K Kutxabankeko markaren simboloa

Jarduera ingurumenaren arloan

Kontsumo energetikoa25

Honako hau da Kutxabankek izandako kontsumo energetiko nagusia:

KONTSUMO ENERGETIKOA 2014 2015 2016
Kontsumitutako argindarra (GJ) (a) 130.689 128.436 121.071 (g)
Kontsumitutako gas naturala (GJ) (b) 1.962 (d) 1.934,45 (d) 1.746,49 (h)
Kontsumitutako gasolioa (GJ) (c) 2.094,79 (e) 3.099,20 (f) 1.498,89 (i)
Langile kopurua 4.437 4.408 4.092
Kontsumitutako argindarra (GJ) langileko (j) 30,37 30,28 30,38

(a) Konbertsio-unitatea 1GJ=277,8 kw/h.
(b) Konbertsio-unitatea gas natural m3-tik kwh-ra: 11,997 kwh/m3
(c) Konbertsio-unitatea 1.000 litro= 38,68 GJ (Iturria: Kanadako Gobernuko National Energy Board)
(d) Garibai (Donostia) eta Independentzia (Gasteiz) kaleetako eraikinak barne, baita Gasteizko Foruen Kaleko 8. zenbakian eta Korreria 112.ean kokatuta daudenak ere.
(e) Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Vitoria) eta Kale Nagusia 23 (Bilbo); baina, ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun berralokatuta baitago.
(f) Honako kontsumo hauek barne: Ibaeta (Donostia), Getaria (Gasteiz), Kale Nagusia 23 (Bilbo), Kale Nagusia 30 (Bilbo), Garibai eraikineko ekipo elektrogenoa eta Salburuko eraikineko ekipo elektrogenoa. Ez dago barne Miramon eraikinaren kontsumoa (Donostia), egun azpikontratatuta baitago.
(g) Eraikin hauen kontsumoa barne: KN30-Bilbo (13.608 GJ), Rodríguez Arias 1-Bilbo (2.019 GJ), Salburua-Gasteiz (3.667 GJ), Garibai-Donostia (5.201 GJ) eta Ibaeta-Donostia (14.100 GJ).
(h) Eraikin hauen kontsumoak dira: Garibai-Donostia (417 GJ) eta Independentzia-Gasteiz (535 GJ), eta lokal hauek: Foruen kalea 8-Gasteiz (468 GJ) eta Alberga 70-Errenteria (16 GJ). Hedegile 112-Gasteiz hornidurari baja eman zitzaion 2015. urtean.
(i) Ibaeta-Donostia eraikinak barne (1.498,89 GJ). Ez da barne hartzen Miramon-Donostia eraikina, egun azpikontratatuta dagoelako. GV 23-Bilbo eta Getaria-Donostia hornidurei baja eman zitzaien 2015an. Ez da eskaerarik egin GV30-Bilbo, Garibai-Donostia eta Salburua-Gasteiz talde elektrogenoetarako, 2015ean gordailuak nahikoa bete zirelako 2016ko ekitaldiari eusteko, haietarako gasoliorik eskatu behar izan gabe.
(j) Urteko energia-kontsumo osoa: 2013 (151.207,14 GJ), 2014 (134.745,79 GJ), 2015 (133.469,65 GJ) eta 2016 (124.316,38 GJ)

Kontsumitutako energia horren jatorria hainbat eratakoa izan daiteke, aztertutako denbora-tartean egondako balantze elektrikoaren arabera.

Jarraian ageri den taulan jasotzen da Kutxabanken kontsumo elektrikoa, elektrizitatearen jatorriaren arabera xehatuta. Argi ikus daiteke ekoizpen horren %65 baino gehiagoren iturria ez dela berriztagarria:

ELEKTRIZITATEAREN JATORRIA 2014 2015 2016
Energia nuklearraren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 28.098,14 25.944,1 24.456,3
Ikatzaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 24.700,22 30.824,6 29.057,0
Energia eolikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 2.613,78 23.118,5 21.792,8
Gas naturalaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 11.631,32 13.485,8 12.712,5
Energia hidraulikoaren zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 44.564,95 11.173,9 10.533,2
Beste energia iturri batzuen zeharkako kontsumoa, argindar-kontsumoa oinarri hartuta (GJ) * 19.080,59 23.889,1 22.519,2

* Kutxabank osoaren argindar-kontsumotik abiatuta kalkulatu dira datuok eta produkzio garbiaren % energia iturriko, WWF Argindarraren Behatokiaren arabera. 2013. urtea, 2014ko abendua eta 2015eko abendua.

2016an energia elektrikoa aurreztu dela egiaztatu da, 2015eko ekitaldian Kale Nagusia 30 (Bilbo) eraikineko bulegoetako argiztapen-sisteman LED teknologia berria erabiltzeari esker.

2011. eta 2014. urte bitartean, batez bestez 842.241 kWh kontsumitu ziren urtero argiztapen-sistemarekin. 2015ean eta 2016an, berriz, kontsumoa 482.658 kWh eta 485.174 kWh arte murriztu zen hurrenez hurren. Hau da, hobekuntza nabaria egon da.




25 EN3, EN4, EN5, EN6