Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Zer da Enpleguko Etorkizuna BGAE?
Enpleguko Etorkizuna BGAECEBEKek sustatutako enpleguko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea da, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko otsailaren 23ko 5/2012 Legean xedatutakoaren babesean.
Enpleguko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde hau Bizkaiko Lurralde Historikoan edo Euskal Autonomia Erkidegoko beste lurralde historiko batzuetan bazkide sustatzaile eta babesleek eskuratzen dituzten gizarte-aurreikuspeneko konpromisoak antolatzeko eratu da, eta Bizkaiko Etxegileen eta Higiezin Sustatzaileen Elkarteak-Asociación de Constructores y PromotoresInmobiliarios de Bizkaia (ASCOBI) sustatutako eraikuntzako hitzarmen kolektiboan gizarte-aurreikuspenaren arloan jasotakoaren ondorioz ekin dio jarduerari.
Kutxabank, Taldea osatzen duten erakundeekin batera, Enpleguko Etorkizuna BGAEko inbertsioak, ondarearen administrazioa eta bazkideentzako arreta kudeatzeko erakunde esleipenduna da.
Hemen sakatuta, BGAEren Dokumentazio Orokorra ikusiko duzu (Estatutuak, Araudia, Gobernu Ona, Ezaugarri Nagusiak, Jasangarritasuna, Prestazioa Eskatzeko Inprimakia, Onuradunak Izendatzeko Agiria, 345 Eredua…), baita nahitaez bete eta bidali beharreko dokumentuak ere. Ondokoak deskargatu ahal izango dituzu: Eraikuntzaren Sektorearen IntegrazioAgiria, Atxikipen Agiria eta Ekarpenen Exzela).
Enpresa edo langile autonomoen alta
Bere kargura langileak dituen Enpresa”edo “Langile autonomo“ gisa jarduten baduzu, hemen klikatuz osatu ahal izango duzu enplegatzaile gisa Enpleguko Etorkizuna BGAEareko atxikimendua. Mesedez, bete alta-inprimakia eta erantsi integrazio-agiria behar bezala beteta eta sinatuta. Lehenago, Eraikuntzaren sektorearenIntegrazio-agiria deskargatu behar duzu, Dokumentazio Orokorraren atalean eskuragarri dagoena.
Bere kargura langileak dituen Enpresa” edo “Langile autonomo“ gisa jarduten baduzu, hemen klikatuz,zure langileakEnpleguko Etorkizuna BGAEnatxikituahal izango dituzu. Identifikatu formularioa betez eta erantsi atxikimendu-agiria, langile bakoitzak beteta eta sinatuta. Aurretik, “Atxikipen Agiria” deskargatu behar duzu, Dokumentazio Orokorraren atalean eskuragarri dagoena.
Garrantzitsua: Bere kargura langileak dituen “Enpresak” edoLangile autonomoak, langile bakoitzaren atxikimendu-agiria eransteko ardura izango du.
**Gogoratu beharreko gai garrantzitsua: Bazkide babesleak egindako ekarpenak 2025eko ekitaldi fiskalaren amaieran behar bezala indibidualizatuta egon behar dira. Horretarako, aldian-aldian ekarpenak banakatzeko behar den informazioa bidali beharra dago, Etorkizuna Enpleguko Gizarte Aurreikuspeneko Planaren Araudiaren 9. artikuluak dioen moduan. Ildo horretan, 2025eko abenduko gobernu batzordean, epe bat proposatuko da onartzeko, eta, epe horren ondoren, transferentziak egin dituzten baina beharrezko dokumentazioa bidali ez duten enpresen transferentzien zenbatekoak itzuli egingo dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, honako agiri honetan azalduta dago: “Beharrezkoa den dokumentazioa bidaltzeko betebeharra. Gobernu Batzordeak 2025eko irailean hartutako erabakia”. Agiri hau Dokumentazio Orokorraren atalean eskuragarri dago.
Bere kargura langileak dituen Enpresa” edo “Langile autonomo“ gisa jarduten baduzu, hemen klikatuz, ekarpenen eta dagokien aldiaren berri eman ahal izango duzu. Horretarako, Ekarpenen Excel agiria erantsi beharko da, behar bezala beteta, eta planaren kontura egindako transferentziaren egiaztagiria erantsi beharko da.
Garrantzitsua: Aurretik, “Bere kargura langileak dituen Enpresa” edo “Langile autonomoak“Dokumentazio Orokorraren atalean eskuragarri dagoen EkarpenenExcela deskargatu eta bete behar ditu, eta aldi bakoitzari dagozkion ekarpenen zenbatekoa Dokumentazio Orokorraren atalean eskuragarri duen kontu-zenbakira transferitu behar du.
Harremanetarako bidea
HARREMANETARAKO TELEFONOA: 943 00 17 62
HELBIDE ELEKTRONIKOA: etorkizuna_consultas@Kutxabank.es
Telefono bidezko arreta-ordutegia: