K Kutxabankeko markaren simboloa

4. Erakunde Gobernua

4.1. Erakunde Gobernuaren egitura9

KUTXABANK

Kutxabanken administrazioaren, kudeaketaren eta kontrolaren ardura honako Organo hauei dagokie:

  • Akziodunen Batzar Nagusia
  • Administrazio Kontseilua eta bere Batzorde Eskuordetuak:
    • Batzorde Betearazlea
    • Arriskuaren Kontrol Batzordea
    • Izendapen Batzordea
    • Ordainsari Batzordea
    • Auditoria eta Betetze Batzordea

A) BATZAR NAGUSIA

Batzar Nagusia behar bezala deitutako eta osatutako akziodunen bilera da. Hartzen dituen erabakiak derrigorrez bete beharrekoak dira akziodun guztientzat, baita disidenteentzat eta bertaratu ez direnentzat ere, legeak akziodunei ematen dizkien eskubide eta ekintzen kalterik gabe.

Batzar Nagusiak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzar Nagusia, horretarako aldez aurretik deitua, nahitaez urtean behin biltzen da ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteetan.

B) ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Administrazio Kontseiluak Kutxabank zuzentzeko, administratzeko eta ordezkatzeko ardura duen organoa da, hau guztia Akziodunen Batzar Nagusiari dagozkion betebeharren kalterik gabe. Oro har, hilean behin biltzen da.

Gutxienez hamar kontseilarik eta gehienez hogei kontseilarik osatzen dute, eta hauek lau urtez mantenduko dute haien kargua. Hala ere, berritzeko aukera ere izango da. Administrazio Kontseiluaren kideen kopurua zehaztea Batzar Nagusiaren ardura izango da.

Administrazio Kontseiluak bere barruan honako Batzorde hauek sortu eta mantendu behar izango ditu:

1) BATZORDE BETEARAZLEA

Administrazio Kontseiluaren Organo delegatua da, eta Administrazio Kontseiluaren eskumeneko gai guztiez arduratuko da, batzordearen beraren iritziz, atzerapenik gabe ebatzi behar direnean. Salbuespena izango dira Legeak, estatutuek edo Administrazio Kontseiluaren Araudiak xedatutakoaren arabera ordezkaezinak diren gaiak.

Batzorde Betearazlea gutxienez bost eta gehienez hamar Kontseilarik osatuko dute, Administrazio Kontseiluak izendatuak. Oro har, astero batzartzen da.

2) IZENDAPEN BATZORDEA

Izendapen Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueraren eta lanaren berri emango dio, eta hori ezean, Administrazio Kontseiluari.

Gutxienez hiru kontseilarik eta gehienez bost kontseilarik osatuko dute, denak kanpokoak edo ez-betearazleak. Izendapen Batzordeko kideen heren batek, gutxienez, eta, edozein kasutan, Presidenteak, kontseilari independenteak izan beharko dute.

Izendapen Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutzak, gaitasunak eta eskarmentua eta Batzordearen eginkizunak kontuan hartuta.

3) ORDAINSARI BATZORDEA

Izendapen Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueraren eta lanaren berri emango dio, eta hori ezean, Administrazio Kontseiluari.

Gutxienez hiru kontseilarik eta gehienez bost kontseilarik osatuko dute, denak kanpokoak edo ez-betearazleak. Ordainsari Batzordeko kideen heren batek, gutxienez, eta, edozein kasutan, Presidenteak, kontseilari independenteak izan beharko dute.

Ordainsari Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutzak, gaitasunak eta eskarmentua eta Batzordearen eginkizunak kontuan hartuta.

4) AUDITORIA ETA BETETZE BATZORDEA

Auditoria eta Betetze Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueren berri ematen dio, edo hori ezean, Administrazio Kontseiluari.

Auditoria eta Betetze Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu bere kideen artean, eta kontseilari ez exekutiboen artean izendatu beharko dira edo Sozietatean zuzendaritza funtziorik edo funtzio exekutiborik ez duten kideen artean, halaber, ez dute izan behar izendatuak diren baldintzatarako ez beste kontratu-harremanik.

Auditoria eta Betetze Batzordeko kideen heren batek, gutxienez, eta, edozein kasutan, horretako bi kidek, kontseilari independenteak izan beharko dute eta kontabilitate arloan, auditoria arloan edo bietan dituzten ezagutzak eta eskarmentua kontuan hartuta izendatuko dira (2018ko apirilaren 9an Akziodunen Batzar Nagusian onartzeko aztertu da gai hori garatzen duen estatutu-artikuluaren eguneratzea). Edonola ere, Auditoria eta Betetze Batzordeko presidentea kontseilari independentea izan behar da derrigorrez.

