K Kutxabankeko markaren simboloa

6. Jarduera ekonomikoa

6.1. Kutxabanken negozio-eredua19

Kutxabanken negozio-eredua bankuen negozioan ardazten da, merkatu-kuota altua duten tokiko retail frankizien ustiapenean, batez ere partikularren eta ETE-en negoziokoak. Hala ere, ez du albo batera uzten Banka Pertsonaleko eta Banka Pribatuko jarduera. Bere jarduera-arlo nagusiak Euskadi eta Kordoba dira, eta Estatuko beste eremu batzuetan ere badaude.

Erakundeak merkatuko arrisku gutxiri egin behar die aurre, izan ere, ETE-en eta partikularren finantzaketa beharretan ardazten da batez ere erakundearen negozio-eredua. Erakundearen lehiakortasun-maila handia kalitatezko emaitzen kontuan oinarrituta dago, bankuen ohiko negozioa oinarri duena.

Finantza sendotasuna eta kreditu-kalitate altua mantentzen ditu. Eta horrekin arriskurako joeraren markoan proposatutako kapital eskakizunak eta helburuak betetzen ditu.

Horiek oinarri, Kutxabankek inolako diru-laguntza publikoren beharrik gabe egin dio aurre krisiari. Gainera, modu esanguratsuan lagundu du sektorea birmoldatzen, 2011n Cajasur (antzinako Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Córdoba) Taldean sartu zela, SAREBen duen partaidetza eta berme eta ebazpen funtsetan egindako ekarpenak barne hartuta. Erakundeei, enpresei eta familiei aldi oro lagundu die beren proiektuak finantzatzen.

Kutxabankek iragan historikoa du, ehunka urtekoa. Aurrezki Kutxei lotuta egon da, orain Banku Fundazio bilakatu direnak, baina Taldearen jabeak izateari utzi gabe.

Hori dela eta, neurri batean, banku paregabea da, liderra Gizarte Erantzukizun Korporatiboan. Izan ere, urte bukaerako emaitzen zenbateko esanguratsu bat –2017an, lortutako mozkinaren % 50– dibidendu sozialetara zuzentzen du. Eta aldi berean, EBZk ezarritako kapital-eskakizun guztiak betetzen ditu.

Jarraian ageri den taulan zehazten dira negozio-lerro bakoitzeko zorroaren ehunekoak, Kutxabanken eskualdeen arabera xehatuta:

BANKA KOMERTZIALA
Kudeatutako negozio-bolumena guztira
(milioi eurotan)
ESKUALDEKAKO NEGOZIOA %
EUSKADI HEDAPENA
Araba Bizkaia Gipuzkoa
2015 79.704 12,10 40,58 24,67 22,65
2016 81.159 11,53 41,29 24,11 22,75
2017 82.731 11,36 41,44 23,70 23,50

Handizkako negozioa (*) Kudeatutako negozio-bolumena guztira (milioi eurotan)
2015 11.885
2016 8.034
2017 6.517

(*)Handizkako Negozioa, esaterako, Finantza Merkatuak eta Partaidetuak, baita enpresetako partaidetzen salerosketa-eragiketak eta BBK Gestión erakundearen jarduera ere kontuan hartuta.
Kutxabank indibidualaren datuak.

Orain, Cajasur-en atalaren arabera banakatutako negozio-lerro bakoitzeko zorroaren ehunekoa jasotzen da.

BANKA KOMERTZIALA
Kudeatutako negozio-bolumena guztira
(milioi euro)
ESKUALDEKAKO NEGOZIOA %
 
CajaSur Enpresak/Inst. Gainerako handizkariak
2017 17.063 90,33 7,92 1,75

Handizkako negozioa (*) Kudeatutako negozio-bolumena guztira (milioi eurotan)
2017 1.548

(*) Handizkako negozioa, esaterako Finantza Merkatuak.
CajaSur indibidualaren datuak.

Nabarmendu behar da 2017. urtean Kutxabanken eragin ekonomikoari buruzko azterketa bat egin zela, bere jarduerak ekitaldi horretan ekonomiaren gainean izan duen zuzeneko, zeharkako eta eragindako pisua balioztatzeko. Azterketa Ceprede Iragarpen Ekonomikoen Zentroak egin zuen, eta ekoizpenari, errenten sortzeari, enpleguari eta zerga-itzulkinei dagokienez sortzen diren ondasun eta zerbitzuen fluxuak eta transakzioak zehaztasunez aztertu zituen, bai Espainian bai finantza-taldeak ezarpenik handiena duen lurraldeetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Andaluzian.

Azterketa honen arabera, Kutxabanken zuzeneko jarduerak 731 milioi euroko eragina izan zuen euskal ekonomian, BPGren % 1aren baliokidea dena. Halaber, 2017an, Kutxabankek 750 milioi euro baino gehiago bideratu zituen hornitzaileei, langileei, banku-fundazioei eta administrazio publikoei ordaintzeko. Jarduera-arloen arabera, 218 milioi euro, finantza-erakundearekin lan egiten duten 4.244 hornitzaileen artean banatu ziren.

Andaluziaren kasuan, Kutxabank Taldearen jarduera korporatiboak eragindako zuzeneko eta zeharkako eragina 210 MM eurokoa izan da, edo BPGren % 0,1 (horietatik, 120 MM € Kordobako probintzian izango lirateke: BPGren % 0,6). Finantza-jarduera batzen badugu, Kutxabank Taldeak 84.000 enplegutik gora mantentzen laguntzen du Andaluzian (26.000 Kordobako probintzian)

Estatuan izandako eraginari dagokionez, Bankuak 1.200 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin zuen hornitzaile, langile, banku-fundazio eta administrazioei ordaintzeko. Horrez gain, diru-kutxa publikoek 379 milioi euri jaso zituzten zerga, kotizazio eta tasen bidez, eta Taldearen jarduera korporatiboak 1.220 milioi euro inguru sortu zituen Espainian, Estatuko barne-produktu gordinaren % 0,10.

Bestalde, balioespenen arabera, finantza-jarduerak EAEn 3.561 milioi euroko zergak sartzea ekarri zuen EAEn, eta 1.576 milioi Andaluziaren kasuan.

Horien guztien bidez ekoizpen-kateak eta Kutxabank Taldearen jarduerak errenta propioak sortzeak EAEko eta Andaluziako sistema ekonomikoan izan zuten eragina balioztatzen da.

Eragin ekonomikoa izan zuten Kutxabank Taldearen jardueren multzoak erakundeak ekonomia errealaren garapenarekin duen konpromisoa erakusten du, hainbat hornitzaile eta erakunderekin egindako erosketa eta inbertsioen bidez. Halaber, enpresa-sektorea finantzatuz eta zerga-ekarpenak eginez, jarduerari eta enpleguari eustearekin duen konpromisoaren adierazgarriak ere dira. Hori guztia nagusiki finantza-taldearen dibidenduekin hornitzen diren banku-fundazio akziodunek egindako gizarte-jarduerak gora behera.

Kutxabank Taldeak 2017. urtean egindako eragin ekonomikoari buruzko txostenean jasotzen diren datuen arabera, bere jarduerak 14.940 lanpostuetan du zuzeneko eta zeharkako eragina. Horrez gain, 368.357 enplegu mantentzen ere lagundu du finantza-jarduerari esker.

Datuak gehituta, txosten honen arabera, Kutxabank Taldearen jarduerak 383.000 lanpostu baino gehiagotan eragiten du Estatuko ekonomian.




19 FS1, FS2, FS3, FS4, FS6, FS7, FS8