Azalpena (Zer da?)
Ogasun Publikoaren eta bestelako erakundeen aurrean emandako berme orori esaten zaio abala, baita bezeroak hirugarren baten aurrean hartutako betebeharrak edo konpromisoak behar bezala bermatzeko ematen diren kauzio, berme eta fidantzei ere.
Motak:
Hainbat abal mota daude:
- Teknikoak: zuzeneko ordainketa-betebeharrik ez dakartenak Kutxabank erakunde abal-emailearentzat, baina abaldunak ─eraikuntza-lanak egiteko eta saldutako makineriaren funtzionamendu egokia bermatzeko, besteak beste─ bere gain hartzen dituen konpromisoen urratzeen aurrean erantzuten dutenak.
- Ekonomikoak: merkataritza- edo finantza-arlokoak izan daitezke.
- Komertzialek merkataritza-arloko eragiketei dagozkie, eta beren gain hartzen dituzte edozein motako ondasunen salerosketaren ordainketa geroratuak, ordainketen zatikatzeak…
- Finantza-arlokoek abaldunak beste erakunde batzuetan eskuratu dituen kreditu edo maileguen aurrean erantzuten dute, eta Kutxabank abal-emaileari dirua itzultzeko erantzukizun zuzena ematen die. Oro har, finantza-letren abalak edo kreditu-edo mailegu-polizen abalak izan ohi dira.
- Aurre-abalak: Kutxa prest agertzen da bezero batek erakunde publiko edo pribatu baten aurrean duen betebeharrari behin betiko bermea emateko, baldintza zehatz batzuetan.