5) ARRISKUAREN KONTROL BATZORDEA

Arriskuaren Kontrol Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueraren eta lanaren berri emango dio, eta hori ezean, Administrazio Kontseiluari.

Gutxienez hiru kontseilarik eta gehienez zazpi kontseilarik osatuko dute. Arriskuaren Kontrol Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutzak, gaitasunak eta eskarmentua eta Batzordearen eginkizunak kontuan hartuta. Ezin daitezke Arriskuaren Kontrol Batzordeko kide izan Sozietatean funtzio exekutiboak dituzten Kontseilariak, eta kideen heren batek, gutxienez, eta, edozein kasutan, bere Presidenteak, kontseilari independenteak izan beharko dute.

Arestian aipatutakoa ikusita, Administrazio Kontseilua eta Batzorde Betearazlea izango dira ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaien gainean erabakiak hartuko dituzten gobernu organoak. Horren aurretik, dagozkion batzorde delegatuek aldeko txostena igorri beharko dute.


Kutxabanken Administrazio Kontseiluak bere eskumen guztiak edo horietako batzuk laga ahal dizkie (legezko xedapenek, estatutuek edo Administrazio Kontseiluaren araudiek ezin eskuordetu daitezkeela ezartzen duten kasuetan izan ezik) hark izendatzen dituen Batzordeei, eta edozein eratako ahalmenak (orokorrak nahiz bereziak) eman ditzake, ordezkatzeko ahalmenarekin edo hura gabe, baita ahalmen horiek baliogabetu ere.

Arestian aipatutakoa ikusita, Administrazio Kontseiluak edozein eratako ahalmenak (orokorrak nahiz bereziak) eman edo laga ahal dizkie goi-zuzendariei, langile zehatzei edo hirugarren pertsonei, betiere, ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaietarako.

Kutxabanken Estatutuetan ezarritakoari jarraiki, kargu betearazle hauek dute ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaien gaineko erantzukizuna:

  • Presidente betearazlea (Gregorio Villalabeitia Galarraga jauna), Administrazio Kontseiluko burua. Kargu horri dagozkion zereginak burutzeko ahalmenak ditu eta, karguari lotuta daudenez, Administrazio Kontseiluaren eginkizunak eskuordetuak ditu.
  • Kontseilari delegatua (Francisco Javier García Lurueña jauna), negozioaren ohiko kudeaketaren arduraduna, funtzio betearazle gorenekin.

Administrazio Kontseiluak urtero ebaluatzen du Administrazio Kontseiluko presidentearen eta kontseilari delegatuaren lana.

Orain, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren eta haien Batzorde Delegatuen osaerak deskribatuko ditugu (ikusi).



CAJASUR

Cajasur-en administrazioaren, kudeaketaren eta kontrolaren ardura honako Organo hauei dagokie:

  • Akziodunen Batzar Nagusia (Akziodun bakarra)
  • Administrazio Kontseilua eta bere Batzorde Eskuordetuak:
    • Batzorde Betearazlea
    • Arriskuaren Kontrol Batzordea
    • Izendapen eta ordainsarien batzordea
    • Auditoretza Batzordea

A) BATZAR NAGUSIA

Batzar Nagusia behar bezala deitutako eta osatutako akziodunen bilera da. Hartzen dituen erabakiak derrigorrez bete beharrekoak dira akziodun guztientzat, baita disidenteentzat eta bertaratu ez direnentzat ere, legeak akziodunei ematen dizkien eskubide eta ekintzen kalterik gabe.

Batzar Nagusiak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke. Ohiko Batzar Nagusia, horretarako aldez aurretik deitua, nahitaez urtean behin biltzen da ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteetan.

Gaur egun, Cajasur-ek Akziodun Bakarra du (Kutxabank SA), eta horrek, Batzar Nagusiaren eginkizunak bere gain hartzen ditu dagozkion erabakiak hartuz.

B) ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Administrazio Kontseiluak Cajasur zuzentzeko, administratzeko eta ordezkatzeko ardura duen organoa da, hau guztia Akziodunen Batzar Nagusiari dagozkion betebeharren kalterik gabe. Oro har, hilean behin biltzen da.

