3. Erakundearen profila
3.2. Markak, produktuak eta zerbitzuak4
2017an, Kutxabank bezeroarenganako espezialitatean hobetzen jarraitu du eta aurrezki aukera katalogo osoa aurkeztu du.
2017an nabarmendu beharreko produktuak honako hauek dira:
1. Aurrezki eta inbertsio produktuak:
- Kutxabankek aurrezki eta inbertsio aukerei buruzko katalogo osoa du, errentagarritasun erakargarriak erabilgarritasuna batzen dutenak. 2017an fondoen merkaturatzeak joera positiboa mantendu du, bereziki zorroen aukerako kudeaketa -zerbitzu gisa, irabazia-arriskua binomioa handitzeko balio handia ematen duena.
- Baskepensiones aurreikuspen-planak.
- Aurrezki-kontuak, esaterako Gaztedi kontua, Aurrezki-plan erraza, Etxebizitza-kontua, eta abar.
2. Finantzaketa-produktuak:
- Hipoteka-maileguak: Kutxabankek eutsi egin dio jatorrizko lurraldetan hipoteka-maileguetan duen lidergoari, eta %35etik gorako kuota du Euskadin.
- Kontsumorako maileguak ‘Kutxabank Kredit’ delakoaren bitartez.
- Finantzaketa lerro berdea produktu /zerbitzu ekologikoetarako edo energetikoki eraginkorretarako.
3. Txartelak:
- Zordunketa- eta kreditu-txartelak.
4. Aseguruak:
- Etxebizitza asegurua
- Auto asegurua
- Bizitza asegurua
- Osasun asegurua
- Ehorzketa asegurua