeriaren aurkako politika eta prozeduren gainean, bai orokorrak bai barnekoak. Prestakuntza Kapital-zuriketaren eta Terrorismoaren Finantzaketaren Prebentzioan ardaztu zen.
Halaber, 2015ean guztira 3.642 langileri eman zitzaien prestakuntza kapital-zuriketaren gainean. Banaketa honako hau izan zen:
Prestakuntza kapital-zuriketan | 2013 | 2014 | 2015 |
---|---|---|---|
Zuzendaria | 904 | 1 | 7 |
Nagusia/ Lanpostu teknikoa | 159 | 1.177 | 1.558 |
Administraria / Komertziala | 150 | 1.767 | 2.077 |
GUZTIRA | 1.213 | 2.945 | 3.642 |
Ekitaldian zehar ez da ustelkeriarekin zerikusirik duen arazorik gertatu, eta ez zaie finantzazko edo gauzazko ekarpenik egin alderdi politikoei edo lotutako erakundeei.