Gutxienez bost kontseilarik eta gehienez hamabost kontseilarik osatzen dute, eta hauek sei urtez mantenduko dute haien kargua. Hala ere, berritzeko aukera ere izango da. Administrazio Kontseiluaren kideen kopurua zehaztea Batzar Nagusiaren ardura izango da.

Administrazio Kontseiluak bere barruan honako Batzorde hauek sortu eta mantendu behar izango ditu:

1) BATZORDE BETEARAZLEA

Administrazio Kontseiluaren Organo delegatua da, eta Administrazio Kontseiluaren eskumeneko gai guztiez arduratuko da, batzordearen beraren iritziz, atzerapenik gabe ebatzi behar direnean. Salbuespena izango dira Legeak, estatutuek edo Administrazio Kontseiluaren Araudiak xedatutakoaren arabera ordezkaezinak diren gaiak.

Batzorde Betearazlea, gutxienez, hiru kontseilarik osatuko dute, Administrazio Kontseiluak izendatutakoak. Oro har, astero batzartzen da.

2) IZENDAPEN ETA ORDAINSARI BATZORDEA

Izendapen eta Ordainsari Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueraren eta lanaren berri emango dio, eta hori ezean, Administrazio Kontseiluari.

Gutxienez hiru kontseilarik eta gehienez bost kontseilarik osatuko dute, denak kanpokoak edo ez-betearazleak. Izendapen eta Ordainsari Batzordeko kideen heren batek, gutxienez, eta, edozein kasutan, Presidenteak, kontseilari independenteak izan beharko dute.

Izendapen eta Ordainsari Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutzak, gaitasunak eta eskarmentua eta Batzordearen eginkizunak kontuan hartuta.

3) AUDITORETZA BATZORDEA

Auditoria Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueren berri ematen dio, edo hori ezean, Administrazio Kontseiluari. Gutxienez, hiru kontseilarik osatzen dute.

Auditoria Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu bere kideen artean, eta kontseilari ez exekutiboen artean izendatu beharko dira edo Sozietatean zuzendaritza funtziorik edo funtzio exekutiborik ez duten kideen artean, halaber, ez dute izan behar izendatuak diren baldintzatarako ez beste kontratu-harremanik.

Auditoretza Batzordeko kide gehienek kontseilari independenteak izan behar dute, eta kontabilitate, auditoretza edo bietan dituzten ezagutzak eta eskarmentua kontuan hartuz izendatuko dituzte. Edonola ere, Auditoria Batzordeko presidentea kontseilari independentea izan behar da derrigorrez.

4) ARRISKUAREN KONTROL BATZORDEA

Arriskuaren Kontrol Batzordeak, bere Presidentearen bitartez, Batzorde Betearazleari bere jardueraren eta lanaren berri emango dio, eta hori ezean, Administrazio Kontseiluari.

Gutxienez, hiru kontseilarik osatzen dute. Arriskuaren Kontrol Batzordeko kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, kontseilarien ezagutzak, gaitasunak eta eskarmentua eta Batzordearen eginkizunak kontuan hartuta. Ezin daitezke Arriskuaren Kontrol Batzordeko kide izan Sozietatean funtzio exekutiboak dituzten Kontseilariak, eta kideen heren batek, gutxienez, eta, edozein kasutan, bere Presidenteak, kontseilari independenteak izan beharko dute.

Arestian aipatutakoa ikusita, Administrazio Kontseilua eta Batzorde Betearazlea izango dira ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaien gainean erabakiak hartuko dituzten gobernu organoak. Horren aurretik, dagozkion batzorde delegatuek aldeko txostena igorri beharko dute.


Cajasur-en Administrazio Kontseiluak bere eskumen guztiak edo horietako batzuk laga ahal dizkie (legezko xedapenek, estatutuek edo Administrazio Kontseiluaren araudiek ezin eskuordetu daitezkeela ezartzen duten kasuetan izan ezik) hark izendatzen dituen Batzordeei, eta edozein eratako ahalmenak (orokorrak nahiz bereziak) eman ditzake, ordezkatzeko ahalmenarekin edo hura gabe, baita ahalmen horiek baliogabetu ere.

Arestian aipatutakoa ikusita, Administrazio Kontseiluak edozein eratako ahalmenak (orokorrak nahiz bereziak) eman edo laga ahal dizkie goi-zuzendariei, langile zehatzei edo hirugarren pertsonei, betiere, ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaietarako.

