K Kutxabankeko markaren simboloa

Negozioaren bilakaera

Merkataritza eredua

Segmentuak

Bezeroak, Kutxabanken jardueraren ardatza

Bezeroak Kutxabanken zatirik garrantzitsuenak dira, izan ere, bere merkataritza-harremanak elkarrekiko konfiantzan eta ezagutzan oinarritzen dituen erakundea da. Kutxabankek beraien bizitza-zikloetan laguntzen die bezeroei, bai umeei bai gazte, heldu edo adinekoei, zenbait konponbide, produktu eta berariazko zerbitzurekin. Bezeroen beharrak ezagutzea eta haiei erantzutea da Kutxabanken lehentasun nagusia.

'Gaztedi' edo 'A Plana', hainbat jarduera, ikastaro eta sustapenetarako sarbidea

Neska-mutil asko gogoratzen direnetik Kutxabankeko bezeroak dira. Hauek dira txikienentzat diseinatutako erreferentziako produktuak: 'Gaztedi Aurrezki Plana', Euskaditik kanpo 'A Plana' esaten zaiona, eta 'Gaztedi Kontua', 'A Kontua' deritzona gainerako Estatuan.

Gaztedi Planaren bidez pixkanaka aurrez daiteke, komisiorik gabe eta ordainsari hobetuarekin. Aldizkako ekarpenak egiten dira adin nagusikoak direnean aurrezkiak izan ahal izateko. Plan horrek, hainbat prestakuntza eta aisialdi jardueren programa oso baterako sarbidea ematen du: udalekuak, prestakuntza eta hezkuntza campusak, hizkuntza ikastaroak, irtenaldiak, zozketak eta sustapenak.

Jarduera gehienetan neska eta mutil desgaituek integratuta parte hartzen dute. Halaber, berariazko hipoterapia edo ekinoterapia programetan ere parte har dezakete.

Gazteen taldea lehiatsuenetako bat izan da

Gazteen taldea lehentasunezko taldea da Kutxabankerako, eta Kutxabank Korner markaren barruan, 18 eta 30 urte bitarteko bezeroentzat diren hainbat finantza produktu, zerbitzu eta abantaila barne hartzen ditu. Horrela, EAEn, % 65eko kuota garrantzitsua du.

Bezero gazteen taldea talderik indartsuenetako bat izan da 2016. urtean Kutxanbanken barruan, eta dagoeneko hazkunde garrantzitsua izaten ari da ia jarduera-lerro guztietan. Esaterako, hipoteka-mailegu berriak eskatzeko eta sinatzerako orduen bezero-talderik aktiboena izan da. Azken urtean, 35 urtetik beherako gazteek Kutxabanken kontratatutako eragiketa kopurua % 43 handitu da. Sinatutako hipoteka-eragiketa guztietatik, % 34,5, segmentu horretan egin dira.

Kutxabank Korner-ek finantza-ohiturak zeharo aldatu dituen talde bati erantzuten dio. Lan egiten duen gazteen % 80k nahiago du eragiketa ohikoenak online Bankaren, Banka mugikorraren eta kutxazain automatikoen sarearen bidez egitea. Bestalde, 24 urtetik beherako gazteen artean ehuneko hori % 87ra arte igotzen da.

Kutxabank Korner-ek finantza-produktu eta -zerbitzuen lerro bat du, baldintza bereziekin, etxebizitza bat edo auto bat erosteko. Bestalde, ikasketak ordaintzeko lehentasunezko maileguak ere baditu. Horrez gain, jarduera esklusiboetan, edozein kirol, musika edo kultura ikuskizunetarako sarreren zozketan parte hartzeko edo hainbat ikasketa-beka jasotzeko aukera ere ematen du.

