Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Enplegu BGAE-ek Gizarte-aurreikuspeneko sistemak kudeatzen dituzte, Gizarte Segurantzaren gizarte-aurreikuspen publikoaren osagarri direnak, eta edozein Erakunde, Korporazio, Sozietate edo Enpresak sustatu ditzake haren langileen alde, tamaina eta sektorea edozein dela ere.
Abantailak
• Prestazio publikoak osatzera bideratutako produktua.
• Langileei pizgarriak emateko baliabidea.
• Enpresa barruan ekarpenak taldeka bereizteko aukera.
• Ordainsaria emateko sistema honen bitartez, plana sustatzen duen enpresak sozietateen gaineko zergan ordaindu beharrekoa gastu gisa sartzeko eta atxikipena murrizteko aukera dago.
• Administrazio-lanak sinplifikatzeko balio dio enpresari: hala planaren eraketan, nola bere egunerokoan.
• Langileak jasotzen duen ordainsari honek eragin neutroa du bere PFEZn.
• Langileak beste aurreikuspen-planetara edo aurreikuspen-sistemetara egiten dituen diru-ekarpenei ez diete eragingo sustatzaileak bere izenean egiten dituen ekarpenak. Izan ere, enpresaren eta langilearen ekarpenen mugak desberdinak dira.
Zerbitzuak
• Hautatutako aurreikuspen-sistema ezarriko da, eta hori abiarazteko lan guztiak gauzatu beharko dira, hala plan sortu berrien kasuan nola beste entitate batzuetatik egiten diren lekualdatzeen kasuan.
- Dokumentazio guztia prestatzea eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean tramitatzea.
- Langile-taldea beste BGAE batzuetatik lekualdatzeko kudeaketa-lanak.
- Erakundearen diruzaintzaren kudeaketa.
• Honakoak barne hartzen dituen zerbitzu integrala:
- Inbertsioen kudeaketa espezializatua.
- Plan bakoitzaren ondarea administratzea eta bere bilakaera aztertzea.
- Enpresa eta langile bakoitzaren partaidetzen bilakaerari buruzko informazioa.
- Ondareari buruzko informazio eguneratua bazkidearen banku elektronikoan.
- Prestazioen ordainketa.
- Administrazioarekin harremanak (Eusko Jaurlaritzarekin, Ogasunekin, etab.), planaren kudeaketarekin zerikusia duen guztia bideratzeko.
- Beharrezko azterketa aktuarialak eskatzea, egitea eta gainbegiratzea, hala dagokionean.
- Erakundearen urteko kanpoko auditoria egitea eta gainbegiratzea, bertan biltzen diren plan guztien arauak betez betiere.
• Talde bakoitzaren neurrirako planak (Multienpresa Planak), aukera hauekin:
- Malgutasuna inbertsio-profilaren banaketan.
- Multienpresa planen artean traspasoak egiteko aukera.
- Araudian jasotako gertakari guztien estaldura.
- Posizioari buruzko informazio eguneratua banku elektronikoan.
Kutxabank Enplegua BGAE | Bestalde, Kutxabank Vida y Pensiones SAUk enplegurako 3 borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakunde (BGAE) kudeatzen ditu. Horietako bat Biharko BGAE da |