CajaSur-en Estatutuetan ezarritakoari jarraiki, kargu betearazle hauek dute ekonomiari, ingurumenari eta gizarteari lotutako gaien gaineko erantzukizuna:

  • Presidente betearazlea (Miguel Ángel Cabello Jurado jauna), Administrazio Kontseiluko burua. Kargu horri dagozkion zereginak burutzeko ahalmenak ditu eta karguaz baliatzeko eskumen handiak izango ditu eskuordetuta.
  • Negozioko zuzendari nagusia (Francisco Javier Rapún Lluán jauna), negozioaren ohiko kudeaketaren arduraduna, funtzio betearazle gorenekin.

Administrazio Kontseiluak urtero ebaluatzen du Administrazio Kontseiluko presidentearen lana.



Administrazio Kontseiluaren eta Batzorde Delegatuen osaera

Orain, Kutxabankeko Administrazio Kontseiluaren eta haien Batzorde Delegatuen osaera deskribatuko ditugu:

Administrazio-kontseilua:

  • Gregorio Villalabeitia Galarraga jn.:
    • Administrazio Kontseiluko presidente exekutiboa. Exekutiboa.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2014ko azaroaren 28an izendatu zuen.
    • Ez du bestelako lanposturik, ezta bestelako jarduera esanguratsurik ere egiten.
    • 1977. urtetik erantzukizuneko karguak izan ditu kreditu-erakundeetan (Banco de Vizcaya, Caja de Ahorros Vizcaína, Banco Cooperativo Español, Argentaria eta BBVA).
  • Xabier Gotzon Iturbe Otaegi jn.:
    • Administrazio Kontseiluko lehen presidenteordea. Exekutiboa.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
    • 2008ko apiriletik (i) Finantzetako Kudeatzailea eta Finantza eta Kontroleko Zuzendaria (1998-2008) izan da Euskaltel SAn. (ii) Horren aurretik, 8 urtetan, zenbait sailetako buru izan zen HSBCn (horien artean Kapitalen Merkatuko zuzendaria) eta (iii) Administrazio Kontseiluko kidea da eta izan da zenbait esparrutako erakundeetan.
  • Joseba Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatutakoa, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak proposatuta, 2016ko ekainaren 30ean.
    • Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxeko lehendakariordea izan da. Zenbait sozietatetan kontseilaria izan da, eta horietako batzuk azpiegitura handien proiektuekin lotuta egon dira. Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbarako nazioartekotze zuzendaria da 2012. urtetik. Horren aurretik, Ganbarako zuzendari-kudeatzailea izan da 2 urtetan.
  • Alexander Bidetxea Lartategi jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatutakoa, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak proposatuta, 2016ko ekainaren 30ean.
    • Zuzendari komertziala izan da zenbait industria-sozietatetan, eta Viuda de Sanz taldeko aholkulari-sozietate bateko analista da. Halaber, ASCOBIko (Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkartea) lehendakariordea eta CEBEKeko (Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa) Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da.
  • Jesús Mª Herrasti Erlogorri jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatutakoa, Kutxa Fundación Bancaria-Kutxa Banku Fundazioak proposatuta, 2016ko ekainaren 30ean.
    • Zenbait kargu izan ditu Mondragón Taldean, eta horietako batzuk taldeko finantza-erakundeekin eta erakunde parafinantzarioekin lotuta daude. Laboral Kutxako Kontseilu Errektoreko kontseilaria izan da, eta Lagun Aro Mutuako lehendakaria. Mondragón Taldeko Erakunde Gaietako ordezkaria, Nazioarteko Mondragón Taldeko lehendakaria eta Mondragón Taldeko Kontseilu Orokorreko kontseilaria izan da.
  • José Miguel Martín Herrera jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatutakoa, Kutxa Fundación Bancaria-Kutxa Banku Fundazioak proposatuta, 2017ko uztailaren 28an.
    • Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián, Kutxan, Administrazio Kontseiluko kidea izan da, 1996. eta 2004. urteen artean, eta 2012. urtetik Kutxabankeko kontseilari izendatu arte (azken aldi honetan lehendakariordea izan da). Halaber, zenbait azpiegituretako sozietate kudeatzaileren kontseilaria izan da, eta zenbait jarduera garatu ditu etxebizitza eta hirigintza esparruan. Zenbait arau-proiektu sustatu ditu eta plangintzetan parte hartu du. Horrez gain, arkitektura, hirigintza eta ingeniaritza arloetan jardun du.
  • María Victoria Mendia Lasa and.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Kontseilari koordinatzailea. Independentea.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
    • Kontu-ikuskaritzaren arloan aritu da beti lanean, finantza-sektorean bereziki. PricewaterhouseCoopers enpresako bazkidea izan da (1995etik 2010era arte), iparraldeko eremuan finantza-sektoreaz arduratuz. Bere jarduera profesionalean Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Laboral, Banco Popular, Banco Guipuzcoano, Caja Vital Kutxa eta beste zenbait banku-erakundetako auditoretzen buru izan da; baita balore sozietate eta agentzietan eta beste erakunde batzuetan ere.
  • Josu de Ortuondo Larrea jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatutakoa, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak proposatuta, 2016ko ekainaren 30ean.