Bestalde, Gazte Nomina Kontuak baldintza bereziak eskaintzen ditu eta hainbat zerbitzutarako sarbidea ematen du, komisiorik gabe. Halaber, 2016. urtean zenbait kanpaina egin zituen, eta kontu hori Kutxabanken online Bankaren edo Banka mugikorraren bidez kontratatu zutenek opariak izan zituzten.

‘Kutxabank Korner-ek’ ematen dituen abantaila ez-finantzarioen artean, 120.000 bezero inguruk jarduera esklusiboez, kirol, musika edo kultura ikuskizun guztietarako zozketatutako sarrerez, hala nola Azkena Rock Festival, Bilbao BBK Live edo Kutxa Kultura ikuskizunetarako, eta Zinemaldiko sarrera bereziez gozatzeko aukera izan dute.

'%100Kutxabank', milaka jarduera, abantaila eta produktu 60 urtetik gorako pertsonentzat

'%100Kutxabank' markarekin erakundeak produktu eta zerbitzu aukera zabala eskaintzen dien adinekoei, finantza-ikuspegi batetik nahiz segurtasun, osasun eta aisialdiaren ikuspegitik.

Gero eta handiagoa den adin-talde horretako pertsonek berariazko abantailak dituzte, hala nola aurrerakinak pentsioak kobratzeko, baldintza bereziak dituzten produktuak, sarreren zozketak edo bidaia-programa oso zabala. Dagoeneko 9.000 bezerok gozatu zuten 2016. urtean bezeroentzako '%100Kutxabank' katalogo zabaleko bidaia eta ibilaldi aukerez.

Erakundeak 60 urtetik gorako milioi erdi bezero baino gehiago ditu, eta erdiak baino gehiagok pentsioa helbideratuta du. 'Info %100Kutxabank' izeneko txostena jasotzen dute hiru hilabeterik behin, eta hor, izan ditzaketen abantaila guztiak jasotzen dira, hala nola maileguak, hipotekak eta aurrezki-produktuak, baldintza bereziekin. Horrez gain, ikuskizun, ekitaldi edo kirol-jardueretarako sarrerak ere zozketatzen dira.

Negozio Planak % 52 handitu du finantzazioa

Kutxabankek bere Negozio Plan handinahiaren bigarren fasea garatu du 2016. urtean, eta nobedadeetako bat berariazko produktuen, tarifen eta zerbitzu lehiakorren eskaintza orokorra 55.000 autonomo eta profesional liberal inguruei ere eskaintzea izan da, izan ere, Euskadiko milaka saltokik dagoeneko horretarako aukera zuten.

Negozio Planean saltegien, autonomoen eta profesional liberalen jardueraren suspertze argiak lagundu du, eta baita finantzazioaren gero eta eskaera handiagoak ere, negozioen lehiakortasuna hobetzeko.

Adierazle ekonomikoen hobekuntzak % 23 kreditu-eragiketa gehiago kontratatzea ekarri du, eta eragiketaren batez besteko balioa 60.000 eurokoa izan da. Horrela, zifra orokorrak % 52 egin du gora.

Merkataritza-jardueraren pixkanakako hobekuntzarekin batera, sozietatearen beraren kontsumo-ohiturak aldatu eta konfiantza handitu egin dira. Hori horrela, Kutxabanken Saltegi Kredituak -saltegian bertan bezeroei egiten zaien finantzazio azkarreko programa- portaera bikaina izan du, izan ere, beste 673 negozio atxiki dira programa horretara. Gaur egun, 2.800 saltegik baino gehiagok darabilte bezeroentzako finantzazio-zerbitzu hori.

Ordaintzeko modalitate horrek salmentak bultzatzen ditu, azken bezeroari erosketak finantzatzeko aukera ematen diolako, izapiderik egin gabe, oso erraza den eragiketa baten bidez.

Kutxabanken Negozio Planaren emaitza onetan merkataritza-jarduera proaktiboak ere lagundu du, izan ere, finantza Taldearen bulegoetako adituen taldeak eta profesionalak lan horretan aritu dira.

