Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Zerbitzu honek konfidentzialtasun handiena bermatzen du, erabiltzailearen ezaugarrien neurrirako testuinguru adiskidetsuan.
Kutxabanken bulego bat zure enpresan bertan, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan erabilgarri, eroso-eroso jarduteko eta denbora aurrezteko.
Segurtasun handiena: Enpresentzako online banka zerbitzuak isilekotasun eta segurtasun handiena eskaintzen dizu, izan ere gure aplikazioak arloko estandar aurreratuenak ditu, VeriSign enpresak egiaztaturikoak. Horiek erraz identifika daitezke, gure web-orri guztiak zerbitzari aseguruan (https://) daudelako. Gainera, ikonoan sakatuz gero, segurtasun-ziurtagiriko informazioa ikus daiteke.
Enpresaren edozein arlotan erabil daiteke: gure identifikaziorako sistemak erabiltzailearen profila zehaztea ahalbidetzen du, enpresa-hierarkia kontuan hartuta.
Kudeaketak denbora errealean: ingurune intuitiboa eta erraz erabiltzekoa diseinatu dugu, zure enpresako eragiketa ohikoenak eta bai finantza-fluxuen optimizazioa behar dutenak ere egitea ahalbidetuko dizuna:
Bezero guztiek erabil dezakete enpresentzako Laguntza Zerbitzua: 94 401 79 07. Aditu bat egongo da zure esanetara, gure zerbitzu telematikoekin lotutako edozein eragiketei zein gorabehera teknikoei buruzko kontsultak egiteko, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 21:00etara.