    • Zenbait postutan aritu da 18 urtetan lehen Banco de Vizcaya esaten zioten bankuan. Besteak beste, Eskualdeko zuzendariordea eta Espainiako Iparraldeko Ordezkaritzako lehendakaria, Bilbao Bizkaia Kutxako eta beste kudeaketa-sozietate batzuen kontseilaria izan da zenbait proiektutan, azpiegituren sektorean. Bestalde, hainbat lan argitaratu ditu.
  • José Antonio Ruiz-Garma Martínez jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Independentea.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
    • Ia 30 urtetan zenbait lanpostutan ibili da Grupo La Caixa taldean; Frantziako Caixabankeko zuzendari nagusia, Taldeko Arrisku Berezien zuzendaria eta taldeko zenbait enpresetako kontseilaria izan da. Horren aurretik, Indesban Bankuan 10 urtez ibili zen lanean.
  • Juan María Ollora Ochoa de Aspuru jn.:
    • Administrazio Kontseiluko bigarren presidenteordea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatu zuen 2017ko maiatzaren 3an, Caja de Ahorros de Vitoria y Álava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria akziodunak proposatuta.
    • Bere finantza-ezagutzekin lotutako zenbait kargu izan ditu. Horien artean, irakaslea izan da, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara Ofizialeko Ikasketa Zerbitzuaren ekonomialaria, eta Eusko Kontseilu Nagusiko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria. Nazioartean ere dagoen Condesa Taldeko idazkari nagusia izan da, eta zenbait ikerlan argitaratu ditu. Batzuek ekonomia arloko gaiekin zerikusia dute.
  • Carlos Aguirre Arana jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Independentea.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2014ko martxoaren 26an izendatu zuen.
    • 1985. urtetik zenbait kargu izan ditu Energiaren Euskal Erakundean. Gaur egun, 2012ko abenduaren 17tik, erakunde horretako Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria da. 1991. urtetik zenbait kargu izan ditu Eusko Jaurlaritzan, eta horien artean hauek nabarmentzen dira: Ekonomia Plangintzako Zuzendaria (1987-1991), Ekonomia Gaietako Zuzendaria (1991-1995), Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria (1995-1998) eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburua (2009-2012). Administrazio Kontseiluko kidea ere izan da zenbait erakundetan.
  • Francisco Javier García Lurueña jn.:
    • Kontseilari delegatua. Exekutiboa.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2015eko maiatzaren 28an izendatu zuen.
    • Jarduera profesional zabala Kutxabanken, eta aurretik, BBKn. Esperientzia estrategikoa du banku-negozioaren orientazioan; gaur egungo testuinguruan bereziki.
  • Antonio Villar Vitores jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Independentea.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
    • Esperientzia profesional handia finantza-sektorean, finantzazioan eta arriskuen azterketan, jarraipenean eta kontrolean nagusiki.
  • Roxana Meda Inoriza and.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Independentea.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
    • 20 urteko lanbide-esperientzia du PriceWaterhouseCoopers nazioarteko enpresan, auditoretza-zuzendari gisa. Bestalde, esperientzia handi eta egiaztatua du finantza-erakundeen auditoretzan.
  • María Manuela Escribano Riego and.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Independentea.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak 2016ko ekainaren 30ean izendatu zuen.
    • Ekonomia Zientzietako doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean; Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (esp.: Ekonomia Kuantitatiboa) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2009ko ekainetik 2012ko abendura bitartean Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailean ibili zen. Hasiera batean, Zerga Administrazioko zuzendari gisa, eta azken bi urteetan Administrazio eta Finantzetako sailburuorde gisa.
  • Jorge Hugo Sánchez Moreno jn.:
    • Administrazio Kontseiluko kidea. Akzioduna.
    • Akziodunen Batzar Nagusiak izendatu zuen 2017ko uztailaren 28an, Caja de Ahorros de Vitoria y Álava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria akziodunak proposatuta.
    • Zuzenbidean lizentziatua eta Enpresen Zerga Aholkularitzako Masterra egin zuen Madrilgo Instituto de Empresa erakundean. Lanbide-esperientzia handia du zerga-aholkularitzaren esparruan (bere jardueraren hasieran) eta upeltegiko industria-jarduerako enpresa batean. Azkenik, bere bulegoa du abokatu gisa, merkataritza-zuzenbidearen, sozietateen eta zerga arloetan funtsean. Zenbait lanpostutan ibili da. Horien artean hauek nabarmentzen dira: Caja de Ahorros de Vitoria y Álava-Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxako Administrazio Kontseiluko kidea; Auditoretza Batzordeko idazkaria; Caja de Ahorros de Vitoria y Álava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria patronatuko kidea eta Auditoretza Batzordeko lehendakaria; Arabako Abokatuen Elkargoko diruzaina eta Ekonomia Batzordeko lehendakaria.
  • Batzorde Betearazlea:

