K Kutxabankeko markaren simboloa

Jarduera ingurumenaren arloan

Materialen kontsumoa24

Kutxabanken eguneroko jardunean erabiltzen diren material nagusiak, honako hauek dira:

PAPER KONTSUMOA 2014 2015 2016
Paper zuriaren kontsumoa (jarraitua eta planoa) (kg) 153.677 151.648 176.537*
Paper kontsumoa FSC+PEFC (A3, A4 eta gutun-azalak) (kg) 334.536 285.843 300.684
Paper-kontsumoa orotara (kg) 488.213 437.491 477.221
Langile kopurua 4.437 4.408 4.092
FSC+PEFC Paper kontsumoaren % / orotarakoa 68,52 65,34 63,01
Paper-kontsumoa orotara (kg) langileko 110,03 99,24 116,62

*Erosketa handitu da paper jarraituaren formatua aldatu delako.

Gaur egun ez da erabiltzen paper birziklatua, baina erabilitako DINA4 eta DINA3 orri eta gutun azal guztiak baso jasangarrietatik datoz, horren kontsumoak ingurumen eragin baxuagoa sortzen baitu.

Horrez gain, nabarmendu behar da iaz 18.795.048 gutun bidali zirela kanpoaldera, aurreko urtean baino 4.318.176 gutun gutxiago.

TONER KONTSUMOA 2014 2015 2016
Toner-kontsumoa (kg) * 5.865 5.386 5.751
Langile kopurua 4.437 4.408 4.092
Toner-kontsumoa / langileko 1,32 1,22 1,40

*Tonerraren batez besteko pisua kilo 1ekoa dela balioetsi da. Iturria: Ingurumen Adierazleen Bankua. IHOBE

Gaur egun erabiltzen den tonerra ez da birziklatua.




24 EN1, EN2