K Kutxabankeko markaren simboloa

4. Ekonomia eta Finantza Informazioa

4.2. Balantzearen azterketa

4.2.2. Bezeroen baliabideak


Balantzetik kanpoko baliabideak % 7,9 hazi dira, kudeaketa delegatua funtsezko tresna gisa

Kudeatutako bezeroen baliabideak, handizkako jaulkipenak kontuan hartu gabe, 59.394 milioi euro arte igo dira, % 4,6ko igoerarekin. Bezeroen gordailuak, hipoteka-zedulak alde batera utzita, % 3,2 handitu dira, ageriko gordailuen portaera bikainak lagunduta (% 13,0 egin dute gora). Gainera, interes-tasek minimo historikoetan jarraitzen duten testuinguruan, bezeroek balantzetik kanpoko produktuen aldeko jarrerarekin jarraitzen dute, errentagarritasun handiagoak lortzeko helburuarekin. Horrek, inbertsio-funtsetan, pentsio planetan eta BGAEetan egindako ekarpenak erritmo onean mantentzea ekarri du. Partida horiek % 9,9 eta % 3,9 handitu dira hurrenez hurren. Horrela, balantzetik kanpoko baliabideen guztizkoak nabarmen egin du gora: % 7,9. Funtsezkoa izan da berriro zorroen kudeaketa delegatuko sistema. Erakundeak inbertsio eta aurreikuspen funtsen alde egindako apustu irmoari esker Kutxabank Taldea Estatuko laugarren kudeatzailerik onena gisa kokatu da, funts horien kudeaketan egindako lan bikaina ere kontuan hartuz.

Ildo horretan, saldoek balantzetik kanpoko produktuetara jo dute, eta horrek % 15,5eko jaitsiera eragin du eperako gordailuetan. Likidazio-tentsiorik ez denez egon, erakundearen finantzazio-egiturak orekatuta jarraitu du, nahiz eta sail hori jaitsi eta handizkako finantzazioan mugaegun garrantzitsuak egon aldi horretan.


Kudeatutako bezeroen baliabideen banaketaren eta balantzetik kanpoko baliabideen grafikoak