    • Gregorio Villalabeitia Galarraga jn. (Presidentea): 2014ko azaroaren 28ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Xabier Gotzon Iturbe Otaegi jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Joseba Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • José Antonio Ruiz Garma Martínez jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Juan María Ollora Ochoa de Aspuru jn.: 2017ko apirilaren 27ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen (Akziodunen Batzar Nagusiko kontseilari gisako kargua berritzen bazuen; azkenean maiatzaren 3an berritu zuen).
    • José Miguel Martín Herrera jn.: 2017ko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen (Akziodunen Batzar Nagusiko kontseilari gisako kargua berritzen bazuen; azkenean 2017ko uztailaren 28an berritu zuen).
    • Francisco Javier García Lurueña jn.: 2015eko maiatzaren 28ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Jorge Hugo Sánchez Moreno jn.: 2017ko apirilaren 27ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen (Akziodunen Batzar Nagusiko kontseilari izendatzen bazuten; azkenean 2017ko uztailaren 28an izendatu zuten).

    Arriskuaren Kontrol Batzordea:

    • María Victoria Mendia Lasa and. (Presidentea): 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Carlos Aguirre Arana jn.: 2014ko urriaren 28ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Juan María Ollora Ochoa de Aspuru jn. (idazkaria): 2017ko apirilaren 27ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen (Akziodunen Batzar Nagusiko kontseilari gisako kargua berritzen bazuen; azkenean maiatzaren 3an berritu zuen).
    • Joseba Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • José Miguel Martín Herrera jn.: 2017ko ekainaren 29ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen (Akziodunen Batzar Nagusiko kontseilari gisako kargua berritzen bazuen; azkenean 2017ko uztailaren 28an berritu zuen).
    • Antonio Villar Vitores jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Jorge Hugo Sánchez Moreno jn.: 2017ko apirilaren 27ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen (Akziodunen Batzar Nagusiko kontseilari izendatzen bazuten; azkenean 2017ko uztailaren 28an izendatu zuten).

    Auditoria eta Betetze Batzordea:

    • Carlos Aguirre Arana jn. (Presidentea): 2014ko martxoaren 27ko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • María Victoria Mendia Lasa and. (idazkaria): 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Jesús Mª Herrasti Erlogorri jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Roxana Meda Inoriza and.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • María Manuela Escribano Riego and.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.

    Izendapen Batzordea:

    • María Manuela Escribano Riego and. (Presidentea): 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Josu de Ortuondo Larrea jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • José Antonio Ruiz-Garma Martínez jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Alexander Bidetxea Lartategi jn. (idazkaria): 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.

    Ordainsari Batzordea:

    • Antonio Villar Vitores jn. (Presidentea): 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Roxana Meda Inoriza and.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Josu de Ortuondo Larrea jn. (idazkaria): 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.
    • Alexander Bidetxea Lartategi jn.: 2016ko ekainaren 30eko Administrazio Kontseiluak izendatu zuen.

    (itzuli).




    9 G4-34, G4-35, G4-36, G4-38 eta G4-47