4. Ekonomia eta Finantza Informazioa
4.2. Balantzearen azterketa
4.2.3. Salmentarako dauden finantza-aktiboak
Kutxabankek ia 5.700 milioi euroko finantza-aktiboen zorroa du, eta horietatik, 3.800 baino gehiago errenta finkoko tituluak dira. Partida horrek % 22,5eko igoera izan du, 2016ko abenduan zorroaren zati handi bat saltzearen ondorioz, posizio normalizatuak partzialki hornitu direlako. Salmentarako nahiz "Baterako eta lotutako negozioetan egindako inbertsioetan" erabilgarri dauden kapital tresnek 1.887 milioi euro ekarri dituzte. Zorro hori, erakundeak inguruko industria- eta gizarte-arloarekin duen konpromisoaren emaitza da. Oro har, inbertsioak estrategikoak badira ere, irauteko helburu argiarekin, horrek ez du eragozten zorroa etengabe berrikusten egotea, betiere parte hartzen duen proiektuen zikloen arabera eta kapital mailei egokituta. Horrez gain, kontzentrazio arriskua kudeatu du. Testuinguru horretan gauzatutako salmentek % 2,1eko murrizketa ekarri dute atal horren guztizkoan, nahiz eta errenta finkoko posizioek gora egin. 2017. urtearen itxieran, errenta aldakorreko zorroaren gainbalio gordinak 480 milioi eurokoak izan dira.
Milaka € | 2017 | 2016 | %Δ |
---|---|---|---|
Arrazoizko balioan izendatutako finantza-aktiboak emaitzetan aldaketekin | 35.239 | 34.994 | 0,7 |
Saltzeko dauden finantza-aktiboak | 4.896.559 | 5.236.490 | (6,5) |
Zor-baloreak | 3.523.993 | 3.029.832 | 16,3 |
Ondare-tresnak | 1.372.566 | 2.206.658 | (37,8) |
Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak | 248.761 | 44.246 | e.a. |
Baterako negozioetan egindako inbertsioak | 514.522 | 503.118 | 2,3 |
FINANTZA AKTIBOEN ZORROA | 5.695.081 | 5.818.848 | (2,1) |