2.400 milioi euro ETE-en eskura

Enpresa txiki eta ertainen gero eta jarduera handiagoak bere finantzazio-beharrak krisi aurreko mailetara hurbildu ditu, eta inbertsio produktiboetarako finantzazioan % 51ko hazkunde handia berretsi da. Banku-taldeak 2.429 milioi euroko finantzazio-eragiketak formalizatu ditu enpresa txiki eta ertainekin urtean, 2015ean baino % 10,3 gehiago. Bestalde, % 20 eragiketa gehiago egin ditu.

Euskadin 'Makina Berria' planaren hirugarren edizioaren komertzializazioak tresna garrantzitsu bat izaten jarraitu du inbertsioetarako finantzaziorako.

Kutxabankek 2014. urtean beheranzko kurba bat berretsi zuen enpresen zirkulatzailearen finantzazioan, baina 2015. urtean indartuz joan zen, inbertsio produktiboetarako finantzazioaren gehikuntzarekin. Horrela, 2016. urtean, enpresa txiki eta ertainen nahiz konpainia handien mailegu berrien eskaera pixkanaka atzeraldiaren aurreko mailetara hurbildu da.

Kutxabank Enpresak dibisioak urtean 600.000 eurotik gorako fakturazioak dituzten konpainia txiki eta ertainei ematen die zerbitzua. Dibisio horrek, guztira, 794 enpresa berri lortu ditu 2016. urtean bezeroen zorrorako, beraz, dagoeneko 14.000 enpresa baino gehiagori ematen die zerbitzua Estatu osoan. Euskadin zazpi enpresetatik hamarrek Kutxabankekin lan egiten dute.

Kutxabank Enpresak dibisioak bere kudeaketa-taldeek ematen duten zerbitzu espezializatua hobetzen jarraitu du. Talde horiek, 14.000 ordu inguruko prestakuntzan parte hartu dute. Horri esker, 74 pertsonak ‘Enpresa-aholkulari’ ziurtagiria eskuratu dute. Dagoeneko profesionalen % 62k du kudeatzaile espezializatuaren titulazioa.

Banka Pertsonaleko urrutiko kudeatzailearen harrera ona

Kutxabankek komunikazio-tresna berriak eskaini ditu 2016. urtean zehar Banka Pertsonaleko segmenturako, arreta pertsonalizatua hobetzen duten irtenbide teknologikoak ekartzen jarraitzeko eta gero eta erosoagoa eta erabilerrazagoa den zerbitzu bat eskaintzeko estrategiaren barruan. Hemendik aurrera kudeaketa espezializatuko taldeek zuzenean ere artatu ahalko dituzte bezeroak, guztiz online, banku-sukurtsal batera joan behar izan gabe.

Bai bideo-konferentziaren bidez, bai idatzizko mezuetarako berariazko "horma" baten bidez, urrutitik kudeatzeko aukerari esker, posizio, inbertsio edo errentagarritasunak kontsultatzean lagun daiteke. Horrez gain, bezeroak ezagutu nahi dituen produktu berrien fitxetarako eta aurrekontuetarako sarbidea arinagoa da.

Aplikazio teknologiko berri hauek ematen dituzten erosotasuna eta erabilerraztasunaz gain, zenbait eragiketa eta banku-kontratu edozein tokitatik sinatzeko eta formalizatzeko aukera ere badago. Hori horrela, Kutxabankek sinadura digitaleko eragiketa berriak sartzen jarraitu du bere zerbitzura. Horrenbestez, banku-bulegoetara zuzenean joateko beharra kendu du.

Kutxabanken Banka Pertsonalak 12.500 milioi eurotik gorako negozio-bolumena kudeatzen du, eta azken urteetan erreferentea izan da Euskadin. Izan ere, bezero kopuruari dagokionez lehen postuan kokatu da bere segmentuaren barruan eta kudeatzaile espezializatuen talde handi bat du.